Galdakaoko bertso topaketa: “Gu ere bertsotan”.

Estándar

Ikasle, zein da kurtso honen laburpena? / Ahaleginduz gero errazten da dena / baita ere bertsotan egin behar dena / berbatan ipintzea doinuan barrena / buru eta bihotzak esaten dutena.

Eñaut Uruburu

IMG_6522

Ekainaren 3 an egin zen Torrezabaleko kultur aretoan eskola arteko bertso topaketa. Hirurehunen bat lagunek, Galdakaoko eskolako 6. mailako ikasleak, hartu zuten parte kurtso bukaerarako bertso jaian. Talde bakoitzak jaiarako prestatutako bertsoa kantatzeko aukera izan zuen eta, kitarrajole eta bertsolaritza irakaslearen  laguntzagaz, herri kanta zaharrak eta berriak batera abestu genituen.

IMG_6428

Zein opor mota nahi duzu? ( Doinua: Xarmengarria zira)

Alcossebrera goaz gu beti algara / itsasontziz bidaia gero hondartzara / gure paga hartuta alai joaten gara / portua ikusi ta itsaskaletara.

IMG_6424

Gure klasea eta lagunak (Doinua: Maritxu nora zoaz)

Seigarren maila gara oso pozik gaude / ta lagunen artean beti gaude hobe / Gandasegi eskolan hamaika kolore / ezin egon gaitezke gu lagunik gabe.

IMG_6423

Uda heltzeko irrikitan (Doinua: Astoa ikusi nuen)

Opor garaia azkar iristen ari da / etxerako lan gabe guztiok begira / batzuk hondartzara eta besteak mendira / pozik joango gara bakoitzan herrira.

Bertsoak irakurri nahi baldin badituzu egin klik ondorengo loturan :  bertsoak pdf

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s