Archivos diarios: 7 marzo, 2019

Martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna.

Estándar

Martxoak 8, zergatik ospatzen da?

1909ko martxoaren 25ean, 123 emakume langile erreta hil ziren New Yorkeko lantegi batean. Soldata baxua eta lan baldintza txarrengatik protestan ari ziren emakumeak.

Irudian klikatu!

Gehiago jakin nahi? Emakumeen nazioarteko egunaren istorioa eta bilakaera

Egin irribarre, zabaldu hegoak eta goazen hegan.

BOST MINUTUKO IKASTAROA: ondoren, ostean / Edu Zelaieta / Gaztezulo

Estándar

Euskara hobetzen

ondoren, ostean ≠ <partizipioa + -TA/-IK>

Gaztelaniazko tras preposizioa + aditza’ edo

Frantsesezko  après’, ‘à la suite de esapideek kalko okerra eragiten dute sarri:

Denborazko edo lekuzko testuingurua emanarazten du (ondorenostean), NOLA gertatu den adierazi beharrean.

Hala denean, estilo-liburu gehienen ustez, askoz egokiagoa da <partizipioa + -TA/-IK> egitura erabiltzea.

?Langile bat hil da, teilatutik erori ondoren (> Langile bat hil da, teilatutik erorita/eroririk).

?Emakume bat larri zauritu da, kamioi batek azpian harrapatu ostean (>Emakume bat larri zauritu da, kamioi batek azpian harrapatuta/harrapaturik).

?Finalerako txartela lortu zuen atzo, Altunari 22 eta 20 irabazi ondoren (> irabazita/irabazirik).

?Gutxienez 65 pertsona hil eta 335 zauritu dira hainbat bonba lehertu ondoren (> lehertuta / leherturik / lehertzearen ondorioz).

Euskara Batuaren Eskuliburua

*******

Pasartea

Eskatologiaren argitan

  Amari zor diot pasartea. Gaztelaniaz. Gasteiz erdialdeko familia batean gertatua omen zen; zehazkiago, ama baten eta alaba baten artean. Kontua da, halako batean, ama hura etxeko komun batean sartu zela eta bertako tapa altxatzean kaka arrasto nabarmena aurkitu zuela. Hogeitaka urteko alaba sartua omen zen komunean minutu batzuk lehenago eta, beraz, harena omen zen obra. Nolatan ez zuen garbitu galdetu zion amak alabari, eta gazteak erantzun omen zuen ea zertarako kontratatua zuten garbitzaile bat etxean. Zaplateko ederra eman omen zion amak orduan, bai eta hauxe esan ere: “Sekula ez dun inork hire kaka garbitzeko adina dirurik irabaziko”.

  Tonu hezigarrian kontatzen du amak pasarte eskatologikoa. Eta, literaturarekin gertatzen den bezala, ez du aparteko muntarik kontatutakoa egiazki egia den ala ez: hagitz ongi funtzionatzen du istorioak.

Hamarkada pasatxo daramat lanean EHUn. Pentsatzekoa denez, maiz aski eraman izan nau fisiologiak komunera lanorduetan. Etxeko pedagogia ez da, nonbait ere, unibertsitate publiko honetara lerratu.

Edu Zelaieta Anta

Argia

______________

Inauteriak

Euskal Herriko izkina guztietatik iritsi zaizkigu egunotan mozorro xelebre eta dibertigarrienen bideo eta argazkiak! Jarraian WhatsApp , Facebook, Twitter edota Instagram plataformen zimenduak astindu dituzten euskal mozorro biralenak!

Klikatu argazkian!