Archivo de la categoría: Eskola 16/17 ikasturtea

Añanako gatzaga ezagutzera joan ginen.

Estándar

Kurtso bukaeran bostgarren mailako ikasleak Añanara joan ziren bertan dagoen gatzaga ezagutzera.  Gatzaga Gasteiztik 30 kilometrora kokaturik (Araba-Euskalherria) dago.  Milaka urtez, ur gaziaren iturburuak ustiatu ditu gizakiak bizitzarako oso garrantsitzua den gatza lortuz. Añanako gatza oso ona eta garbia da, duela 200 miloi urte baino gehiagoko aintzinako itsaso batetik baitator. Gatza, haraneko iturburuetatik jariatzen den gesal edo ur gaziaren lurrunketaren emaitza naturala da.

http://www.vallesalado.com/GATZ-HARANA-HOME

Gatza harri jangarri bakarra da eta, seguruenik, gizakiak erabili duen ongailu aintzinekoa. Bizitzarako oso garrantzitsua istorian eragin handia izan du gatzak. Ekonomiaren eragile, harekin zergak ezarri eta ordaindu egin dira, monopolioak sortu eta gerrak ere izan dira gatza dela eta istorioan zehar. Gaztelerazko “salario” hitzak latinezko “salarium” hitzatik dator eta legionarioei ematen zitzaien, elikagaiak kontzerbatzeko, gatz kopuruan du sorburua.

Iturburuetatik sortutako ur gazia egurrezko kanaleetatik larrainetaraino heltzen da. Plataforma horietan eguzkiaren eta haizearen eraginez ura lurrundu eta gatza lortzen da.

A final de curso nos acercamos con nuestr@s alumn@s de quinto a conocer las salinas de Añana. Añana ( Araba- Euskal Herria) esta situada a 30 kilometros de Vitoria-Gasteiz. El ser humano ha explotado estas salinas, durante miles de años, obteniendo este producto tan valioso para la vida que es la sal. La sal de Añana es muy pura pues proviene de un mar formado hace más de 200 millones de años. La sal es el producto de la evaporación natural del agua salada que mana por las fuentes que riegan este valle.

http://www.vallesalado.com/GATZ-HARANA-HOME

La sal es la única roca comestible y, seguramente, el condimento más antiguo usado por la humanidad. Muy importante para la vida, la sal ha marcado el desarrollo de la historia. Con ella se han creado y pagado impuestos, monopolios y por su causa ha habido mas de una guerra. En un tiempo llegó a tener el valor de moneda. La palabra castellana “salario” proviene del latín “salarium” que era la cantidad de sal (salarium argentum) que recibían los legionarios para conservar los alimentos.

El agua salada que surge de las fuentes llega a las plataformas de producción a través de una red de canales de madera. El sol y el aire hacen que el agua se evapore quedando sobre la plataforma la sal.

Anuncios

Agur Gandasegiko mozoiloak, agur!

Estándar

Gandasegiko habia goxoan kume aroa eman ondoren hegan egiteko unea heldu zaizue. Txiki txikiak heldu eta, urteak joan urteak etorri, nerabezaroan sartzeko zorian zaudete. Irakurtzen, idazten ikasi eta … bizitzarako behar-beharrezkoak izango zaituzten oinarrizko abileziak eskuratzen lagundu zaituzte eskolak. Lan handia eginez helmugara heldu gara. Une goxoa, ospatu beharrekoa! Denok uretara!. Oporrak, Oporrak! Zuentzako eskola garaia bukatu da. Uda berezi honetan gozatu, atsedena hartu, … Opor bueltan motxila lepoan, hezkuntzaren bigarren mailara igo beharko duzue. Airera bota zaituztegu, hegan egin neska-mutilok! Etorkizunerantz egin hegan!

Besarkada bana!

 

Gandasegiko akuarelisten lehenengo urratsak.

Estándar

“Bide luzeena ere lehenengo urratsarekin hasten da” esan omen zuen Lao- Tse-k txinatar filosofoak. Saiatzea, ahalegintzea … horiek ditugu bizitzan aurrera egiteko behar beharrezko jarrerak. Lehenengoa eta txikia izan bada ere esanguratsua izan da gure ikasleek eginiko lana. Maiatzaren hasieran, eskolako Kultur Astean, aukera ezin hobea izan genuen Marene  Lasagabasterren eskutik akuarela margozteko era ezagutzeko. Hilabete bat beranduago hona hemen bost eta seigarren mailakoek egindakoa … ikusi eta gozatu!

