Archivos Mensuales: abril 2018

Eskola inklusiboagoaren aldeko ekimena: ” Helmuga gero eta hurbilago”

Estándar

Hibabete bat baino ez da falta sinadura bilketa bukaturik emateko. Dakizuenez 10.000 sinadura behar dira “herri ekimena” aurrera eramateko. Azken txanpan gagoz, esprinta jotzeko ordua heldu da. Inurri lana egin da berba egiten, informazio zabalduz … Sinadurak, gari-aleak, bana-banan biltzen izan gara. kontuak egiteko unea laster helduko da. Zure laguntzagaz, baietz helburua lortuko!

Sinadura jasotzeko hurrengo loturara sartu behar da:

 https://www.ilpeskolainklusiboa.eus/sinatu-ilp/

Apoya la iniciativa legislativa popular para mejorar la cohesión y la igualdad en el sistema educativo.

Apenas un mes para concluir el plazo de recogida de firmas a favor de esta iniciativa popular. Como sabes hay que conseguir  10.000 firmas para hacer llegar la propuesta al Parlamento. Estamos en la última cuesta, es la hora de sprintar. Hemos realizado un duro trabajo para hacer llegar la información y poco a poco, las firmas como los granos de trigo se han ido apilando en el granero. La hora del recuento esta cada dia más cerca. Con tú ayuda, ¡lo conseguiremos!.

Puedes firmar entrando en la web:

https://www.ilpeskolainklusiboa.eus/sinatu-ilp/

Anuncios

BOST MINUTUKO IKASTAROA: Agurrari nola erantzun / Txakur gorria

Estándar

Euskara hobetzen

AGURRARI NOLA ERANTZUN 

Entzun hemen: http://www.eitb.eus/eu/audioak/osoa/1219520/audioa–ibon-sarasola–agurrak–mezularia/

 Euskadi Irratiko elkarrizketa batean Ibon Sarasola euskaltzainari galdetu diote zein den esamolde egokiena agurrari erantzuteko, hau da, egun onesaten dizutenean nola erantzun:

– Erantzun klasikoa, tradiziokoa eta literaturan gehien erabiltzen dena:baita zuri ere, baita hiri ere, baita zuei ere.

– Garai batean, Auspoan eta tankera horretako liburuetan: igualmente erabiltzen zen. Etxean ere bai, ondo lo egin esan eta igualmente erantzuten zen.

– Gero, berdin sartu da. Plaga bat da, denetarako erabiltzen da.

– Dezente erabiltzen da egun on, edo gabon errepikatzea, hitza errepikatuz erantzutea alegia.

Beste aukera batzuk:

Halan ekarri: ez du entzun, ezta idatziz ikusi ere.

Egun on deizuela: gehiegizkoa da. Nahikoa da egun on esatearekin.

 Garai batean, egun on eta gabon besterik ez zen erabiltzen. Gaur egun, horiez gain, arratsalde on, eguerdi on…erabiltzen dira. Ez zaio gustatzen (egon zen kanpaina bat eguerdi on erabiltzearen kontra).

Gomendioa:

– Egoera formaletan:

Baita zuri ere (hiri, zuei);

Errepikatzea egun on edo gabon.

– Ez da gomendagarria berdin erabiltzea.

 Egoera formaletan zaindu behar dira esamolde horiek, baina intimitatean, norberak aukeratuko du erabiliko duena.

Z Entzun hemen: http://www.eitb.eus/eu/audioak/osoa/1219520/audioa–ibon-sarasola–agurrak–mezularia/

*******

Poesia eta musika

DASTATU

Tatuatuko nizuke
sua ilean
izotzezko izeberg handi bat
orkatilean.

Gereziak klitorian
mihian taupadak
bizkarreko orno bakoitzean
hotzikara bat.

Zure azala neurtuko
nuke zimurka
titi burutan tatuatzeko
bi atximurka.

Tximeletak sudur puntan
kilimak saman
masail hezurretan zalantza bat:
nork nor daraman.

Arraintxo bat sabeleko
izerdi tantan
izterrean otso bat uluka
ta lau hankatan.

Azazkaletan marraztu
haur bat jolasten
zeuk hautatzeko noiz moztu eta
noiz utzi hazten.

