Euskara hobetzen
GEURTZ
Sinonimoak: datorren urtea(n), hurrengo urtea(n), heldu den urtea(n)
Beste hizkuntza batzuetan
es. el año que viene, el año próximo …
fr. L’annés prochaine
en next year
Testuinguruan
“Ba ez hekien ba une hau iritsiko zela, orain ez bazen gero, gaur ez bazen bihar, aurten ez bazen, geurtz?J.L. Zabala: Mina hartzeko ere |
*******
Artikulua
Iaz, aurten, eta…GEURTZ
(…) Etorkizuna adierazteko, ordea, eta hemen dator nire jakin-minezko harridura, ez dugu denbora zehatz hori hitz bakar batez markatzen.
Iaz, aurten, eta…
Eta datorren urtea, hurrengo urtea edo heldu den urtea esplikatiboak baliatzen ditugu. Nik, ordea, hitz bakar autonomo bat sentitzen nuen faltan denboraren hainbat serieren logika osatzeko: Lehen, orain, gero. Atzo, gaur, bihar. Baina iaz, aurten, eta…
(…) Juan Luis Zabalaren Mina hartzeko ere liburu berriko poemetako baten hasierak egin dit argi: «Ba ez hekien ba une hau iritsiko zela, orain ez bazen gero, gaur ez bazen bihar, aurten ez bazen geurtz?».
Kategoria gramatikal desberdinekin osatutako datorren urtean edo urtebete barru deskriptiboak erabili ordez, Zabalak kategoria bakarreko geurtz zaharra erabili du, praktikan galdua genuena txanpon bat irinetan bezala. (…)
*******
Teknopataren txokoa
Nola bidaiatu denboran Google Maps erabiliz
GPSen garaian, eta aukera hobe eta moloiagoak dauden arren, Google Maps gidari asko eta askoren ezinbesteko kopilotu bilakatu da.
Baina, zer iruditzen esaten badizuet Google Maps espazioan ez ezik, denboran ere bidaiatzeko tresna gisa erabil daitekeela?
Bada, hala da, bai: gure kaleetako irudi errealak erakusten dizkigun Google Street View funtzioari, eta hark gordetzen dituen irudien bertsio ezberdinen artxiboari esker, Google Maps tresna baliotsua bilakatu daiteke, adreiluaren sukarrak menderatuta bizi garen honetan, gure kaleak duela urte gutxi batzuk nolakoak ziren ikusi ahal izateko, ia-ia bertan egongo bagina bezala.
DENBORAN ERE BIDAIATZEKO KOPILOTUA
Demagun, esaterako, jakin nahi dugula nolakoa zen Bilboko Bolueta auzoa, orain hain nabarmen altxatzen diren dorretzar zuri eta beltzak eraiki aurretik. Hona pausuak:
BOST MINUTUKO IKASTAROA / Euskararen Erabilera Sustatzeko Plana / Kultura eta Hizkuntza Politika Saila