BOST MINUTUKO IKASTAROA! Ordinalak eta banatzaileak / Liburua / Imanol Epelde

Estándar

Euskara hobetzen

ORDINALEN ETA BANATZAILEEN IDAZKERA

Laburbilduz, hauxe da Euskaltzaindiaren erabakia:

1) Ordinaletan “garren” ahoskatzen den bakoitzean puntua jarriko dugu haren ordainean: Atano X.arekin, XX. mendean, 12. mendean.

2) Oso-osorik letraz idazteko orduan arazoak sor ditzaketen ordinalek

honela egiten dute: hogeita batgarren, hirurogeita batgarren.

Hala ere, bosgarren, hogeita bosgarren, hirurogeita hamabosgarren,

eta abar idatziko da.

21. gelditu da atzoko lasterketan……..hogeita batgarren gelditu da atzoko lasterketan

5.ena naiz lan-poltsetako zerrendan….bosgarrena naiz lan-poltsetako zerrendan

3) Kontuz honekin!

Amaieran bost daukaten zenbaki guztiek –garren atzizkia hartzean, amaierako T hori galtzen dute.

ZenbaTgarren gelditu zara lasterketan? BosTgarren gelditu naiz Bosgarren gelditu naiz 

3) Distributiboak, -na baliatuz osatzen direnean, honela idazten

dira: bana, bosna, ehuna, mila bana, zenbanaeta abar. Hauen aldaerak

ere (borzna) berdin idatziko dira.

Kontuz hauekin!

Bana erabiltzean, aditza singularrean jarriko dugu:

Jonek eta Anek liburu baNA erosi DITUZTE 

Jonek eta Anek liburu baNA erosi DUTE

-NA atzizkia mila eta milioirekin: aurreko zenbatzaileari erantsiko diogu

Hamar milaNA pezeta dauzkagu           HamarNA mila pezeta dauzkagu

Bost milioiNA eman dizkigute               BosNA milioi eman dizkigute

Ariketak Euskaljakintza:

Praktika 1: ordinalak idatzi.

Praktika 3: ordinalen eta banatzaileen idazkera (hautatu erantzun zuzena)

*******

Pasartea

Liburua

Aspaldiko literatura-irakasle batek negar egin zuen gu ikasleon aurrean, institutuan ikasleren batek liburu batzuk lapurtu zituztela jakin zuenean. Ez liburu horiek bereak zirelako edo aparteko maitasuna zielako, ezpada ikasleren batek literaturan interesa bide zuelako.

Eneko (saretik jasoa)

Iruzkin hori artikulu honen kontura etorri zen:

http://www.argia.eus/blogak/boligrafo-gorria/2014/12/12/liburuak-lapurtzeko-gogoa-daukat/#more-4153

*******

Bideoa

Literaturari buruz sarean dagoen guztia

Lau minututan Imanol Epeldek errepaso bikaina egiten dio sarean aurki daitekeen euskal literaturako baliabide mordorari. Erreferentziazko katedrala, Armiarma. Albisteekin jakitun egoteko, Hitzen Uberan eta 111 akademia. Entzunezko pasarteak, Xerezaderen Artxiboa podcasta, Etxegiroan ipuin eta audio-liburuak, eta Aittu.eus, idazleen ahotsa entzuteko, gehi Etxepare Rap, Epeldek berak flow handiarekin rap bihurtutako literatura klasikoa. Liburu elektronikoaren alorrean, Booktegi eta Susaren katalogoa. Telebistan, Artefaktua eta Nahieraren aurki ditzakezun Sautrela zaharrak ahaztu gabe. Ekimen sustatzaileak: Idazleak ikastetxeetan programa, Galtzagorri elkartearen ideiak, Urruzunotarrak gazteen idazlanak sustatzeko, eta ELK kanona Nafarroatik.

Nik gehituko nuke atera berri den Deabruaren eskola, testu ederrak irakurtzeko leku bat. Literaturaren itsaso zabalean topatzen dugun edertasuna konpartitzeko proiektu bat.

Ø Eta sareko euskararen mundua borobiltzeko, hona hemen beste baliabide digital batzuk:

Podcastak.eus

Euskaraz ekoizten diren podcast independienteak, hau da, irratsaioetatik ez datozen podcastak. 

 Astrapala podcasta; youtuben, eta Ivoox-en

Wikipedia

Euskarazko Wikipedia edo Euskal Wikipedia 

Wikipediaren euskarazko edizioa da, 2001eko abenduaren 6an argitara atera zena. Oraintxe, 364.546 artikulu ditu.

Txikipedia

8-13 urte bitarteko haurrentzako entziklopedia bat da, Euskarazko Wikipediaren barruan txertatua, adin-tarte horretako umeentzako moduko lexiko eta sintaxiarekin egina. Horregatik, euskara garbi eta errazean idatzita egotea du helburu, umeen eskola-beharretara moldatua, baina ulergarritasunari garrantzi handia emanez.

 Twitter euskaraz

2012az geroztik daukagu erabilgarri Twitter euskaraz. 

Umap-ek Twitterreko euskarazko jarduna jarraitu eta filtratzen du. Horrela, modu automatikoan, Twitterren gabiltzan euskaldunak nortzuk garen detektatzen du.

2020ko maiatzean 10.447 erabiltzaile aktibo zeuden. Hilean zehar 670.060 txio egin ziren, eta horietatik %40,03 euskaraz

Zuzeu orainkari horizontala

Sustatu.eus. Teknologia albisteak

Kulturklik

eLiburutegia 

BOST MINUTUKO IKASTAROA / Euskararen Erabilera Sustatzeko Plana / Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s