Para todo hay una primera vez. Experimentar, ensayar, esforzarse son verbos importantes que hay que conjugar en tiempo presente todos los días. “Hasta el camino más largo empieza con un primer paso”– dicen que dijo el mítico filosofo chino Lao-Tse. Este sabio nos invita a caminar, a emprender el viaje hacia el futuro. A primeros de Mayo, dentro del programa de la Semana Cultural, tuvimos la gran oportunidad de acercarnos al mundo de la acuarela. Un mes más tarde aquí tenemos estos pequeños y primeros pasos de nuestros alumnos y alumnas. ¡A verlo y a disfrutarlo!

Nahia eta Maitane “Bizkaidatz” literatura sariaren irabazle.

Estándar

Argazkian dauden zortzi lagun horien artean Nahia Aldamizetxebarria eta Maitane Torrado, gure eskolako ikasleak, dauzkagu. Astelehenean jaso zituzten “Bizkaidatz Txikia” III. edizioaren sariak.

Bi idazlek hasitako kontakizunak garatu eta amaitzea zen parte-hartzailen erronka.  «El caso de sopapos y su banda de matones»(Laida Martínez Navarro) eta  «Paul eta sorginkeria-liburua»(Xabier Olasoren) ziren aurtengo proposamenak.

 Andoni Iturbe Kulturako zuzendari nagusiak, Foru Liburutegian  sariak banatzeko ekitaldian, parte hartu duten guztiak zoriondu zituen, eta, bereziki, edizio honetan saria lortu dutenak.

Lehiaketa orain dela hiru urte sortu zen, gazteenen artean idazteko eta irakurtzeko gogoa pizteko. Urterik urte, gehitu egin da partaide kopurua, aurtengo edizioan, 266 kontakizun aurkeztu dira; haietako 134, euskaraz.

Irabazleen ipuinak irakurri nahi:

Nahiaren lana

Maitaneren lana

Donostira ostera: portutik Ondarretara.

Estándar

3.mailako ikasle eta irakasleok ostera ederra izan genuen astelehenean. Donostiara joan ginen bertan eguraldi bikaina egin zigun eta egun itzela igaro genuen.

Donostiara heldu eta zuzenean akuariumera joan ginen, bertan bisita gidatua izan genuen. Oso interesgarria izan zen. Lehendabizi, museoa ikusi geneuen, ostean kantauriko arrain eta itsas animaliak eta azkenik arrain tropikalak.

Donostiako Aquariumaren eraikina 1928koa da. Akuario izateaz gain museo bat da. Bertan, bisitariak aukera ezin hobea du gure itsas ondarea zein itsasgintzakoa ezagutzeko. Horren iragana eta oraina dugu ikusgai (itsas merkataritza, arrantza, euskal baleazaleak,…). Museoan Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen sorrera azaltzen duen gune bat dago, izan ere, aipatu elkartea Espainian lehenetakoa izan zen eduki ozeanografikoak aztertu eta hedatzen.

Informazio osoa: http://aquariumss.com/

Akuariuma eta gero, Oteizaren “Eraikuntza hutsa” eskultura ondoan hamabitakoa egin genuen.Ondoren, Ondarretako parkean bazkaldu eta Chillidaren “Haizearen orrazia” ikustera joan ginen. Itzel pasatu genuen olatuek sortzen duten haizearekin jolasten.

Ondarreta hondartzaren amaieran dago Haizearen Orrazia, Eduardo Chillida eskultore handiaren obrarik ezagunenetakoa da. 1977an sortu zuen. Arrosa koloreko granitozko terrazek eta harkaitzei lotuta itsasoaren kolpeei gogor eusten dieten altzairuzko hiru piezak osatzen dute. Bisitari asko erakartzen dituen lekua da, itsasoaren handitasunaz gozatzeko aukera ematen duen ingurune magikoa. Aparteko edertasuna hartzen du ekaitz egunetan, olatuek itsalabarra gogor astintzen dutenean. Gainera, tutu sistema baten bidez, olatuen indarrak eragiten duen haizea zulo batzuetatik irteten da soinu bitxiak sortuz. Olatu handiko egunetan, ikuskizuna are ederragoa da, haizea ez ezik ur zipriztinak ere irteten baitira zulo horietatik.

