BOST MINUTUKO IKASTAROA: Aurrean, Ahalera / Idoia Etxeberria / Zuloaga

Estándar

Euskara hobetzen

Gomendio batzuk, euskara hobetzeko:

 

  1. AURREAN

 

Zenbaitetan, gaztelaniaren bidetik, (-ren) aurrean egitura gehiegi erabiltzen da. Errekurtsoak, kexak, adibidez, beti norbaiti jartzen edo aurkezten zaizkio; ez norbaiten aurrean.

Alkatearen aurrean errekurtsoa aurkeztu du

Alkateari errekurtsoa aurkeztu dio.

 

  1. AHALERA

 

Askotan inongo beharrik gabe eta gehiegitan erabiltzen da ahalera. Honekin ez da esan nahi “gaizki” dagoenik, baizik eta beste baliabide gramatikal batzuk daudela ideia bera adierazteko.

Mendi honetatik paisaia zoragarria ikus daiteke

Mendi honetatik paisaia zoragarria ikusten da

 

Adizki hauek (daiteke, dezake…) ahalmena adierazten dute. Zalantza edo hipotesia azaltzeko beste baliabide batzuk daude: baliteke, antza (denez), omen…

Ordutegia berriro aldatu dutela-eta, ponentziako kideak haserretu daitezke.

Ordutegia berriro aldatu dutela-eta, litekeena da ponentziako kideak haserretzea.

Gauza bera esan dezakegu mesedea eskatzerakoan. Euskarak baditu berezkoagoak dituen beste baliabide batzuk. Arrunt eta ohikoetan, futuroaren erabilera.

Pasatu ahal dizkiguzue /diezazkigukezue Mahaiaren erabakiak?

Pasatuko dizkiguzue Mahaiaren erabakiak?

*******

Artikulua

 

Irribarrea. Barrera iristen ez den irria. Barrearen ataria?

Irribarre egiten duten pertsonak erakargarriak egiten zaizkigu. Gertukoak, sinpatikoak. Irribarrerik egiten ez dutenak, ilunak. Tristeak.

Alabaina, irribarrea ez da beti pozaren adierazle. Beste sentipen batzuk ere ezkuta ditzake. Urduritasuna, beldurra, haserrea. Irribarre mota asko daude. Erdia, osoa. Ironikoa, sarkastikoa. Tristea, alaia. Lotsagabea, lotsatia.

“Egin irribarre kamerari!”. Irribarrea benetakoa izan daiteke ala behartua. Artifiziala. Profiden. Michigango Unibertsitatean egin duten ikerketa baten arabera, antzeztutako irribarreak kaltegarriak izan daitezke: etxera iristean, umore petralagoa ei dute irribarre faltsudunek. Kalean uso, etxean otso, dio euskal esaerak.

Benetakoa denean, ordea, irribarrea terapeutikoa da. Bihotzeraino iristen da. Begiak omen dira benetako irribarrearen erakusle: ahoarekin ez ezik begiekin ere irri egitea.

Nolakoak dira hauteskunde kanpainako argazkietako irribarreak? Eta zurea, oraintxe bertan?

Idoia Etxeberria. Goiena

 

Erakusketa

Bilboko Arte Ederren museoko erakusketa ,Klikatu irudian.

Ignacio Zuloaga, autoerretratua (1942)

Argian, Zuloagari buruzko artikulu kritiko bat, Gorka Bereziartuak idatzia.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s