BOST MINUTUKO IKASTAROA: Zilegi / Joxe Aranzabal / Nabi

Estándar

Euskara hobetzen

ZILEGI nola erabili

ZILEGI DA

Legearen aurkakoa ez dena ZILEGI DA .

Legearen aurkako ez dena ZILEGIA DA / ZILEGIZKOA DA.

Bide guztiak DIRA ZILEGI sormenean.

Bide guztiak DIRA ZILEGIAK / ZILEGIZKOAK sormenean .

ZILEGI ZAIO

Ez zaizu ZILEGI ankerki ordaintzea.

Ez zaizu ZILEGIA / ZILEGIZKOA ankerki ordaintzea.

ZILEGI al zait hitza?

ZILEGIA / ZILEGIZKOA al zait hitza?

ZILEGI DU

“Dena dut ZILEGI”, dio zenbaitek; baina ez da dena komenigarri.

“Dena dut ZILEGIA / ZILEGIZKOA” dio zenbaitek; baina ez da dena komenigarri.

 ZILEGI dut testua zuzentzea, ala dagoen moduan utzi behar dut?

ZILEGIA / ZILEGIZKOA dut testua zuzentzea, ala dagoen moduan utzi behar dut?

Dokumentaturik dago euskal tradizioan ‘zilegizko’, baina oso urri; azken batean, ‘zilegi’ren erredundantzia bat baino ez da.

Zilegi, EHULKUn

Zilegi, Elhuyar hiztegian

Zilegi, Orotariko Euskal Hiztegian

*******

Artikulua

Aizkorak barkatu zidanekoa

Julen txikiak ez zuen zorterik izan. Bi urte zituela, zulo estu batean jausi zen, estu-estua eta 100 metro inguru sakon. Ramon gure laguna zaharragoa zen, nerabea. Bizikletan zihoala, jausi, eta burua kolpatu zuen. Handik ordu batzuetara, hilik geratu zen ohean. Milaka eta milaka gaztetxoren kasua izan da hori, zorterik izan ez dutenak haurtzaroko edo gaztaroko istripuetan.

Ni justu-justu libratu nintzen. Hiruzpalau urte nituela, etxe aurreko patioan nenbilen,Musakola auzoan, Mondragoen, ama eta arreba zaharrenaren inguruan, haiek egurra zatitzen ari ziren bitartean aizkorarekin. Halako batean, ni patioan utzi eta senideak ganbarara igo ziren otarra bete egurrarekin, aizkora enborraren gainean sarturik utzita.

Antza denez, erabaki nuen neure txanda zela egurra zatitzeko. Kirtenari halamoduz heldu, eta saiatu nintzen zerbait egiten, hain modu traketsean non aizkoraren ahoak jo zidan ezker begiko bekainean eta alde bereko masailezurraren goi aldean.

Nire memoria lausoan, aurpegia eta eskuak odolez beteta ikusten ditut, inguruko auzoak oihuka nire orroak entzunda, eta amak bere bizitzako sustoa hartuta, ganbaratik jaitsi berritan. Besterik ez dut gogoratzen.

Zorionez, aizkorak ez zuen harrapatu begi globoa. Gutxi falta izan zitzaidan betiko begibakar geratzeko. Hala ere, noiz edo behin, ispilura begiratzen dudanean, ezker bekainean jaiotzen zaidan orbain azaleko batek gogorarazten dit zelako zortea izan nuen orduko hartan.

Joxe Aranzabal / Faroa

Musika

Euskal musika, Badok-en

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s