Gora betiko jolasak!

Estándar

Kultur astean,  jolas tailerrak ere izan ditugu. Jolas askoren artean, ohiturazko jolasak edo tradizionalak egin ditugu. Betiko jolas hauek, antzinako garaietatik datozkigun jolasak dira eta gure ondare kulturalaren parte ere badira. Tradizioari jarraituz, hauen erabilera banatua izan da; hau da, neskei jolas eta jostailu batzuk egokitu zaizkie eta mutilei beste batzuk. Guk jakina guzti hori aldatu gura dugunez, denei jolas aukera berdinak eskeini dizkiegu. Horrela bada, ikasleek,  gure aita-amen( aitite amamen ere bai) sasoiko  jolas batzuk egiteko aukera izan dute: Intxaurreta, iturriak, sokasaltoan, ziba…

Jolasetan,  pantaila gutxiago eta sustraiak, irudimena eta eremu zabal  gehiago.

IMG_4406

Intxaurreta jolasa

Aspaldi egiten zen punteria jolas berezia da. Marra bi egiten dira lurrean bata bestetik 4 edo 5 metrora, batean jolaskideak kokatzen dira eta bestean intxaurrak, ezkurrak eta hur bat jartzen dira. Jokalariak,  intxaur batez,  marran dagoen intxaur  bati emanez gero, intxaurra beretzat eta hurrengoan bi intxaur jaurtitzeko aukera. Ezkurrari emanez gero, duen intxaurra galtzen du eta bakarra balu jokotik kanpo geratuko litzateke .  Hurrari emango balio, marran dauden intxaur guztiak beretzat  izango lirateke eta jokoa irabaziko luke.

 Irabazleak  Hurra hurra!!!  oihukatuz ospatzen zuen.

IMG_4433

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s