Archivos diarios: 12 mayo, 2018

BOST MINUTUKO IKASTAROA: zertan / Argia / Gorka Urbizu

Estándar

Euskara hobetzen

 ZERTAN

Aditzak adierazten duen ekintza egiteko arrazoirik edo premiarik eza adierazten dute egitura hauek:

Maitea, ez duzu zertan asaldatu.

Maitea, ez duzu asaldatu beharrik.

Maitea, ez duzu zergatik asaldatu.

Maitea, ez duzu zer asaldatu (Iparraldean).

Sarritan, ordea, hauen moduko esaldiak egiten dira; ez dute inolako tradiziorik, eta, hortaz, desegokitzat ematekoak dira:

Ez dugu zertan horrela ibili beharrik.

Ez dago zertan larritu beharrik huskeria horrengatik.

Ez daukazu zertan horrenbeste neke hartu beharrik.

Bi moldeak (zertan eta beharrik) nahastu ditugu, eta horrela sortu dira esaldi horiek.

Honela, ondo:

Ez dugu zertan horrela ibili / Ez dugu horrela ibili beharrik.

Ez dago zertan larritu huskeria horrengatik / Ez dago larritu beharrik huskeria

horrengatik.

Ez daukazu zertan horrenbeste nekerik hartu / Ez daukazu horrenbeste nekerik hartu beharrik.

*******

Artikulua

Aurrean ditugun arren ez ditugu ikusten

Edonora begiratuta ere, beti aurkituko duzu landareren bat zure inguruan. Euskal Herrian 3.500 espezie ditugu; horietatik 225 mehatxupean. Belaunaldiz belaunaldi, ordea, landareekiko interesa eta ezagutza murrizten joan da gure gizartean, eta egun, kosta egiten zaigu inguruan ditugun landare arruntenei izena jartzea. 2001ean eginiko ikerketan, Wandersee eta Schussler botanikariek gauza bera ondorioztatu zuten Amerikako Estatu Batuetan; eta izena jarri zioten gertatzen ari zenari: plant blindness, landareekiko itsutasuna. Euskal Herrian egindako ikerketak agerian jarri du ikasle eta irakasleen ezagutza maila.

Artikulu interesgarri bat daukagu irakurgai Argian. Irudian klik eginez irakurri ahal izango duzu.

Musika

Anuncios