Jolasa, ikasteko baliabide naturala.

Estándar

Bi egunetan, mailaka jolasteari ekin diogu aurtengo Kultur Astean. Gandasegi eskolak jarduera horri, jolasteari, dagokion garrantzia eman nahi izan dio. Sei txoko antolatuta, umeen partaidetza bermatzeko, jotake, atsedenik gabe aritu dira.

 

  • Nork saskiratze gehiago lortu minutu batean? (taldeka).

  • Indarra lantzeko, gurpila herrestatzea eta sokatira.

  • Galdakaoko eskubaloi klubeko lagunak izan ditugu gurekin, talde guztiekin partida txikiak jolastuz ( eskerrik asko !!!).

  • Nork ez du jolastu ” zelai erre” jolasera?.

  • Zibak, peonzak, airera eta dantzan jarri dituzte gure ikasleek ( 6. mailako ikasle trebatuen laguntzarekin, eskerrik asko, Diego eta Aimar, Xabier, Oier ).

  • Eta, azkenik, txokor, lokots bilketa, euskal jolasa egiteko aukera izan zuten jolas ibilbidea bukatuz.

 

Imaginatu ahal duzue atsedenaldirik gabeko eskola? Atsedenaldia, denbora tarte libre, beharrik gabekoa, jolasteko unea behar beharrezkoa zaigu. Jolasa, askorentzat denbora galdua, gizakiaren jarduera naturala dugu, umeen jarduera berezko jarduerarik nagusia. Umeak, jolasaren bitartez, Mundua ezagutzeko aukera du. Txiki-txikitatik hasita jolas sinbolikotik, libretik, jolas arauetarako bidaia zoragarria egiten dugu.

Egungo Gorputz Hezkuntzaren oinarri metodologikoa jolasa dugu. Jolasa baliabide didaktiko paregabekoa da, gaitasun fisikoak, abileziak lantzeko eta hobetzeko tresna. Osasun ohiturak barneratzeko eta eguneko tentsioak deskargatzeko bidea eskaintzen digu jolasak.

Jolas arautuen bitartez jolasa bideratzeko arauen beharra ikasten dugu. Arauekiko eta lagunekiko errespetoa, galtzen eta irabazten ikasi kiroltasunez. Txikiak direla, gure gaztetxoak, kiroletan hasten dira. Kirolek, funtse-funtsean,jolasak ditugu eta … jolasen asmo nagusia, besteen gainetik, bete behar zuten, gozatzearena, alegia.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s