Musker berdea etorri zitzaigun eskolara.

Estándar

Ohitu ein gara katagorriak, urtxintxak, zuhaitz batetik bestera saltoka ikusten. Eskolako lagunak bezala hartzen ditugu, dagoenekoz. Baina, aurreko egunean agertu zitzaigun bisitaria ez genuen espero. Zur eta lur utzi gintuen.

20160523_134654

Musker berdea buztan luzea eta lau anka dituen tamaina ertaineko narrastia dugu. Buztana gorputzaren bikoitza izan daiteke eta guztira 40 cm inguruko luzera hartzen du. Kolore berdea eta orban beltzak ditu. Sabel aldea, ordea, horixka da. Araldian lepoaldeak kolore urdina hartzen du. ( Informazio hau IRRIA aldizkaritik hartu dugu- 2016eko maiatza.55.zenbakia).

Eguzkiaren berotasuna behar dute gorputza suspertzeko. Eguraldi euritsu eta hotzarekin ez dira gordelekuetatik irteten. Negua lotan igarotzen dute eta udaberrian esnatzen dira. Fruitu txikiak, matxinsaltoak, armiarmak, kakalardoak eta hainbat zomorro txiki jaten dituzte.

20160523_134706

Acostumbrados a las ardillas que campan a sus anchas en el entorno escolar, el amigo que nos visitó esta semana nos ha sorprendido totalmente.

muskerra 2

El lagarto verdinegro ( Lacerta schreiberi ) es un reptil de tamaño medio con una larga cola y cuatro patas. Su cola puede doblar el tamaño del cuerpo y, en total, pude medir unos 40 centímetros. De color verde con pecas negras, su vientre es de color amarillento. En época de celo muestra su papo azulado.

Necesita el calor del sol para tonificar su cuerpo. Con tiempo lluvioso y frío no abandonan sus refugios. Hiberna en el invierno y despiertan en la primavera. Comen pequeños frutos, saltamontes, arañas, escarabajos  y pequeños bichejos.

Ugalketa garaia udaberrian izaten da. Arra lurraldekoia da eta ez du beste arrik onartzen bere eremuan. Emeak 5-20 arrautza jarriko ditu harri artean edo zirrikitutuetan gordeta, harrapariengandik babesteko.

Arrautzatxoen errunaldia luzea izaten da. Errunaldia kanpoko tenperatura eta eguraldiaren araberakoa denez, 2 edo 3 hilabete behar dute musker txikiek jaiotzeko. Abuztua eta iraila bitartean jaioko dira.

Belardi eta basoen arteko bizilekuak ditu gustuko, besteak beste txilardiak, otadiak, sastrakadi hezeak eta abar. Mendi bide, harri pila eta baratze inguruetan ere nahiko arrunta da. Oso izua denez, azkar egiten du ihes eta ikustea nekeza da.

Euskal Herrian hiru musker mota daude: musker berdea, schreber muskerra eta gardotxoa. Musker animalia askoren harrapakina da. Hegazti harrapakariek, hainbat ugaztunek eta suge desberdinek ere ehiztatzen dute. Etxeko katuek kalte handia eragin diezaiekete populazio txikiei.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s