BOST MINUTUKO IKASTAROA: xuxurlatu / José Saramago / Anne Etchegoyen

Estándar

Euskara hobetzen. Hitz polit bat: Xuxurlatu

  1. Ahots isilez hitz egin.

  2. Xuxurla, hots arina, sortu. Haizeak pago-adarretan xuxurlatzen zuen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak:

(1) txutxu-mutxu egin, txutxu-mutxuka egin, murmurikatu, bar-bar, erran-merranetan aritu, esamesaka aritu

(2) marmaratu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

essusurrar

fr: murmurer, chuchoter

en: (1) to whisper; to mutter (marmarrean ibili) (2) to gossip (esamesaka ari izan) (3) to murmur (haizeak)

http://euskaljakintza.com/gaurkohitza/xuxurlatu-2#sthash.Xoly1XoH.dpuf

*******

Pasartea

Gizonak sorbaldatik oratu zion, horrela oratzen zuen lehen aldia zen, emakumeak burua goratu zuen, begiek, lanpararen beheko argiak ukiturik, dir-dir berezia egiten zuten, hauxe xuxurlatu zuen:

“ez ezazu ezer esan, hitz bakar bat ere ez, ez ezazu esan zure gustukoa naizela, ezta maite nauzula ere, musu bat emaidazu.”

[Lisboako Setioaren Historia, José Saramago / Jon Alonso (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Deja un comentario