Gandasegiko artisten jaialdia haur eskolakoen aurrean.

Estándar

Eskolan izan baditugu artista txikiak baina … bikainak. Agerian gelditu zen hori aurreko astean Haur eskolan antolatutako jaialdian. Eskolako musikariak eta dantzariak erakustaldi eder  bat eman zuten gure ikasle txikitxuen aurrean. Irudiek, esaera zaharrak dioen moduen, milaka hitz baino gehiagoren balioa dutenez hona hemen egun horretakoak. Goza itzazue!!!

“Gaur egungo Dantza” asko atsegin zaie gure ikasleei. Eskolako sarrera “dantzaleku” bilakatzen zaigu atsedenaldi guztietan. Egunero talderen bat badago dantzan. Dakitenek ez dakitenei irakasten diete eta denon artean koregrafia ederrak asmatzen dituzte. Ondoren gure artisten jaialdian hartutako irudiak dituzue, lan ixil horren fruitua. Goza itzazue !!!

Barkatu! Dantzan ari gara. Dantza izugarri atsegin zaigu. Animatu zaitez, pistara etorri eta dantza egizu gurekin!

“Police man”. Mutilak ez ditugu behar dantzan aritzeko baina baldin badatoz, ongi etorri!!!. Neskatilak dantzan.

“More than friends”. Lagunak baino gehiago. Oso titulo ederra kanta baterako.Neskatila hauek lagun talde ona osatzen dute, dudarik gabe.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s