Donostira ostera: portutik Ondarretara.

Estándar

3.mailako ikasle eta irakasleok ostera ederra izan genuen astelehenean. Donostiara joan ginen bertan eguraldi bikaina egin zigun eta egun itzela igaro genuen.

Donostiara heldu eta zuzenean akuariumera joan ginen, bertan bisita gidatua izan genuen. Oso interesgarria izan zen. Lehendabizi, museoa ikusi geneuen, ostean kantauriko arrain eta itsas animaliak eta azkenik arrain tropikalak.

Donostiako Aquariumaren eraikina 1928koa da. Akuario izateaz gain museo bat da. Bertan, bisitariak aukera ezin hobea du gure itsas ondarea zein itsasgintzakoa ezagutzeko. Horren iragana eta oraina dugu ikusgai (itsas merkataritza, arrantza, euskal baleazaleak,…). Museoan Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen sorrera azaltzen duen gune bat dago, izan ere, aipatu elkartea Espainian lehenetakoa izan zen eduki ozeanografikoak aztertu eta hedatzen.

Informazio osoa: http://aquariumss.com/

Akuariuma eta gero, Oteizaren “Eraikuntza hutsa” eskultura ondoan hamabitakoa egin genuen.Ondoren, Ondarretako parkean bazkaldu eta Chillidaren “Haizearen orrazia” ikustera joan ginen. Itzel pasatu genuen olatuek sortzen duten haizearekin jolasten.

Ondarreta hondartzaren amaieran dago Haizearen Orrazia, Eduardo Chillida eskultore handiaren obrarik ezagunenetakoa da. 1977an sortu zuen. Arrosa koloreko granitozko terrazek eta harkaitzei lotuta itsasoaren kolpeei gogor eusten dieten altzairuzko hiru piezak osatzen dute. Bisitari asko erakartzen dituen lekua da, itsasoaren handitasunaz gozatzeko aukera ematen duen ingurune magikoa. Aparteko edertasuna hartzen du ekaitz egunetan, olatuek itsalabarra gogor astintzen dutenean. Gainera, tutu sistema baten bidez, olatuen indarrak eragiten duen haizea zulo batzuetatik irteten da soinu bitxiak sortuz. Olatu handiko egunetan, ikuskizuna are ederragoa da, haizea ez ezik ur zipriztinak ere irteten baitira zulo horietatik.

 

Anuncios

Un comentario »

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s