Archivos Mensuales: marzo 2017

Tipi-tapa, tipi-tapa … abian da 20. KORRIKA.

Estándar

Bat, izan bat, egin bat. / Bat zuk eta bat nik, denok bat / bat eta batzuk gara / hona -hara / euskara bat, mundu bat.

Atzo, arratsaldeko 5 etan, martxan jarri zen Otxandion 20. Korrika. Hamar egunez, gelditu gabe, euskararen aldeko lasterketa erraldoia Euskal Herriko geografia zeharkatuko du. 2.500 kilometro egin ondoren  Irunean bukatuko da apirilaren 9 an. Galdakaotik apirilaren 7an igaroko da arratsaldeko 4 rak aldera.

 

…bidera atera gara, mundura atera gara, herriz herri igarako gara! Egin bat, kantazazu gurekin, egin bat euskararen alde!

http://www.korrika.eus/

Julene andereñoari agur beroa.

Estándar

Azkenean heldu zitzaion erretiro hartzeko unea gure Julene maiteari. Gandasegi Eskolan bere lankide izan garenok elkartu ginen, pasa den astean, merezi zuen moduan ospatzeko. Alai eta gazte agertu zitzaigun Julene eta, nola ez, erabat unkiturik bere omenez egindako bertsoa abestu egin genionean. Animo Julene! Maletak hartu eta Munduari bira bat, bi, hiru eman! Munduko bazter guztiak dituzu zain! Bidaia onak egin eta … ez ahaztu postalak guri igortzea.

Julene agerikoa / zugatik daukagun poza / inbidia dugula be / esateko ezin lotsa.

Bikote, ama, langile / zure etxeko ahotsa / ta irakaskuntzan ere / izan duzuna morrontza.

Lan nahiko egin duzu ta /orain behar duzu goza / liburu eta bertsoak / neurri luze edo motza / ondo pasatzeko ere / ia zaren hain zorrotza, / jaso ezazu bihotzez / zure lankideen aitortza.

                                            Egilea: Josu Telleria

                                                    Doinua: Habanera

Bertsoa pdf.an: Julene

Erriberako Mertatuan eta Euskal Museoan izan ginen.

Estándar

Pasa den ostiralean, martxoaren 3 an, 5.mailako ikasleak Bilbora joan  ziren Erriberako merkatua eta Euskal Museoa ezagutzera.

Egun, gure erosketa gehienak ( arraina, haragia, fruita eta barazkiak, …) herri guztietan, perretxiko lez, sortu diren “Supermerkatuetan” edo /eta denda txikietan egiten ditugu. Hainbat herritan, ordea, eta Bilboko Erriberakoa adibide ezin hobea dugu, bestelako merkatu edo “plaza” bizirik dauzkagu ondino.

Aintzinean Erriberako Merkatua dagoen lekua “plaza nagusia” izenez ezagutua izan zen. Bilbo inguruko baserritarrak eta merkatariak bertara hurbiltzen ziren eguneroko salerosketak egitera.

Urteak joan urteak etorri, saltokiak teilatupean jarri zituzten eta XIX. mendean eraikuntza metalikoa eraiki zen (lehenengo merkatua). Egungo merkatua Pedro Ispizua Arkitektoak disenatu zuen eta 1929.urteko abuztuaren 22an inaguratua izan zen.

Informazio gehiago nahi baldin baduzu egin klik ondorengo loturan: Erriberako merkatua.

Merkatutik, Bilbo Zaharraren barrena, Euskal Museora.

Erribera kalea gurutzatu ondoren Erronda kaletik Unamuno plazara abiatu ziren gure ikasleak. Plaza horretan Euskal Museoa daukagu.

Arkeologia eta Etnografia museoak zirenak 1923. urtean elkartu ziren egungo Euskal Museoa eratuz. Museoak Bizkaiko aintzinako aztarnak eta gure herriko bizimoduen bildumak batzen ditu.

Euskal Museoa

Gandasegiko kumetxoek inauteriak ospatu zituzten.

Estándar

Klin,Klan! Klin,Klan! euri tantak, euri tantak! Klin,Klan! Klin, klan! euri tantak  patioan! Txirimiri goxo eta alaiagaz hasi ziren aurtengo inauteriak Gandasegin. Bi urtetako neska-mutilek, euri tantaz jantzirik, Euskal Eurian bizi garela ekarri ziguten gogora.

Gure umetxoak handitan, zer izango dira? Auskalo! Denetarik izango dugu. Norberak bere bidea egin behar izango du eta zeregin horretan eskolak lagunduko dio. “Infiniturantz eta hurrunago ere!”– zioen Buzz Lighyear-ek, Toy story filmaren pertsonaiak. Guk ere ez dugu mugarik. Gure hiru urteko haurtxoen artean Marte bisitatuko duen astronauta dago, dudarik gabe. Gandasegitik izarretara!

Parrandatan, festatan musika ezinbestekoa dugu. Guk, Gandasegiko lau urteko neska mutilok, txaranga bat osatu dugu inauterietarako. “lau,lau,lau sardina bakalao txaranga”. Danborrak, turutak, saxofoiak prest! Zuzendaraiaren esanetara! Aurrera! “Anteron txamarrotia, Sinkerren bibotia. Haretxek ei dauko, ei dauko, preso tximinoia.

Wally famatua Gandasegira etorri omen da eta bost urtekoen artean ezkutatu egin da. Nor ote da? Ea gai zaren gure neska-mutilen artean aurkitzeko?. Ez da lan erreza izango. Denek Wally dirudite baina, ondo dakizun lez, bat baino ez da. Topau Wally!

Bideo guztiak Haur Hezkuntza blogean ikus ditzakezu, egin klik ondorengo loturan: 

https://gandasegihh.wordpress.com/