Joaten, joanez, joanda

Estándar

Modua edo bidea adierazteko JOANDA (JOANIK) edo JOANEZ formak erabili behar dira. Nahiko antzekoak dira biak, baina desberdintasunen bat badute:

 JOANDA erabiltzen bada, denbora azpimarratzen da (“joan eta gero”)

JOANEZ erabiliz, ordea, modua (“nola?”):

Plazatik eskuinera joanda, eliza ikusiko duzu.

Plazatik eskuinera joaten, eliza ikusiko duzu. (okerra)

Kontuz! Azken forma horiek ez dute inoiz adierazten esaldi nagusian azaltzen den ekintzaren ondoko gertakaririk. Erabilera horiek (adibidez, *”Pariseko unibertsitatera joan zen, asko ikasiz”) gaztelania traketsaren itzulpen traketsak baino ez dira.

Adibideak:

Nola gainditu dudan? Ba, asko ikasten!(okerra)

 Ba, asko ikasiz! / Ba, asko ikasita!

 Pastilla hauek hartzen berehala loak hartuko zaitu.(okerra)

Pastilla hauek hartuta berehala loak hartuko zaitu.

 Horrenbeste pastel jaten lodituko zara. (okerra)/Horrenbeste pastel janda lodituko zara.

 Irakurtzen asko ikasten da.(okerra)/Irakurriz asko ikasten da.

Ariketak: HEMEN

*******

Errementari dantza . Arrasate

Artikulua

Gure amama Mariajesus zena goizean goizetik jaikitzen zen San Joan egunez eta oin-ortozik ibiltzen etxe inguruko zelaietan, ihintzetan. Iratzea batzen zuen gero: sortatxo bat atartean eskegitzeko eta beste bat gordetzeko (hurrengo urtean auzoko San Joan sua pizteko). Artean ume-umea nintzen ni eta erritual haren mistikak baino, amamaren oinak ikusi ahal izateak erakartzen ninduen gehiago; ez lamia bat izan zitekeela uste nuelako, ezpada negu zein uda galtzerdi eta mahuka luzedun amantalak janzten zituenez, haren gorputz-atalen bat erdi biluzik ikusteko aukera bakarra izaten zelako hura.

Miren Amuriza (Osoa irakurri nahi? Egin klik!)

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s