Archivos diarios: 19 mayo, 2018

BOST MINUTUKO IKASTAROA: Hiru urtekoen gela / Ritxi Aizpuru / Rubensetik Van Dyckera

Estándar

Euskara hobetzen

“Hiru urtekoen gela”

Har ditzagun gaur “noren” eta “nongo” kasuen arteko nondik norakoak, ez ditugu-eta beti erraz bereizten. Adibidez, ikastetxeetan-eta askotan entzun dezakeguna: “hiru urteko gela”. Zer esan honi buruz?

Hori dioenak, gaztelaniazko “la gela de tres años” dauka buruan. Hau da, ez da behar bezala ohartu esaldi horren azpian ez dagoela “nongo gela”, baizik eta “noren gela”; ondorioz, “hiru urteko umeen gela”, edo “hiru urtekoen gela” esan beharko luke, eta ez “hiru urteko gela”.

Egin dezagun ariketa bat. “Hiru urteko gela margotu dugu esan ordez?

“Hiru urtekoen gela margotu dugu”.

“Bost urteko gelatik atera dugu armairua.

Ez, bada, “bost urtekoen gelatik”, edo “bost urteko umeen gelatik atera dugu armairua.

+ “Hiru urtekoen gela margotu dugu

“Hiru urteko gela margotu dugu

Habe Ikasbil

*******

Artikulua

Ba al du garrantzirik kantuen neurriak edo iraupenak?

Zein da abesti baten iraupenik egokiena burua erne eta adi egoteko une oro kantuari? Kantuaren laburtasunak behartuko du musikaria ez erortzea errepikapenean, eskatuko dio zehatza izatea egituraketan, melodiaren ikuspuntua gogoraerraza izatea. Kantuari zentzua eman behar zaio, baina horrek ba al du zerikusirik kantuaren iraupenarekin? Kantuak duen helburuetako bat da entzulea ahalik arretatsuena bilakatzea melodia aditzean, entzulea adi edukitzea une oro. Iraupen luzeak desitxuratu dezake abestia? Eta laburrak? Eta desitxuratuko balu, zein neurritan?

Iraupenaren garrantzia oso da subjektiboa, ez dago inolako arau deontologikorik baina garai bateko baldintza teknologikoek eragina izan dute gaurko abestien batez besteko iraupenarekin. Zuzeneko musika “poteratu” zutenean edo, garaiak laburtuz, abestiari single nortasuna asmatu ziotenean binilo euskarria sortu zioten eta horrek iraupenaren baldintza ekarri zuen 45 rpm abiadurako biniloetan: 3 min 30 s.

Iraupen luzea edo laburra, hori ez da gakoa. Kantuaren melodia erakargarria eta itsaskorra bada, beste guztiak berdin dio. Itsaskorra ez da gogaikarriaren sinonimo. Baina bakoitzaren gustuek eragina dute. Nahiago dut lau aldiz entzun bi minutuko abesti berbera zortzi minutuko abestia baino.

Akauzazte taldearen “Ur gardenak” diskoaren abestien erdiak bi minututik beherakoak dira. Hogeita hamar segundoko 101 abesti ditu “Short music for short people” diskoak. Minutemen taldeak antzeko filosofia du. Ramones: laburrak, zehatzak eta isilunerik gabe, zorrotz kantuetan.

Musikaren iraupenak

Ritxi Aizpuru (Gara)

Artea

Gasteizko Vital Fundazioa aretoan,  ‘Rubens-etik Van Dyck-era.

Pintura flandriarra Gerstenmaier bilduman’.

Ekainaren 17ra arte.

Hirurogeita hamar lan ikusgai, margolari garrantzitsuen olio-pinturen eta grabatuen artean, esaterako Rubens, Van Dyck, Goltzius, Brueghel Zaharra edo Verbruggen lanak, besteak beste.

Anuncios