Galdakao: mozoilo herria. Gandasegi: mozoiloen habia.

Estándar

Behin batean haur baten etxean mozoilo bat sartu zen. Logelako leihoa zabalik, hurrengo gauetan, urteotan…mozoilo andana batek etxea hartu zuen. Gauez, ehizan ateratzen omen ziren baina egunez bertan egiten zuten lo. Urteak joan urteak etorri, umea gizon bilakatu da eta mozoilo familia handitu da oso. 600 en bat moko, 1.200 en bat begi elkarri begira. Aitona kezkatuta zegoen.-Nori eman, noren esku utzi nire mozoiloak?. Soluzioa ezin errezago! Mozoiloak haien herrira itzuli behar, Galdakaora! Dagoeneko, Gandasegi eskolan egin dute habia!. Hurbildu zaitezte ikusten! Ikusgarria da oso.

IMG_3954

Herri askok eta, ondorioz, haien bizilagunek goitizena dute. Galdakaoztarrak “mozoiloak” ditugu, Galdakao “mozoiloen” herria delako. Zergaitik? Batek daki!.

Mozoiloa gaueko harrapakari txikia da. Buru handia eta begi handiak ditu mozoiloak. Galdakaoztarrak “buruandiak” ote?. Aintzinean, Galdakao inguruan mozoilo asko omen ziren. Bertoko landaredia eta fauna harrapakari horrentzako ekosistema ezin hobea zen. Horixe da, diote zaharrek, galdakaoztarrak goitizen horrekin ezagunak izateko arrazoia.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s