Archivos diarios: 12 marzo, 2019

BOST MINUTUKO IKASTAROA: Ariketak / Natali

Estándar

Euskara hobetzen

Ikasitakoaren errepasoa egingo dugu.

Esaldi zuzenak aukeratuko ditugu:

  1. Nobela batez aritu da maisua.

  2. Nobela batetaz aritu da maisua.

  3. Eskuarekin eginda dago liburua.

  4. Eskuz eginda dago liburua.

  5. Ez ditut lagunik ikusi.

  6. Ez dut lagunik ikusi.

  7. Herriko txistulariez hitz egin dugu.

  8. Herriko txistularietaz hitz egin dugu.

  9. Saritzat dirua eman diote.

  10. Sari bezala dirua eman diote.

  11. Ez dago garbi egin behar duena.

  12. Ez dago garbi zer egin behar duen.

  13. Kontuz esaten duzunarekin!

  14. Kontuz zer esaten duzun!

  15. Autoari eta motoari jarri diet eranskailua.

  16. Auto eta motoari jarri diet eranskailua.

  17. Zu eta guri otu zaizkigu apunte horiek.

  18. Zuri eta guri otu zaizkigu apunte horiek.

Esaldi zuzenak: 1, 4, 6, 7, 9, 12, 14, 15, 18

*******

Poesia eta musika

Ezin aproposagoa gaurko, Natali musika-taldearen abestia:

 

Zeru gorri, ilargi bete hortzak atera.

Ingurukoek behingoagatik ikus dezatela.

Bozgorailuek agintzen dizuten lelo hura

Mututu da.

Nire ezpainak non jarri nire aukera

Zureekin ez bada ere nire aukera da

Entzuidazu argi eta ozen ezetza beti ere

Ezetza da!

Gu ez gatoz pauso isilez muga hautsiko dugu.

Zuen hitzak hitzez lurrundu ekintzekin ahuldu.

Putzu sakonenean gure aingurak lurra joko du

Orain bai, zerbait aldatzera doa !

Gaur hau egin, bihar hura zure mirabe.

Ez naiz izango zure esku makurren jostailu.

Emakume izate hutsak zure gatibu egiten ez nau

Ez nau.

Boterea ausardia besteen eskutan

Ahalduna egiten nauen guztia non da ?

Gaurkoan ni errepide honetan gidari

Bai erreinuen erregina.

Gu ez gatoz pauso isilez muga hautsiko dugu.

Zuen hitzak hitzez lurrundu ekintzekin ahuldu.

Putzu sakonenean gure aingurak lurra joko du

Orain bai, zerbait aldatzera doa !

Zerbait aldatzera doa

Natali

…eta Nataliren bideoa:

BOST MINUTUKO IKASTAROA: tx, -tz, -ts bukaerak eta -tzat / Begoña del Teso / Urtz

Estándar

Euskara hobetzen

tx, -tz, -ts bukaerak eta -tzat atzizkia

Zein da aldaera zuzena?

Estepa basamortu hotz-tzat hartu da batzuetan

Estepa basamortu hotztzat hartu da batzuetan

Estepa basamortu hotzat hartu da batzuetan

Estepa basamortu hoztzat hartu da batzuetan

Erlatiboaren zenbait erabilera trakets-tzat jotzen ditugu

Erlatiboaren zenbait erabilera traketstzat jotzen ditugu

Erlatiboaren zenbait erabilera traketzat jotzen ditugu

Erlatiboaren zenbait erabilera trakestzat jotzen ditugu

Estepa basamortu hoztzat hartu da batzuetan

Erlatiboaren zenbait erabilera trakestzat jotzen ditugu

Hau da Jagonet-en erantzuna:

Nahiz eta adibide gehiegi aurkitu ez OEHko corpusean, ezagun da forma hori nagusitu dela tradizioan. Txistukari afrikatua frikari bihurtu da honako adibideetan: ustzat, amestzat, arroztzat; eta aditzetan, zorrozten, pozten, orrazten, mozten, aberasten, histen, pizte… Jatorriz txistukari afrikatua izan beharrean frikaria duten kasuetan ere ez da arazorik izan kontsonante afrikatuz hasten den atzizkia hartzerakoan: deustzat, eskastzat, espostzat, ezdeustzat, mesiastzat, apheztzat, arteztzat, ezereztzat; eta aditzetan, ikusten, pozten, ezerezten, naasten eta beste.

https://www.ehu.eus/eu/web/euskara/ehulkuren-aholku-guztiak

https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_jagonet&view=galdera&Itemid=423&lang=eu&id=371

*******

Pasartea

Zerk egiten gaitu emakume?

Ospatu berri dugu Emakumearen Eguna. Agerian geratu da gure indarra. Gure amorrua. Belauniko ditugu etsai mila. Armetan ehundaka. Kristalezko sabaia ari gara kolpatzen. Hala eta guztiz, bada oraindik ere emakumea dela errebindikatu behar duenik. Auzitegi gorenetan. Badu izena, Caster. Badu izana, kirolari bikaina da.