 

Urdaibai, hegazti migratzaileentzako babes eta atseden gune.

Estándar

Kurtso bukaera heltzear gaude eta,ohi denez, ikasleekin txangoak egiten ditugu. Ekainaren 2 an, ostiralean, 2. mailakoekin Urdaibai Bird Center ezagutzera hurbildu ginen. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean kokaturik  hegaztiez eta horien migrazioez gozatzeko museo bizia da. Iparraldetik  hegoalderantz joan-etorriko bidaian Urdaibaiko paduran babesa eta atsedena topatzen dute hegazti migratzaileek. Bisita biziki interresgarria, umeengan jakinmina pizteko aproposa.

minigida_urdaibai_hegaztiak

http://www.birdcenter.org/

Bertatik, hamaiketako txiki bat egin ondoren Gautegiz Arteagako gaztelurantz abiatu ginen. Aintzinako dorrea berregitea, gaur egun ikus dezakeguna, agindu zuten Napoleon IIIak eta bere emazteak, Eugenia de Montijok  Bizkaiko Batzar Nagusiek beraien semea (Eugenio Bonaparte) bizkaitar izendatu zutelako (1856. urtean).

Gaztelua inguratu eta, autobusa hartuta, Gernikara joan ginen. Bizkaiko Batzar Etxean sartu ahal izan genuen eta … irtetzeko unean norekin topo egin? Hau bai ezustekoa!

Ibon Uribe, Galdakaoko alkatea, Gudrun Mosler-Törnström Europar Kontseiluko Toki eta Lurralde Aginteen Kongresuko presidentearekin zegoen Gernikako Batzarretxean.

Urdaibai Bird Center, castillo de Arteaga y Casa de Juntas de Gernika.

El viernes pasado nos acercamos al Centro de Estudio de Aves Migratorias de Urdaibai. Situado en el corazón de la Reserva de la Biosfera es un museo vivo para conocer y disfrutar de las aves migratorias. En su largo viaje anual, devida y vuelta, de norte a sur estas aves encuentran en el humedal de Urdaibai protección y descanso.

Trás comer un pequeño bocadillo nos dirigimos caminando hacia el castillo de Arteaga. Napoleon III y Eugenia de Montijo, emperadores de Francia mandaron reconstruir antigua torre par celebrar que las Juntas Generales de Bizkaia habian nombrado a su hijo (Eugenio Bonaparte) bizkaino de origen.

 Desde el castillo nos acercamos a Gernika para visitar la Casa de Juntas. Allí pudimos visitar la sala principal y … cuando salíamos para ver el árbol de Gernika …¡vaya sorpresa!. Nos encontramos con Ibon Uribe, alcalde de Galdakao, que acompañaba a Gudrun Mosler-Törnström, la presidenta del CPLRE Congreso de Poderes Locales y Regionales de Europa en su visita a Gernika.

Gandasegiko abesbatzak saio bikaina Gernikan.

Estándar

Igandean, maitzaren 21 ean, Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian ospatu zen Euskal Kantu Txapelketaren Bizkaiko finala. Aurreko astean Getxoko kanporaketan izan ondoren gure eskolako abesbatza final horretan partehartzera gonbidatua izan zen. Lau urtetik behin egiten den txapelketak Euskal kantagintza zabaltzea eta erakustaraztea du helburu. Halaber, kantatzeko zaletasuna piztea eta kantari berriak plazaratzea ere bilatzen du. Gure ikasleek saio bikaina egin zuten Gernikan eta hiru garaikur eskuratu zituzten: Kreazio lanarena ( “Ni naiz” kanta- Mikel Leibarrek, eskolako irakasleak, sortua), taldekakoa ( “Ni naiz” kanta) eta bikote gaztearena   (” Amets bat” kanta – Irune Azkuetak eta Naia Etxebarriak).

Euskal Kantu Txapelketa 2017

Oraindik jaio gabe nintzela / amatxoaren sabelean / ospitaleko bisita hartan /medikuak esatean: mutilbat izango duzu / abendu erdialdean / eskatu gabe ezarri zuten / nire rola gizartean.

