Archivos diarios: 3 mayo, 2018

Laugarren mailako ikasleak ipuin sortzaile eta kontalari.

Estándar

Lan ta lan ibili dira gure ikasleak ipuiak sortzen edo/ta aukeratzen gero lehenengo mailakoei kontatzeko.Hauxe izan dugu aurtengo kultur Asteko lehenengo ekintza: ikasle nagusiek txikiei ipuiak kontatu.

Istorio honetako protagonistak izan baditugu: ” Bazen behin ikasle talde bat. Bueno, talde bat ez!. Hiru talde ziren. Haien artean denetarik zegoen … bazeuden zintzoak , bazeuden bihurriak, bazeuden langileak eta al… ere, noski. Batzuek hizkuntzak zituzten gustoko, beste batzuek, ordea, matematika ta zientziak nahiago. Bainan den-denei gehienik atsegin zitzaiena “ATSEDENALDIA” zen. Beraz, ikasle guztiz normalak ziren.

Apirileko arratsalde euritsu baten maistrak esan zien: – Adi, nire ikasle maiteok!. – Neska -mutilok entzun! – Lan polit bat egin behar izango dugu hurrengo egunetan!

Maistrak laupabost aldiz esan behar izan zuen esan behar zuena. Gogoratu ikasle “guztiz normalak” zirela eta ikerketa zientifikoen arabera hauek ikasleak goizez mezuak, lehenengoan ez bada, bigarrenean entzun ahal dute. Baina, eguna aurrera doala eta, batez ere, arratsalde euritsuetan, laupabost aldiz esan behar zaikie gauzak zer nagusiekiko gorrak bilakatzen diren.

Laugarren mailako “Maistra sorginek” haien makiltxo magikoa atera eta… umeak lanean jarri.

 

 Bi taldek “ipuin ibiltariak” sortu dituzte, talde lana eginez istorioa idatzi eta marraztu. Hirugarren taldeak gustoko dituzten bost ipuin aukeratu eta kontatzeko prestatu zuten.

Lan horren fruitua atzokoan ikusi eta entzun ahal izan zuten lehenengo mailako ikasleek. Lan bikaina! Zorionak!

 

Anuncios