Basket Ibaizabal Saskibaloia Gandasegin: “Taldea da jokalaririk hoberena”.

Estándar

“Taldea, taldea”– erantzun zuten jokalariek eskolako ume batek “zein den jokalaririk hoberena” – galdetu zienean. Basket Ibaizabal Saskibaloia taldeko kideak izan ziren Gandasegi eskolan, atzo, 6. mailako ikasleekin berbetan.

Koordinatzaileak (Ibon Lopez de Letona) , entrenatzaileek (Estitxu Ibarretxe eta Aritz Duro ) eta sei jokalarik( Achiri Ade- Estatu Batuetakoa-, Berta Dalmau- Kataluniakoa-, Claudia Aponte- Paraguaikoa-,Araia Peña- Gernikakoa-, Ainara Ramasco eta Miren Aguirregoikoa, Galdakaoztarrak), solasaldi goxoan taldearen berri eman ziguten. “Kiroletan, bizitzan bezala,  helburuak lortzeko ahalegindu behar gara. Talde kiroletan, talde lana egin behar da. Denok batera jo behar dugu helburuak lortzeko. Gure lehenengo helburua ondo jokatzea zen. Hori lortuta, gorago jotzeko unea heldu da”.

Nork bere burua aurkeztu eta bakoitzaren ibilbidea  ( non jaio, zein herritan eta taldetan jokatu, …) ezagutzeko aukera izan genuen. Emakume kirolari profesionalen bizi modua: ikasketak, lana eta kirola aldi berean egitearen zailtasunak; etxetik kanpora joan behar izatea, elkarrekin bizi izatea … horretaz guzti horretaz mintzo zuten Ibaizabalekoek.

Egun Galdakaoko taldea bigarren mailan dago eta pasa den larunbateko partida irabazi ondoren Katalunian jokatuko behar izango du asteburu honetan “Joventut les Corts” taldearen aurka. Irabaztekotan  Play off-eko ligan sartuko dira. Liga horretan zortzi talde izango dira bi taldetan antolaturik. Talde bakoitzeko lehenengo biek azken kanporaketa jokatuko dute irabazleak lehenengo mailara igoko delarik.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s