Archivos diarios: 6 abril, 2017

Apirila, liburuen hila ! ¡Abril, el mes de los libros!

Estándar

Apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen omenez, Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da Mundu osoan. Urtero haur eta Gazteen Liburuen Elkarteak herrialde bat aukeratzen du egunaren babeslea izateko. Honek bere herrialdeko idazle bat eta ilustratzaile ezagun bat hautatzen ditu mundu osoko haurrei bidaltzen zaien mezua eta kartela egin dezaten. Aurtengo mezua  Sergey Makhotin errusiar idazleak idatzi du eta kartela  Mikhail Fedorov marrazkigileak.

 El día 2 de abril, en memoria del escritor danés Hans Christian Andersen, se celebra el Día Internacional del Libro Infantil. Cada año se elige a un país y este selecciona a un escritor/a y a un  ilustrador/a  para que elaboren el mensaje y el cartel que se distribuye por todo el mundo.El mensaje de este año es del escritor ruso Sergey Makhotin y el cartel del dibujante Mikhail Fedorov.

Hazi gaitezen liburuekin

Haurtzaroaren hasieran maite nuen etxeak eraikitzea bloke eta mota guztietako jostailuak erabiliz.Teilatuaren ordez, sarri erabiltzen nuen haurrentzako liburu irudiztatu bat. Ametsetan etxeraino igotzen nintzen, pospolo kaxaz egindako ohean etzan eta hodeietara edo zeru izartsura begira egoten nintzen, betiere gogokoen nuen ilustrazioaren arabera egoten zen.

Crezcamos con los libros

En mi más tierna infancia me gustaba construir casitas con bloques y todo tipo de juguetes, solía usar como tejado libros infantiles ilustrados; en sueños, subía hasta el interior la casa, me acostaba en la cama hecha con cajas de cerillas y contemplaba las nubes o el cielo estrellado, todo dependía de la imagen que más me gustase.

Mezu osoa irakurtzeko egin klik ondorengo loturan: Haur Nazioarteko Liburuaren eguna.

Anuncios

Basket Ibaizabal Saskibaloia Gandasegin: “Taldea da jokalaririk hoberena”.

Estándar

“Taldea, taldea”– erantzun zuten jokalariek eskolako ume batek “zein den jokalaririk hoberena” – galdetu zienean. Basket Ibaizabal Saskibaloia taldeko kideak izan ziren Gandasegi eskolan, atzo, 6. mailako ikasleekin berbetan.

Koordinatzaileak (Ibon Lopez de Letona) , entrenatzaileek (Estitxu Ibarretxe eta Aritz Duro ) eta sei jokalarik( Achiri Ade- Estatu Batuetakoa-, Berta Dalmau- Kataluniakoa-, Claudia Aponte- Paraguaikoa-,Araia Peña- Gernikakoa-, Ainara Ramasco eta Miren Aguirregoikoa, Galdakaoztarrak), solasaldi goxoan taldearen berri eman ziguten. “Kiroletan, bizitzan bezala,  helburuak lortzeko ahalegindu behar gara. Talde kiroletan, talde lana egin behar da. Denok batera jo behar dugu helburuak lortzeko. Gure lehenengo helburua ondo jokatzea zen. Hori lortuta, gorago jotzeko unea heldu da”.

Nork bere burua aurkeztu eta bakoitzaren ibilbidea  ( non jaio, zein herritan eta taldetan jokatu, …) ezagutzeko aukera izan genuen. Emakume kirolari profesionalen bizi modua: ikasketak, lana eta kirola aldi berean egitearen zailtasunak; etxetik kanpora joan behar izatea, elkarrekin bizi izatea … horretaz guzti horretaz mintzo zuten Ibaizabalekoek.

Egun Galdakaoko taldea bigarren mailan dago eta pasa den larunbateko partida irabazi ondoren Katalunian jokatuko behar izango du asteburu honetan “Joventut les Corts” taldearen aurka. Irabaztekotan  Play off-eko ligan sartuko dira. Liga horretan zortzi talde izango dira bi taldetan antolaturik. Talde bakoitzeko lehenengo biek azken kanporaketa jokatuko dute irabazleak lehenengo mailara igoko delarik.