BOST MINUTUKO IKASTAROA: Kriston ona da / Aldo Luis Novelli / Nextor Otaño

Estándar

Euskara hobetzenKriston ona da!

Kriston (Kristorenlagunartekoa dela dio Sarasolak Euskal Hiztegian. Erregistro horretan erabiltzea litzateke, beraz, normalena.

Orain arte, izenekin bakarrik erabili izan da:

 – Kriston (Kristoren) etxea, Kriston (Kristoren) kotxea…

Orain, aldiz, adjektibo zein adberbioen graduatzaile gisa ere erabiltzen da, batez ere gazteen artean. Beharbada, hizkuntzaren bilakaera naturaltzat hartu beharko genuke eta lagunarteko erregistroetan ontzat eman. Hala ere, hona hemen bestelako ordain batzuk:

– Kriston zatarra! 

– Ikaragarrizko zatarra!      – Oso zatarra         – Zatar-zatarra

Ahozko jarduna hobetzeko proposamenak liburutik jasoa.

http://badihardugu.eus/argitalpenak/euskara_hobetuz/ahozko_jarduna.pdf

*******

Pasartea

Hirugarren garagardoa ari nintzen edaten taberna ziztrin batean

gerturatu zenean hankak arrastaka…

–Emango dizkidazu txanpon batzuk, jauna?

–Zertarako nahi dituzu, lagun?

–Litro bat esne erosteko, seguru.

–Ados, baina esadazu, zer egiten duzu bizitzan?

–Edan, eta zuk, jauna?

–Ni…poeta naiz…uste dut

–A, ez zaude oso ziur, ni ziur nago, mozkor bat naiz

–Ados, eta zer egiten du mozkor batek edan gabe dagoenean mundo gaizto hau hobetzeko?

–Begira, jauna, nik ez dakit oso ondo zein den mozkor egotearen eta ez egotearen aldea, baina gauza bat garbi daukat: edan gabekoek suntsitu zuten mundua

–Arrazoi duzu, lagun, zu zara poeta; tori billete hau, baina baldintza batekin: ez gastatu esnetan.

Aldo Luis Novelli

Deja un comentario