Eman aditza gehiegi erabiltzea.

Estándar

Komeni da zaintzea ohiturazko gertatu, izan, egon aditzak, horrelako edukiak adierazteko, erdara kaxkarraren morrontza itsuan tonto-tonto erori gabe. Izan ere, gehiegi erabiltzen dugu EMAN aditza.

eman euskara elkarri

EMAN EUSKARA ELKARRI

Erdarazko “producir, ocurrir” eta holakoak, gertakarien berri emateko erabiltzen direlarik, erdara ez dotorean batzuetan “dar” aditzaren bidez adierazten dira. Erdaraz ere erabilera arrunta dela esan daiteke, baina euskarara kalkatua igaro da hainbat hiztunen jardunetan, erabilera guztiz neutroan, edo, are okerrago, erabilera “jaso” moduan.

Arazo hori asko ematen da gaur egungo gizartean.

Arazo hori askotan gertatzen da gaur egungo gizartean.

Kolaborazioan aritzean ondorio onuragarriak ematen dira.

Kolaborazioan aritzean ondorio onuragarriak izaten dira.

Baina ikasmailen artean eman daitezkeen konbinazio bereziak ere kontuan hartu behar dira.

Baina ikasmailen artean egin daitezkeen ( gerta daitezkeen ) konbinazio bereziak ere kontuan hartu behar dira

EHUTSI euskara hobetzen egin klik ondorengo loturan:

Itzulpen eginak

*******

Iritzia eta musika:   Purista guztiak pikutara!

–Nire abestien artean mundu guztian gehien bertsionatu dena Zu atrapatu arte da. Oso modu naturalean atera zitzaigun, euskaraz ez genekien eta idatzi genuen: “Hi, burgués, madarikatua, ez duzu inoiz, ezer ulertuko”… Hikaz hasten ginen eta zukaz jarraitu… Alfabetatu gabe geunden eta ez genekien hori ez zela zuzena. Kanta horrela geratu zen eta horrela da gaur egun ere mundu osoan…

–Egia da, milaka aldiz entzun arren, ez naiz inoiz detaile horretan fijatu!

–Bada, ez dakit zenbat jende etorri zaidan hori aurpegiratzeko. Puristak eta horrelakoak… Baina purista guztiak pikutara! Hori izan da nire leloa betidanik, zentzu guztietan, musikalki eta ideologikoki: “Purista zara?” Nirekin jai daukazu!

Fermin Muguruzarekin elkarrizketa

(osoa irakurtzeko egin klik izenburuan)

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s