2017 ko aratusteak, inauteriak, karnabalak. Jai handia Gandasegi eskolan.

Estándar

Aurtengo inauterietan, Fhileass Fogg-ek*moduan (“Munduari buelta laurogei egunetan” Julio Verne-ren nobelaren pertsonaia), Gandasegikoek Munduari bira arina eman diogu hainbat herrialdetan geldialdiak eginez.  Hawaiin hasi eta Zelanda Berrian bukatu genuen bidaia ozeano, ibai handiak eta mendilerroen mugak gaindituz.

img_7343

El Carnaval de 2017 ha sido un alegre viaje a lo largo y ancho del Mundo. La aventura empieza en  Hawaii y acaba en Nueva Zelanda. Atravesamos océanos, ríos y montañas para visitar pueblos y conocer sus costumbres,  música y danzas.

Aloha Hawaii !!! Hawaii paradisuko irlatan hasi zen gure bidaia. Bertoko lagun goxoak ezagutu eta haiekin dantza egiteko aukera izan genuen. Leku zoragarria! Egunen batean itzuliko gara. Aloha lagunok!

Pazifiko ozeoanotik ekialdera nabigatuz Kalifornia aldera heldu ginen. Bertan, indio eta bakeroekin dantza egin  genuen. Eskutik helduta “Make love not war” oihua bota genuen airera.

Hegoalderantz jo genuen eta Ibai Handiarekin (Rio Bravo) egin genuen topo. Ibaia zeharkatu genuen eta, Munduan eraiki nahi diren harresiak apurtuz, herrialde zoragarri batera heldu ginen, Mexikora. Gora Mexiko!

“Mexiiiiiiiiiiikoooo” oihuarekin batera izugarrizko jauzia emanez … Txinan agertu ginen. Dragoi- herensuge batek orain dela gutxi hasi berria den “suzko oilar gorria”-ren urtearen jaira gonbidatu gintuen. Txinatarrentzak, urtarrilaren 28 hasi zen urtea, 4.714.a da.

Txinatik, Himalaya mendikate erraldoiaren gainetik hegan eginez, gertu dagoen India herrialdera heldu ginen. Bombay-n koadrilla eder bat topa genuen Bollywod-en erara dantzatuz. Haiekin bat egin genuen, nola ez!

Eta azkenik, kontinente eta ozeanoen gainetik hegoalderantz jo genuen  Zelanda Berriara heltzeko. Bertako lagunak genituen zain, maoriak. Ohi denez Haka izeneko dantzarekin ongi etorri eman ziguten.

Haka gerra dantzaren ostean bertako dantza alaia eskeini ziguten. Maori lagunekin Munduan zehar egindako bidaia bere amaiera heldu zen. Atsedena hartuta, martxoaren lehenean, indarberriturik itzuliko gara eskolara.

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s