BOST MINUTUKO IKASTAROA: Anitz / Mikel Garcia Idiakez / Argazkiak eta marrazkiak

Estándar

Euskara hobetzen

ANITZ

Gizarte anitza zuzena da euskaraz, sociedad plural esateko?

EZ DA ZUZENA 

Jende anitz zera da: jende asko.

Jende anitza ez da ezer. Gizarte anitza ere ez da ezer. 

Hiztegi Batuak horrela jasotzen du: 

anitz

1 zenbtz.: jende anitz etorri daanitz jende etorri daanitz urtez (zorionak, urte askotarako).

2 (*industria anitza e. askotariko industria

anitzetan adlag. ‘askotan’

anitzez

1 adlag.: anitzez jakintsuago bilakatuko zara.

2 adlag.: bere egunak anitzez laburtzen dituztenak. 

Euskaltzaindiaren hiztegian eta Euskal Hiztegian ohartu dira erabilera oker horretaz, eta gomendio gisa hauxe diote: 

“Euskaltzaindiak, anitzek euskara idatzian izenondo gisa izan duen erabilera

kontuan harturik, hitz hori izenondo gisa ez erabiltzea gomendatzen du,

eta industria anitza eta kidekoen ordez askotariko industria eta kidekoak erabiltzea”.

 ANITZA ez da PLURALAren euskarazko ordaina.

ASKOTARIKOA, DENETARIKOA, PLURALA adiera horretatik hurbilago daude.

 Itzulpen- eta berrikusketa-irizpideak IZO (moldatua).

*******

Artikulua

Mugikorra izateko gutxieneko adina: 16 urte

Adituak garbi du: 16 urte bete arte, garunaren garapenak ez du nahikoa heldutasun eta gaztea ez dago prestatuta mugikorra izateko. Eta gainera, behar ere ez da behar mugikorrik lehenago, ez da egia haurrei integratzeko eta harremanak egiteko balio dienik. Behar faltsu bat sortzen ari gara, epe luzera frustrazioa, estresa, antsietatea, koldarkeria… eragin dezakeena.

“Pantaila atzean ezkutatuta”

Bai, koldarkeria ere eragin dezake mugikorrak, “pantaila atzean babestuta eta ezkutatuta eroso egiten dituztelako gazteek harremanak, baina gero ez dira gai aurrez aurre moldatzeko”.

Eta ez, ez da egia integraziorako tresna denik; “mugikorrik ez duen umeak lagun kopuru berdina du eta askoz harreman gehiago izaten ditu”. Marc Masip-en hitzak dira, teknologia berriekiko menpekotasunean aditua.

Asko dira mugikorrarekiko menpekotasuna dutenak (bost minuturo begiratu beharra dutenak, mezurik jaso ezean hutsik sentitzen direnak…), eta menpekotasuna dutenetako asko nerabeak dira.

Azken finean, gazte nahiz heldu, mugikorraren menpe bizi da egungo gizartea; “helduok ere ez dugu mugikorraren erabilera ona egiten eta eredu oso txarra ematen dugu, baina gu mugikorrik gabe bizi izan gara eta gazteak mugikorraren aroan jaio dira, ez dute mugikorrik gabeko errealitaterik ezagutu”.

Mikel Garcia Idiakez / Argia / Osorik, hemen

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s