Bekokian bi dezima
inprobisatu
sukar guztiak ezin baitira
teorizatu.

Zirriborratu
nahi dut zurekin
tatuatuko nizukeena
mihi puntarekin. (bis)

 

Dastatu: Txakur Gorria sormen taldeak, Amaia Cabero Saizar eta Peru Galbete Labianorekin

elkarlanean egindako proiektua.

(Azkenaldi honetan konturatu gara bideoak ez direla ikusten Internet Exploreren, bai ordea Chromen edo Mozillan.)

BOST MINUTUKO IKASTAROA: baliteke / Txakur gorria / 2ZIO

Estándar

Euskara hobetzen

Baliteke

Askotan, inongo beharrik gabe eta gehiegitan erabiltzen dugu ahalera. Kontu egin, adibidez, euskaraz zer edo zer ikusten bada, ikusi egiten dela. Esaterako, “halako tokitatik gure etxea ikus daiteke” esaten dugu sarritan, baina hori baino zuzenagoa da “halako tokitatik gure etxea ikusten da” esatea.

Halaxe da. Izan ere, ahalerazko adizkiek (“dezake”, “dezakete”, “daiteke”, “daitezke”…) ahalmena adierazten dute, hau da, zerbait egiteko ahala edo gaitasuna. Beraz, kontu egin zalantza edo hipotesia azaltzeko beste baliabide batzuk ditugula euskaraz: “baliteke”, “litekeena da”, “antza denez”, “dirudienez”, etab.

Beraz, hori esanik, hona hemen ariketatxo bat, oker-zuzenketarako.“Opor-egunak kendu dizkietenez, langileak haserretu egin daitezke” esan beharrean?

“Opor-egunak kendu dizkietenez, baliteke langileak haserretzea”, edo “…litekeena da langileak haserretzea”.

Edota, baita ere, esan dezakeguna da “antza denez langileak haserre dabiltza, opor-egunak kendu dizkiete eta”.

+ “Baliteke langileak haserretzea”, “litekeena da langileak”

 – “Langileak haserretu egin daitezke”

Habe ikasbil Z

*******

Pasartea

Atea irekiko ez lidaketen pertsonen etxean leihotik sartu nintzenekoa

Etxe aurreko eraikinaren leihoetara begira jarri naiz, norbere dortokari begiratzen zaion jakin-minez -edo nitxo ilara bati-. Arropak, usainak, errezelak, dena irristatzen da leihoetatik behera, kanpoko munduari etxe batean pixkanaka usteltzen ari den bizitzaren berri emateko.

Balkoitik eta pijaman aztertu ditut leihoak, ezkutatu gabe, bizilagunek ere koaderno marroidun pertsonaren bizitza irudikatzeko aukera berbera izan dezaten, ez dezaten errezel bat ustekabean mugitzen ikusi eta beldurtu. Eta horrela neure buruari ere sinestaraziko diot beraien bizitzak asmatzen ibili naizela, eta ez kuxkuxean.

Musika

BOST MINUTUKO IKASTAROA: gertatuko direnak / antrexantak

Estándar

Euskara hobetzen

Gertatuko direnak nola adierazi

Aurrerapen, aurreikuspen, asmo edo proiektuez mintzatzen garenean, etorkizuneko aditz-formak erabiltzen ditugu.

Ø -KO

Etorkizuneko gauza asko ziurtzat jo daitezke. Oraindik jazo ez badira ere, ez dagoenean atzera egiterik erabiltzen dugu:

–      Realak eta Eibarrek igandean jokatuKO dute aurtengo bigarren derbya, Anoetan.

–      Ostegunean ospatuKO dugu Euskararen eguna, eta euskaldun berriakomenduKO ditugu.

Ø -TZEKOA(k) IZAN

Asmoen berri emateko, -TZEKOA(k) IZAN perifrasia erabil dezakegu, aurretik esandakoa betetzea protagonisten esku dagoela azpimarratu nahi badu.

–      Gure zuzendaria eta Andoaingo alkatea batzartzekoak dira ostegunean, (baina baliteke azkenean horrela ez izatea).

