BOST MINUTUKO IKASTAROA: Gaur-gaurkoz / guraso.eus / Lily eta elurretako panpina

Estándar

Euskara hobetzen: “Gaur-gaurkoz”

   Azter dezagun gaur egitura xume bat, gaztelaniaren kalko txar batean erreparatuz. “Gaur pentsatzen dudan bezala… ez dakit zer”, entzuten dugu sarritan, “ez nintzateke ezkonduko”, adibidez. Zer esan egitura honi buruz?

   Adibideak berak erakusten du gaztelaniaren kalko bat egiten ari garela; gaztelaniazko “tal como pienso hoy” itzuli nahirik, alegia. Ondorioz, askotan esaten duguna, hobe genukeela euskarak bereagoak dituen baliabideak erabiltzea; kasu honetan, “gaur pentsatzen dudana pentsatuta”, edo “gaur-gaurkoz”.

  Alegia, euskaraz gaztelaniazko “tal como veo las cosas no me atrevería a pedir un crédito” esan behar bagenu?

  “Gaur-gaurkoz ez nintzateke mailegu bat eskatzera ausartuko”, edo “egungoa ikusita, ez nintzateke ausartuko”.

“Gaur-gaurkoz…”, “gaur pentsatzen dudana pentsatuta…”

“Gaur pentsatzen dudan bezala…”

Habe ikasbil

*******

Artikulua

Barruan daramagun umea zaindu behar dugu helduaroan ere.

Emozioen kudeaketan adituak diren profesionalek azpimarratzen dute garrantzitsua dela helduaroan ere izan ginen haur eta nerabe harekin kontaktua ez galtzea.

Horren adibide Lily eta elurretako panpina—Lily and the snowman— izeneko film labur eder hau. Kanadako zine areto kate batek egindakoa Gabonetan elurretako panpina batekin jolasean egiten duen neskatila baten istorioa jasotzen du. Denborak aurrera egin ahala neskatila handi egiten doa eta ahaztu egiten du izotzezko laguna. Egun batean gogora etortzen zaion arte.

“Erabateko helduak izateko kontaktuan jarraitu behar dugu izan ginen haur edo nerabe harekin”, zioen Eva Bach hezitzaileak eta idazleak. “Lagunduko dizu inguruan hezteko dituzun neska-mutikoengana enpatiaz, ulermenez, jakin minez eta mirespenez gerturatzen”.

Mezu polita iruditu zaigu eta film laburra ere oso berezia da. Gozatu!

Guraso.eus

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s