Emakumezkoetan ohikoa den baino testosterona gehiago sortzen zuenbere gorputzak. Gizon batenak adina. Testosterona horrek Casterren odolak duen hemoglobina kantitatea handitzen du. Ondorioz, Casterrek esfortzuaren aurreko erresistentzia egundokoa da, beste emakumezkoenarekin konparatuz gero. Testosteronak indartzen dio muskulatura. Areagotzen du bere abiadura. Hori zion (eta dio), behintzat, Nazioarteko Atletismo Federazioak. Are gehiago, hainbat erakundek aintzat hartzen den sexu garapen ohikoa duten beste emakumeen aldean, hormona horrek Casterri abantaila izugarria ematen bide zion (dio).

Caster ez zen eta ez da ados. Planto egin zuen. Baina makurtu sekula ez. Esan zuen emakumea zela. Emakume jaio zela. Emakume hartu zuela familiak. Neskatzat zuela bere burua. Bere gorputza. Bere nahiak. Emakumea zela aldarrikatu zuen. Emakumea. Beltza. Lesbiana. Eta sobran zuen testosterona hura ez zela legez kanpoko dopinaren ondorioa baizik eta Naturaren oparia. Emakumea. Beltza. Lesbiana (duela bi urte ezkondu zen bere betiko nobiarekin). Eta azkarra. Oso azkarra. Lehiakideak baino askoz azkarragoa (eta ez beti, eta ez distantzia guztietan).

Osorik irakurri, hemen

Begoña del Teso, Diario Vasco

Musika

‘No te vayas todavia’ jo du Urtz taldeak, zuzenean, ‘Gure Kasa’ko platoan

2003an utzi zituen eszenatokiak Urtz taldeak, baina 16 urteren ostean bueltan dira «Zabaldu ateak» diskoarekin. Martxoaren 22an Bilborocken emango dute kontzertua. Hauxe da lan berriko abesti bat.

BOST MINUTUKO IKASTAROA: Ariketak estiloa / Kyoichi Katayama

Estándar

Euskara hobetzen

ESTILOA

Aukeratu, esaldi pare hauetatik, egokia. Emaitza mezuaren bukaeran aurkituko duzue.

  1. Marrazo handi bat ikusia izan da Getariako partean

  2. Marrazo handi bat ikusi dute Getariako partean

  3. Parisko Eiffel dorrea XIX. mendean izan zen eraikia

  4. Parisko Eiffel dorrea XIX. mendean eraiki zuten

  5. Langile xehengatik salbatua izan da enpresa

  6. Langile xeheek salbatu dute enpresa

  7. Umeen gustuak telebistako diren anuntzioengatik erabat manipulatuak daude.

  8. Umeen gustuak telebistako anuntzioek erabat manipulatzen dituzte.

Zuzenak: 2, 4, 6, 8


Pasartea

Ipurtargiak

(…) Momentu hartan Akik xuxurlatu zuen:

—    Ipurtargiak.

Akik begiratzen zuen toki berera so egin eta argi txiki bat ikusi nuen, belarren artean. Hasieran, bat besterik ez nuen ikusi, baina ongi begiratu eta gero, han-hemenka, argiak pizten eta pizten ari ziren. Begiratu ahala, argiak gero eta gehiago ziren.

Ehun edo berrehun baino gehiagoko ipurtargik ñir-ñir egiten zuten, belarren eta zuhamuxken artean. Hostoen gainean zeudenak arin aireratu, bizpahiru kiderekin elkartu eta berriro belarretan gordetzera itzultzen ziren. Asko izanda ere, hegan egiteko modu isila zuten. Talde osoa airean ari zela zirudien.

—    Itzali argia— esan zidan Akik.

Jada gu ere, haiek bezala, ilunpean geunden. Ipurtargi bat taldetik aldenduta guregana hegan etortzen ikusi nuen. Argi arina piztuta, ipurtargia motel hurbildu zen guregana.

Leihoko babesgarria zegoen tokian une batean airean geldirik egon zen. Ahurra

gora jarrita, eskua ipurtargiarengana hurbildu nuen. Ipurtargiak, arriskuari aurre egin nahi izango balio bezala, atzera egin zuen eta hosto baten gainean gelditu zen, muinotik zabaltzen zen adar baten puntan atsedena hartuta. Gu zain geunden. Geroxeago ipurtargia berriro aireratu zen, eta poliki-poliki Akiren inguruan jiratu eta elur-maluta baten antzera haren sorbaldan pausatu zen arinki. Ipurtargiak Aki aukeratu izan balu bezala zen. Zerbaiten seinaleak bidaltzen arituko balitz bezala, bizpahiru aldiz argia pizten eta itzaltzen aritu zen.

Guk arnasari eutsita begiratzen genion. Zenbait alditan argia piztu ondoren, ipurtargia, isilik, Akiren sorbaldatik aldendu zen hegan. Aldi hartan, etorri zenean ez bezalaxe, zalantzarik egin gabe joan zen, zuzen, muinoko hostotzan zeuden kideengana. Begiak zorroztuta, hari begira segitu nuen. Berehala taldean sartu zen. Kideekin hegan egin zuen eta argi txikien aniztasun hartan nahasita, begi-bistatik galdu zen.

Aki eta Saku-chanen pasadizo bat.

(“Maitasunezko oihua, munduaren erdian”. Kyoichi Katayama)

 

Tamalez, ipurtargiak desagertzear daude. Gaur eguneko umeek ezin izango dituzte ikusi argitxo berdeak udako gau epeletan…

https://aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/argien-eraginez-etorkizun-iluna-ipurtargientzat/

https://zientziakaiera.eus/2019/03/05/ipurtargien-argia-argitzen/