Karnabalak etorri eta joan egin zaizkigu…

Estándar

Karnabalak inoiz baino arinago etorri, otsailaren lehenengo astean, eta arin ere joan egin zaizkigu. Esaera zaharrak dioenez,       ” lagun onekin, denbora labur”. Jai giroan, denbora,  lanean ari garenean baino arinago joaten zaigu. Inauteriak, jaien jaia, asko maite ditugu. Jai umoretsuak, koloretsuak, alaitsuak dira oso. Garai labur baten eguneroko beharrak alde batera uzten dira eta umorea, musika eta dantza nagusitzen dira herri guztiko bazterretan (eskolatan, kaleetan, plazatan). Gandasegikoak, irudietan ikus daiteken lez, parrandazale hutsak gara, eta gogotsu prestatu ditugu aurtengo inauteriak. Aurreko urtean bezala piratak, punkiak, pailasoak, star word-eko gerlariak, sorgiñak, printzesak,… etorri ziren eskolara. Ez zen inor falta.

Lehenengo mailako ikasleak “Txulalai” jolas dantza aurkeztu ziguten. Korroan alde batera eta bestera egin ondoren, musikarekin batera erdira eta atzera egin eta…, azkenik, ondoko lagunekin ipurdi masailaz jo.

Bigarren mailakoek “Zapatain dantza” egin zuten. ” kolpe kolpe kolpeka josi eta josi, josi eta josi. Kolpe, kolpe, kolpeka josi eta josi eta egin zapatak”.

Hirugarren mailakoek ” San Petrike” dantzatu egin zuten. Borobil baten egiten den dantza  dugu, gorputz atalekin jolasten: oina, eskuak, belaunak, ukondoak,…

Laugarren mailakoek “esku dantza” egin zuten. Bikoteka, elkarren aurrean, eskuak elkarri jo musika erritmoa jarraituz. Astiro hasi baina, apurka apurka, musika gero eta arinago doa.

Hirugarren zikloko ikasleek Euskal Herriko Inauteria ekarri ziguten eskolara. Irudian ikus ditzakezun pertsonai gehienak gurekin izan ziren: Mundakako atorrak, Zubietako joaldunak, Unanuako mamoxarroak, Lantzeko txatxoak, Altsasuko momotxorroak, Zuberoako zamaltzain ederra,…

inauterietako-pertsonaiak

Hartza ez zen etorri, haitzuloan lotaldi goxoan dagoelako. Kandelaria egunean atera omen zen, ilargia begitu eta lotara itzuli zen berriro negua, oraindik,  amaitu ez delako.

Bostgarren mailakoek “Borobila” dantza eskeini ziguten eta seigarren mailakoek “Chapelloise” izeneko dantza. Bietan bikoteka, eskutik lotuta, dantza egin behar. Azkenengoa polka bat dugu eta Europan osoan ezaguna da. Bertokoa ez bada ere Chapelle des Boix herriaren izena hartu du. Alemanian, Suedian, Fantzian, Belgikan , Italian, Irlandan dantzatu egiten da. Irlandako kanta batetan hauxe esaten da: 

“Adi neska-mutilok! Lagun bat hartu eta prest dantza egiteko. Ez larritu zuen dantzakidea gustoko ez baduzue. Zortzi konpas eta…beste batekin izango zarete.”

Borobila dantza

Txapelua- Chapelloise dantza

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s