Ø BEHAR

Beste asmo batzuk lotuago egoten dira, prestatuago. Asmoa bete dadin nolabaiteko prestakizunak eginak direla adierazteko, behar aditz modala daukagu.

–      Autobideak banandu dituen alde biak lotzeko, zubi bat egin behar du Foru Aldundiak. Inguruko baserritarrak kexu dira indusmakinen zaratagatik.

Ø -TZERA JOAN

Baten batek etorkizunerako erabaki duenaren berri emateko, -TZERA JOANperifrasia daukagu.

–      Autobideak banandu dituen alderdi biak lotzeko, zubi bat egitera doa Foru Aldundia. Aurrekontua gaur onartu dute Batzar Nagusietan.

Ø -TZERA JOAN / -TZEAR EGON (IZAN) / -TZEKO ZORIAN EGON (IZAN)

Perifrasi horien bidez hemendik gutxira gertatuko denaren berri ematen dugu.

–      Gatibuak aske irteteko zorian daude, bahitzaileek lortutzat eman baitute euren helburua.

–      Loiuko aireportura heltzear daude Munduko Txapelketan parte hartu duten euskal atletak.

–      Txupinazoa bota behar duen zinegotzia irten da udaletxeko balkoira. Sanferminak hastera doaz.

Eitb-ko hizkuntza irizpideak (moldatuta)

*******

Artikulua

Hiri guztietako kantoietan pertsona geldiak aurkitu ahal dira, ezer egiten ez dutenak, pasatzen diren oinezkoei so eginez.

Ibiltarien irudimenez, zeregin ugari izan ahal dute, itxaroteaz gain: ixilpeko poliziak izan ahal dira, gaizkile iheskor bat atxilotu nahian, edo, justu alderantziz, lapur abilak, zerbait ostutzeko memento egokienaren zain. Baliteke, ordea, populazioaren ohiturak aztertzen dituzten soziologoak, edo beste planeta bateko mozorrotutako inbasoreak izatea, edo maitale abandonatuak, inoiz bueltatuko ez denaren maitea itxaroten ari direnak.

Hiri guztietako kantoietan daude izaki misteriotsu hauek, beste baten zain daudela pentsatuz, beren bizitzaren misterioa argitzera kalera atera direnak, haien barrukalde ilunetik ihesiz.

http://antrexantak.blogspot.com.es/

BOST MINUTUKO IKASTAROA: elkar / Begoña del Teso/ Eneritz Furyak

Estándar

Euskara hobetzen

Elkar

“Elkar” hitza eta bere ordezkoa, “bata bestea”, aipatu nahi ditugu gaur. Adibidez, zer esan nahi dugu “laster elkar ikusiko dugu” esanda?

Bada, zuk ni eta nik zu ikusiko zaitudala; hau da, batak bestea ikusi.

Eta “aita eta semea elkarrekin etorri direla” esanda?

Bata bestearekin etorri direla.

Beraz, gauza bera dira “elkarrekin” esatea, edo “bata bestearekin” esatea!

Jakina! Eta gauza bera, baita ere, “elkarri” esatea, edo “batak besteari”esatea.

Ariketa moduan, oker-zuzenketa hauxe egingo genuke. Ez esan “ikusiko gara”, baizik eta…

“Elkar ikusiko dugu”.

Ez esan “ez dute elkar hitz egiten”, baizik eta…

“Ez dute elkarrekin hitz egiten” edo “ez diote elkarri hitz egiten“.

Eta, era berean, “gu elkar ondoan esertzen gara” esan ordez…

“Gu elkarren ondoan esertzen gara“.

+ “Elkarri begiratu diote”

“Elkar begiratu dute”

Habe ikasbil

Beste adibide batzuk:

Jon eta Ana ez dira agurtzenJonek eta Anak ez dute ELKAR agurtzen

Gure gurasoak ez dira ezagutzen. Gure gurasoek ez dute ELKAR ezagutzen.

Askotan ikusten garaAskotan ikusten dugu ELKAR.

Ordudanik ez gara hitz egitenOrdudanik ez diogu ELKARRI hitz egiten.

Elkar deklinatu behar da, dagokion kasuan.

Horiek ez dute ELKAR hitz egiten. Horiek ez diote ELKARRI hitz egiten.

