Gandasegiko arraunlariak “Altxorraren irlara” heldu dira.

Estándar

Estropada luze baten ondoren irlara iritsi dira gure ikasleak. Euskara eginez, olatu guztien gainetik, altxorra lortu dute. Ahalegin handia denek egin dutena txalupak aurrera eramateko. Arrauna eskuan, ahoan euskara, Eskola osoa ari da lanean. Ume txikiak, handiak, irakasleak, gurasoak,…eskolako komunitate osoak egunero egin behar izango dugu arraun euskararen alde. Denon ahalegina eta laguntza beharrrezkoak dira. Helburua lortzeko talde lana egin behar izango dugu.

IMG_4976

Txikiek, Haurreskolakoek, estropada ederra egin dute.

Hasi etxetik eta kalera. Hasi kaletik eta eskolara. Eskolan ikasi eta ez dakienari irakatsi eta…eskolatik etxera.  Hizkuntza tresna bat dugu ikasteko, jolasteko, kantatzeko, …mundua ulertzeko. Herrialde guztiek berea daukate, gurea : euskara. “Euskal Herrian euskaraz nahi dugu hitz eta jolas…”, gogoan duzue kanta eder hori?

20151217_122629

Hau poza! Altxorraren irlara heldu gara! Euskaraz egin, egin boga!

Arraunlariok, euskalakariok, arrauna eskuan eta euskara ahoan ekin diezaiogun lanari.  Oraingoko estropada bukatu da, “Ziaboga” egin behar izango dugu etxera bueltatzeko. Eup! Eup! Euskaraz egin, egin boga! Gabonetarako etxean izan behar!

IMG_5136[1]

3. mailako arraunlariak ere helmugara heldu dira.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s