Erriberako merkatutik Euskal Museora.

Estándar

Pasa den Otsailaren 18an, gure eskolako ikasleak Bilbora “jaitsi” ziren. Autobusa hartu eta Erriberako merkatura ezagutzera joan ziren. Gaur egun, gure erosketa gehienak “Supermerkatuetan” edo /eta herriko denda txikietan egiten ditugu. Haibat herritan, eta Bilboko Erriberakoa adibide ezin hobea dugu, bestelako merkatu edo “plaza” bizirik dauzkagu ondino.

Merkatua dagoen lekua “plaza nagusia” izenez ezagutua izan zen aintzinean eta bertara hurbiltzen ziren merkatariak eta baserritarrak eguneroko salerosketak egitera ( ikusi XVII mendeko grabatuak).

ibilbidea-Bilbo-harresia-1575

Urteak joan urteak etorri, saltokiak teilatupean jarri zituzten eta XIX. mendean eraikuntza metalikoa eraiki zen (lehenengo merkatua). Egungo merkatua Pedro Ispizua Arkitektoak disenatu zuen eta 1929.urteko abuztuaren 22an inaguratua izan zen.

Informazio gehiago nahi? Egin klik ondorengo loturan:   Erriberako Merkatua

Merkatutik, Bilbo Zaharraren barrena, Euskal Museora.

Zazpi kale ditu Bilbo Zaharrak. Merkatutik atera ondoren, Erribera kalea gurutzatu eta Dendarikaletik Unamuno plazara abiatu ziren gure ikasleak. Plaza horretan Euskal Museoa daukagu. San Andres izeneko Jesuiten ikastexea (1604) eta Misericordia etxea izandakoa dugu Museoaren egoitza.

museoa eta merkatua 069

Aurretik bi museo, arkeologia eta Etnografia, zirenak 1923. urtean elkartu ziren egungo Euskal Museoa eratuz. Paregabeko klaustro ardatza duelarik Bizkaiko aintzinako aztarnak eta gure herriko bizimoduen bildumak batzen ditu museoak.

Infomazio gehiago: Euskal Museoa

Anuncios

Un comentario »

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s