Orain ELKAR bizi dira.                        Orain ELKARREKIN bizi dira.

Zergatik ez dugu ELKAR afaltzen?     Zergatik ez dugu ELKARREKIN afaltzen?

*******

Iritzia

Pirinioetan amaitu da negua hartzentzat. Kobazuloetatik ateratzen ari dira. Apurka-apurka. Japonian hasi da ‘hanami’ jaialdia, loratan baitaude gereziondoak

(…) Ez da, alta, malko garaia, alegrantziarakoa baizik. Ez han, ez hemen. Pasa da negu hotza Pirinioetan eta bertako plantigradoen ardura dutenek han-hemenka jarritako kamerek hartu dituzte lehenbiziko irudiak. Pasa dira ere hilabete beltzak Fuji mendiko bost lakuetan. Hango Chureito Pagodan gerezi loreak izan ziren ederrenen justu igande pasa berrian. Beraz, apirilaren 15ean Arakuyarama parkean ospatu zen ‘hanami’ jaialdia. Elkartu ziren familiak, bildu ziren lagunak, eta arbola sakratu horien itzalean, ondoan, arrimuan, dastatu zituzten jaki gozoak, te epela edan, suabe-suabe kantatu eta bizitzaren zein edertasunaren iraupen motzaz hausnartu.

Begoña del Teso

Zabalik

https://itadakimasuanime.wordpress.com/2017/03/23/this-day-in-anime-hanami/

Musika

BOST MINUTUKO IKASTAROA: Ake, Si, asike, jake, eske / Txuma Murugarren

Estándar

Euskara hobetzen

*Ake …, *Si …, *Asike …, *Jake…, *Eske…

Gaztelaniatik hartutako esapide horiek zabaldu egin dira euskaldunon artean. Saiatuko gara saihesten.

–      Ake bai asmatu! Baietz asmatu!

–      Eske gurekin gustura dabiltza.  Gurekin gustura dabiltza eta.

–      Ez dakizu, asike isildu. Ez dakizu, eta isildu! Ez dakizu; beraz, isildu!

–      Jesartzeko? Si jesarrita nago! Beti niri esan behar didazu?

Jesartzeko? Jesarrita nago eta! Beti niri esan behar didazu?

–      Aber noiz egoten garen elkarrekin! Ea noiz egoten garen elkarrekin!

Ariketak egiteko, sakatu HEMEN

Azalpenak nahi badituzu gai honi buruz, sakatu HEMEN

*******

Iritzia

Existitzen ez den pertsona batekin hitz egiteagatik, badela eta zure ondoan dagoela sinesteagatik, eroetxe batean sar zaitzakete eta oro har guztiok ulertuko genuke hori, baina, eta hau Teleberrian ikusi dut, ez dakit zein katetan, Espainiako printzeak santu bati eskatzen badio krisia arintzea, inork ez du ezbaian jartzen bere osoan ote dagoen. Eta harritu egin naiz, zinez!

Txuma Murugarren

BOST MINUTUKO IKASTAROA: ez ezik, ezik, izan ezik / Xabier Mendiguren Elizegi / Apirileko lorea…

Estándar

Euskara hobetzen

EZ EZIK, EZIK, IZAN EZIK

1) EZ EZIK, EZIK, eta IZAN EZIK nahasi egin dira sarritan. Horregatik, Euskaltzaindiak erabaki du zein izango den forma egokia euskara baturako, eta bakoitzaren esanahia finkatzeko araua argitaratu du (ikusEuskaltzadiaren 16. araua).

2) IZAN EZIKen baliokide bat bada mendebalean: IZAN EZEAN(euskara batuan erabil daiteke, jakina).

3) Adibide hauetan ez dugu aztertzen EZIK soilaren erabilera zehatza, baina hori ere gerta daiteke: dirua eduki ezik, ezin zara inora joan (=dirurik ez badaukazu, ezin zara inora joan). Erabilera hori ere, jakina, guztiz zuzena da.

Ø Hau ezik, beste ariketa guztiak egin ditut.

        Hau izan ezik, beste ariketa guztiak egin ditut.

Ø Egun guztietan asteburuetan ezik joaten naiz euskaltegira.