Ni naiz  – Mikel Leibar

Amets bat izan nun / eztizko amets bat / zure besotan babesturik /maitasuna eskeiniz.

Alaitz eta Maider

Gandasegiko ikasleak “Bizkaidatz” literatura lehiaketan sariturik

Estándar

Nahia Aldamizetxebarriak eta Maitane Torradok, Gandasegiko 6. mailako ikasleek, ” Bizkaidatz” haur literatura lehiaketan lehenengo sariak jaso dituzte. Sariak, Bizkaiko Foru Aldundiak antolaturik, Bizkaiko haur eta gazteen artean literatura sormena sustatzea du helburu.

Bi idazlek   (euskaraz eta gazteleraz) idatzitako kontaketak abiapuntu izanik, pertsonaiak eta egoerak errespetatuz, istorioak garatzeko eta amaiera emateko erronkari egin behar zioten partehartzaileek. Behean duzun loturan klik eginez irakurri ahal izango duzu Xabier Olasoren ipuiaren hasiera: ‘Paul eta sorginkeria-liburua’ eta Nahiaren lana.

Nahiaren lana

Nahia Aldamizetxebarria y Maitane Torrado, alumnas de Gandasegi, han sido las ganadoras de la tercera edición del concurso literario Infantil  ‘Bizkaidatz Txikia’. Este premio organizado por la Diputación Foral, pretende impulsar y promocionar la creación literaria de las niñas, los niños y jóvenes de Bizkaia.

 Los/as participantes afrontaban  el reto de desarrollar y concluir, adaptándose a los personajes y a las situaciones planteadas, los relatos de los que dos escritores han elaborado las primeras páginas. Haciendo klik en el enlace podrás leer la propuesta de Laida Martínez Navarro: ‘El caso de sopapos y su banda de matones’ y el trabajo de Maitane.

 Maitaneren lana

 

 

Kopla zahar eta berriak abestu genituen batera.

Estándar

Zer Kultur Astea litzake kantaldirik gabekoa?. Ezin imaginatu!. Kantaldiak aukera ona eskeintzen digu kanta zahar eta berriekin gozatzeko. Josu ( bertsolaritza irakaslea) eta musikari bat (piano eta kitarra) emanaldiaren gidaria eta laguntzailea izan genituela saio ederra garatu genuen denon artean. Ehun ta hogei lagun baino gehiago, 5.eta 6. mailako ikasleak, elkartu ginen eskolako psikomotrizitate gelan, giro alai eta goxoan abesteko.

 

Elurrak joan direnean nire mendien artean / Eguzkia teloian atzekaldean da
Ateratzeko beldur da, beldur eszenikoa / Aspaldi antzeztu ez duen obra honetan

Izpi txiki txikiren bat agertuz doa gaurkoan/ Poztasun handi batek besarkatzen nau
Mesedez ozen esan negua joan egin dela / Nire arima hotzak ez du sinizten eta

Negua Joan da Ta .Zea Mays

 

 

Paristik gatozen artistak gara gu.

Estándar

Pianoa jotzen dugu eta kitarra ere. Dantzan ere badakigu eta … zuek?. Artista hauek ez dira Paristik etorri, Galdakoan bertan bizi dira. Gure ikaskideak dira, gurekin ari dira ikasten Gandasegin.

Kitarra joleak, pianistak, txirulariak, abeslariak, dantzariak … artista tropel handia daukagu eskolan. Ikusi, ondorengo bideotan, Kultur Astean izandako emanaldia.

Haur Hezkuntzako ikasleen aurrean jardun ondoren goiko eskolan “bolo” bat zuten gure artistek. Intrumentuak harturik gorantza etorri ziren. Psikomotrizitate gelan lehenengo eta bigarren zikloko ikasleak zain zituzten.

Lau teilatu gainian / ilargia erdian eta zu / goruntz begira,
zure keia eskuetan / putzara batekin… putz!
Neregana etorriko da /ta berriz izango gara /zoriontsu
edozein herriko jaixetan.

Egun da Santi Mamiña / benetan egun samiña.
Goiko zeruan gorde dezala /luzaro neure arima.                                                                  Eta … Atletik-en himnoa abestu ondoren jailadia bere amaiera heldu zela uste genuenean… kapela buruan, bostgarren mailako dantzariak agertu ziren.