BOST MINUTUKO IKASTAROA: Zenbait aditzen erregimena / Mikel Bereziartua / eLiburutegia

Estándar

Euskara hobetzen

Zenbait aditzen erregimena (I)

BORROKATU

*Irabazi arte borrokatuko dugu

Irabazi arte borrokatuko gara

Irabazi arte egingo dugu borrokan

Irabazi arte egingo dugu borroka

DANTZATU

*Lehertu arte dantzatu genuen

Lehertu arte dantzatu ginen

Lehertu arte egin genuen dantzan

Lehertu arte egin genuen dantza

Aurreskua dantzatu genuen

DAMU IZAN Damu dugu etorria / etorri izana

DAMUTU

Ederki damutu gara

Ederki damutu zaigu etorria / etorri izana

JOLASTU

*Baratzean jolastu dute

Baratzean jolastu dira

Baratzean ibili dira jolasean

Baratzean egin dute jolas

BALIO

*1. 500 milioi balio dizkigu

1500 milioi balio du /ditu

1500 milioi kosta(tu) zaigu

KOSTA(TU)

*Izugarri kostatzen du dirua irabaztea

*Kostako dizu ni harrapatzea!

*Zenbat kosta dezakeen jakin nahi dut

Izugarri kostatzen da dirua irabaztea

Kostako zaizu ni harrapatzea!

Zenbat balio dezakeen jakin nahi dut

JARDUN

Lanean jardun du egun osoan

Lanean jardun da egun osoan

*******

Artikulua

Dekameronea, Giovanni Boccaccio (1351)

Gauzak ez dabiltza oso ongi Florentzia aldean izurritearen asunto honekin. Baina ez oraingo koronabirusa dela-eta, XIV. mendeko Izurri Beltzarengatik baizik. Hiriko jendea akabatzen ari den gaixotasunari iskin egin nahian, gazte talde bat –zazpi emakume eta hiru gizon– Florentziaren kanpoaldeko Fiesole herrira doaz beren burua isolatzera. Eta gainontzeko guztietatik bereizita dauden egunak arinago pasatzeko, elkarri istorioak kontatzen dizkiote. 100 ipuinez osatutako obra hau literatura italiarraren eta unibertsalaren ezinbesteko pieza da eta lasaigarria izan daiteke histeria giro honetan: azken asteek pentsarazi badizute koronabirusaren hedatzeak distopia futurista batean murgilduko gaituela, ez larritu, Dekameronea-ren hasiera leituta garbi geratuko zaizu datorrena duela 700 urte inguru bizitako zerbaiten remake bat besterik ez dela –tira, ez dakit hori oso lasaigarria den–. Liburua ez dago osorik euskaraz, baina Gabriel Arestik eta Matias Mugicak liburuko zenbait ipuin itzuli zituzten.

Mikel Bereziartua Mitxelena. Argia

*******

eLiburutegia

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sarbidea erraztuko die herritar guztiei eLiburutegia erabili ahal dezaten, Estatuko liburutegi digitalik handiena eskura jarriz

  • Eskatzen duen orok pasahitza jasoko du liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus helbide elektronikoaren bidez
  • Azken egunotan maileguen hazkunde nabarmena igarri da eLiburutegian: maileguak bikoiztu egin dira.

 

BOST MINUTUKO IKASTAROA / Euskararen Erabilera Sustatzeko Plana / Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s