        Egun guztietan, asteburuetan izan ezik, joaten naiz euskaltegira.

Ø Gramatika-zuzentasuna ezik, egokitasuna ere lortu behar da.

         Gramatika-zuzentasuna ez ezik, egokitasuna ere lortu behar da.

Ø Ikasle guztiek egin beharko dute euskara-azterketa, EGAdunek ezik.

        Ikasle guztiek egin beharko dute euskara-azterketa, EGAdunek izan ezik.

Ariketak HEMEN

*******

Artikulua

Xabier Mendiguren Elizegik bere aitari omenaldi xume bat egiten dio artikulu honetan. Pasarte bat irakurriko dugu:

(…) Lana izan da bere bizitzaren ardatza, mutikotan hasita bizitza ia osoa tailerretan; buzo urdina jantzita gogoratzen dut, goizeko zazpietarako lantegira, eta etxera itzultzean eskuak makinen olio beltzez zikindurik, harraskan Vim detergentearekin garbitzeko, bazkaldu aurretik; berrogeita hamazazpi urte zituela kalean geratu zen, ordea, lantokia ezustean itxita, ez aurrejubilaziorik ez kalteordainik ez ezer, erretiroa kobratzeko adinera iristeko urte batzuk falta zitzaizkiola, eta gelditu zaion pentsio koxkorrarekin bizi izan da geroztik, apaltasun derrigorrezkoan.

Eguneroko kontuei buruzkoak izan dira beti gure solasak, ez hizketaldi sakon, ez filosofiarik. Baina gogoan daukat behin, ez dakit nola, aitorpen moduko bat egin zidala: «Mundu honetan bizitzeko, gizonak konformidadea behar dik». Ez nion ezer esan baina barrutik haserretu egin nintzen, konformismoa goraipatzen ari zelakoan; hala ere, urteeekin ohartu nintzen hitz horietan ez zegoela egoera injustuak ontzat emate akritiko bat, baizik eta estoizismo moduko bat, bizitzaren aurreko jarrera fatalista, datorrena datorrela umiltasunez eta onean onartzen jakitea.

Osorik irakurtzeko, hemen

“Apirileko lorea urrea baino hobea”

Hernaniko Altuna baserria

BOST MINUTUKO IKASTAROA: genekien, zekigun / Oier Guillan / Joseph Lolngojine

Estándar

Euskara hobetzen

ADITZA

Kontuz aditzean agertu behar duten pertsona-markekin. Analogiaz, orainaldian erabiltzen diren pertsona-marka batzuk lehenaldian ere erabiltzen dira:

dakigu / *zekigun, genekienen ordez;

genekigun, genekienen ordez).

Bestetan, aditz iragangaitzek aditz iragankorren pluraleko –TE marka hartzen dute hirugarren pertsonan:

Doaz / *doazTE

Dabiltza / *dabiltzaTE

Azken horiek (azpi)euskalkian zuzenak izan daitezke baina euskara batuan ez.

Adibide gehiago, hemen

EHU

*******

Pasartea

Krisian dagoen aktore baten egunerokoa da Oier Guillanen azken liburua: Zauri Bolodia:

Gorrotoa

Batzuetan, neure buruari galdetzen diot zergatik itzultzen naizen behin eta berriz oholtza gainera. Zergatik egiten zaidan horren erakargarri. Zenbaitetan, sentitzen dut hara igotzetik ihesi nabilela, eta, hala ere, beti itzultzen naiz. Hara. Oholtza gainera.

Gorroto dut oholtza sufriarazten didalako, beti ez bada ere ia beti energiaz gainezka egotera derrigortzen nauelako. Jendeka nahi ez duenean ere haiekin komunikazioa bilatzera behartzen nauelako. Etengabe neure burua arakatzera bultzatzen nauelako, oholtza gainera igotzeak zentzua izan dezan. Eta bidaia luzeak egitera behartzen nau: batetik bestera ibiltzea trastez gainezka, zakarrak arakatzen eszenografiak egiteko altxorren bila. Gorroto dut oholtza, euria edo elurra izan errepidera bidaltzen nauelako, dena eman ostean bolantearen aurrean etxera buelta barne-husturik egitera behartzen nauelako. Gorroto dut oholtza errutinatik urrutitzen nauelako, esku goxoen babesetik, gauaren arnasa lasaitik. Gorroto dut oholtzako nire lankideak sarritan pikutara bidali nahi nituzkeelako, eta eguna ondo joango bada halakorik egin ez dudalako.

