Izenondoa eta generoa: neska modernoa, musika klasikoa.

Estándar

Euskaraz, gaztelaniaz ez bezala, ez dago genero morfemarik eta, horrenbestez, izenondoek ez dute izaten forma bat maskulinorako eta beste bat femeninorako (moderno/*moderna; klasiko/*klasika;altu/*alta…), forma bakarra baizik (moderno, klasiko, altu, erritmiko..)”.

Unibertsitate publika da hau!  /  Unibertsitate publikoa da hau!

Emakume hori katolika da.  /  Emakume hori katolikoa da.

Gure ama oso kulta da.  /  Gure ama oso kultua da.

Oso galdera teknika egin zuten.  /  Oso galdera teknikoa egin zuten.

Ariketak :  HEMEN

*******

Iritzia:

Bernardo Atxaga idazleak Errekaleor auzo okupatuan pentsatuz egin du aste honetako gogoeta ‘Faktoria‘n.

Entzuteko, hemen:

Atxagaren hitzetan, “Utopiaren nahia behin eta berriro gauzatzen da” eta azkeneko aldiz, bere hitzetan, Gasteizen, Errekaleor auzoan.  “Burdinezko aroa higuingarria da. Miserian bizi dira gizakiak, lanak itota egunez, kezkaz beterik gauez. Ez dago justiziarik; ez dago berdintasunik. Gaiztoak mendean hartzen du zintzoa hitz gezurtiekin edota bortxaz. Horrela mintzatu zen Hesiodo duela 3.000 urte, eta orduz gero, menderik mende, beti egon da bere hitzak berresan dituen norbait. Utopiak, nik uste, sentipen edo kontzientzia horretatik erne ziren: oinazea, pobrezia, injustizia, askatasun eza nozitzen zutenek beste mundu bat desio zuten eta hortik (…) utopiaren nahia behin eta berriz ernetzen da. Eta azkenengo aldiz, nik dakidala, Gasteizen, Errekaleor auzoan.”

Sustatu-tik jasoa

*******

Bideoa

Donostian ateratako irudiekin osatu du Txema Ortiz argazkilari nafarrak ondorengo ikusentzunezkoa. 360 graduko irudi horizontal eta panoramikoak 4K kalitatean. Vimeon dioen moduan, “2017ko egun eguzkitsu batean Donostian filmatua”.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s