Seigarren mailakoak “gelaz gela” bertsotan.

Estándar

Euskararen eguna dela eta hamaika ekintza baino gehiago burutu genituen eskolan. Beste askoren artean hauxe dugu: 6. mailako ikasleak, bertsogintza arloan sortutako bertsoak gelaz gela kantatzera joan ziren. Hona hemen bertsoak eta irudiak.

gelaz gela bertsotan

Dia Internacional del Euskara.”Las chicas y chicos del coro” (alumnas/os de sexto nivel) de nuestra escuela pasearon de clase en clase cantando los versos creados en el área de “bertxogintza” para este día tan especial. Aquí tenemos los versos y el reportaje gráfico.

Abenduaren hiruan / festa, ospakizun / nahiz hitz egin behar den / hemen gau zein egun. Euskararen defentsan / gaude hainbat lagun / egun handia da ta / ospatu dezagun.

Eskola ta kalean / hainbeste ahalegin / “txipa” aldatu behar / dugu guztiekin. Euskaldunak bagara / hizkuntzari ekin / gure esku dago ta / euskaraz hitz egin.

Gure hizkuntza zaharrak / laguntza behar du / kartelen bidez dugu / egoera azaldu. Guk izan behar dugu / besteen eredu / ezin dugu euskara / inoiz ere galdu.

Kalean entzuten da / hainbeste erdera / euskaraz hitz eginez / bagoaz aurrera. Eskola ta kalean / aldatu jarrera / euskara indartzeko / badugu aukera.

Erderaz barra barra / beti gaude berdin / egin beharko dugu / pila bat ahalegin. Famili artean ta / lagun guztiekin / eskolan zein kalean / euskaraz hitz egin.

Euskaraz mintzateko / guztiak gara gai / beraz egin dezagun / edonon ere bai. Galdakaon umeak / euskaraz bizi nahi / bere eguna da ta / egin dezagun jai.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s