BOST MINUTUKO IKASTAROA: Ordinalen eta banatzaileen idazkera / Boligrafo gorria / Liburuaren nazioarteko eguna

Estándar

Euskara hobetzen

Euskaltzaindiaren arauak

18. ORDINALEN ETA BANATZAILEEN IDAZKERA

Laburbilduz, hauxe da Euskaltzaindiaren erabakia:

1) Ordinaletan “garren” ahoskatzen den bakoitzean puntua jarriko dugu haren ordainean: Atano X.arekin, XX. mendean, 12. mendean.

2) Oso-osorik letraz idazteko orduan arazoak sor ditzaketen ordinalek

honela egiten dute: hogeita batgarrenhirurogeita batgarren.

Hala ere, bosgarren, hogeita bosgarrenhirurogeita hamabosgarren,

eta abar idatziko da.

21. gelditu da atzoko lasterketan……..hogeita batgarren gelditu da atzoko lasterketan

5.ena naiz lan-poltsetako zerrendan.bosgarrena naiz lan-poltsetako zerrendan

3) Kontuz honekin!

Amaieran bost daukaten zenbaki guztiek –garren atzizkia hartzean, amaierako T hori galtzen dute.

ZenbaTgarren gelditu zara lasterketan? BosTgarren gelditu naiz. Bosgarren gelditu naiz

3) Distributiboak, -na baliatuz osatzen direnean, honela idazten

dira: bana, bosna, ehuna, mila bana, zenbanaeta abar. Hauen aldaerak

ere (borzna) berdin idatziko dira.

Kontuz hauekin!

Bana erabiltzean, aditza singularrean jarriko dugu:

Jonek eta Anek liburu baNA erosi DITUZTE      Jonek eta Anek liburu baNA erosi DUTE

-NA atzizkia mila eta milioirekin: aurreko zenbatzaileari erantsiko diogu

Hamar milaNA pezeta dauzkagu           HamarNA mila pezeta dauzkagu

Bost milioiNA eman dizkigute               BosNA milioi eman dizkigute

Ariketak Euskaljakintza:

Praktika 1: ordinalak idatzi.

Praktika 3: ordinalen eta banatzaileen idazkera (hautatu erantzun zuzena)

*******

Artikulua

Liburua

Aspaldiko literatura-irakasle batek negar egin zuen gu ikasleon aurrean, institutuan ikasleren batek liburu batzuk lapurtu zituztela jakin zuenean. Ez liburu horiek bereak zirelako edo aparteko maitasuna zielako, ezpada ikasleren batek literaturan interesa bide zuelako.

Iruzkin hori artikulu honen kontura etorri zen:

http://www.argia.eus/blogak/boligrafo-gorria/2014/12/12/liburuak-lapurtzeko-gogoa-daukat/#more-4153

Liburu baten eragina

 

cid:image005.jpg@01D579C5.D412FCB0

cid:image004.jpg@01D579C5.D412FCB0

*******

Liburuaren Nazioarteko Eguna

 

Irakurzaleen lehenengo hitzordua, nahitaezkoa, eLiburutegia  da, egundoko liburutegi digitala. Literaturaren magiari esker, egun hauek eramangarriagoak izan daitezen lagunduko dizu. Ez bazaude alta emanda liburuak mailegatzeko Eusko Jaurlaritzaren plataforman, inguruko handiena den horretan, jakin ezazu orain inoiz baino errazagoa dela bertan izena ematea: bidali mezu elektronikoa liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus helbidera eta eskatu zure pasahitza. Euskarazko eta gaztelaniazko 20.000 liburu digital baino gehiago izango dituzu eskura, ordenagailuan, ebookean edo tabletan irakurtzeko.

Bestalde, Donostia Kulturak ere Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerak antolatu ditu

 

 

BOST MINUTUKO IKASTAROA / Euskararen Erabilera Sustatzeko Plana / Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s