Jai giroan heldu gara kurtso amaiera.

Estándar

Korrika ,saltoka, elkarrekin jolastuz agur esan genion aurtengo ikasturteari. Amaierara helgu gara, kurtso luze eta gogor hau bukatu da. Irailan, maskaratuta, bueltatu ginen eskolara. Hilabeteak aurrera txokoratuta, kartzelan bageunde lez, talde burbuilatan eman ditugu. Euskararen eguna, Olentzero eguna, inauteriak, gure jai preziatuenak talde txikitan ospatu behar izan ditugu. Azkenean, Aste Santura helduta tropelean atera ginen kalera KORRIKA. Apurka-apurka elkartzeko askatasun gehiago izan dugu, maskara baztertu eta lagunen irribarreak ikusi ahal izan ditugu. Aurrera, beti aurrera. Alai, pozik, korrika, saltoka, aparrez blai, barreka agur diogu 2022ko kurtsoari. Oporretan goaz. Eskola gabeko, lan gabeko, denbora hau beharrezkoa zaigu oso. Ondo etorriko zaigu fisiko eta psikologikoki. Bai buruaz bai gorputzaz deskantsatu behar dugu. Oporretan gozatu, indarrak berreskuratu hurrengo erronkei aurre egiteko.

Musika, jolasak, puzgarri erraldoiak, txapa tailerrak, xaboi burbuilak, argazki saioa( 6. mailakoentzat) eta apar festa (Egian). Ikasleek gozatzeko aukera izan dute, mailaka bananduta, denon partaidetza bermatzeko. Jai aparta ama eta guraso elkarteak antolatuta.

Jolasak eraginda denbora eten egin da, Haurrak, irribarrez, batetik bestera dabiltza gelditu ezinik, ez dago aspertzerik… Gaur, azken urteotan bizi izandakoaren ondoren, jolasa askatasunaren adierazpenik onena da.

«Eskerrak eman nahi dizkiegu GANDASEGIKO GURUTZEKO GURASOAK /IGE-AMPAri) elkarteari egindako ahalegina, ikasturte korapilatsu hau jai giroan amaitzeko. Mila esker egun zoragarri bat antolatzeagaitik…..»

Haur Hezkuntzakoen jaia
Lehen Hezkuntzakoen jaia

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s