Maite dut oholtza, horregatik guztiagatik ere.

Argazkia

 WORLD PRESS FHOTO

Joseph Lolngojine

 

BOST MINUTUKO IKASTAROA: Hezi aditza / erleak / Anari

Estándar

Euskara hobetzen

HEZI aditza NOR-NORK formako aditz arrunta da (“hezi du”, ez *“hezi dio”): hezi, hez, hezten (du); *hezitzen.

Umeei ondo heziko badiegu, arreta eta denbora eskaini behar diegu.

Umeak ondo heziko baditugu, arreta eta denbora eskaini behar diegu.

Haurrei txiki-txikitatik hezi behar zaie telebista ikusteko.

Haurrak txiki-txikitatik hezi behar dira telebista ikusteko.

Eskola horretan oso ondo hezitzen diete ikasleei.

Eskola horretan oso ondo hezten dituzte ikasleak.

 Informazio guztia, HEMEN.

*******

Aipuak, erleak

“Erlea gure planetaren gainetik desagertuko balitz,

gizakiok lau urte besterik ez genuke bizitzeko; erlerik

gabe polinizaziorik ez, belarrik ere ez, ez animaliarik,

ez eta gizakirik ere.”

Albert Einstein

Erleen hizkuntzaz

–O Atsolili ­–esan zuen Alicek, brisarekin kulunkatzen ari zen bati zuzenduz–, zuk hitz egiterik izatea gustatuko litzaidake!

–Badugu hitz egitea –esan zuen Atsolilik–, solaskide egokia izanez gero.

Lewis Carrol. “Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena.”

http://voyagerloin.com/culture/les-photographies-imprenables-chasseurs-miel-au-nepal-peuple-abeilles/

Abestia

Aurtengo Adarra saria, Anarirentzat

Oreinak, zuzenean Bonberenean / Abestiaren letra

BOST MINUTUKO IKASTAROA: zenbat, zenbateko / Herder / Joseba B. Lenoi

Estándar

Euskara hobetzen

ZENBAT eta ZENBATEKO

ZenbatEKO galdetzailearen ordez zenbat erabiltzen dugu maiz.

Zenbat pisu_ dauka? ZenbatEKO pisuA dauka?

Zenbat luzera dauka oheak? ZenbatEKO luzerA dauka oheak?

Zenbat atzerapen daramagu? ZenbatEKO atzerapenA daramagu?

  

Aukeratu egokiena:

  1. a). Zenbateko atzerapena dakar autobusak?b) Zenbat atzerapen dakar autobusak?

  2. a) Zenbaterainoko gogoa daukazu hori egiteko?b) Zenbat gogo daukazu hori egiteko?

  3. a) Zelako beroa egin duen!b) Zenbat bero egiten duen.

  4. a) Zenbat indar daukazun!b) Zelako indarra daukazun!

  5. a) Zenbat abiadura hartzen du zure autoak?b) Zenbateko abiadura hartzen du zure autoak?

  6. a) Zenbat interes daukazu hori egiteko?b) Zelako interesa daukazu hori egiteko?

 Egokiak:

  1. a / 2.   a / 3.   a / 4.  b / 5.  b / 6. b

Karmele Agirregabiria, Karmen Bikuña eta Estepan Plazaola, Ahozko jarduna hobetzeko proposamenak. Debarroko hizkeretan, Badihardugu elkartea, 2005

*******

Pasartea

Sasoi ferboros hartan, Moscú-ko Neva ibaiko izotzean eginiko zulo baten inguruan bataio jendetsuak ospatzen ziren. Behin batean, bataiatzen ari zen artzapezpiku ortodoxoari haur bat eskuetatik linburtu zitzaion eta ur hotzetan desagertu zen; artzapezpikuak, “davai drugoi” -emadazue beste bat­- erran, eta bataiatzen segitu zuen.”

HERDER

Jose Enrike Urrutia Capeau-ren Pelegrinak liburutik jasoa

Musika