Archivo de la categoría: Euskal Eskola Publikoa

Eskola inklusiboagaren aldeko ekimena: Parlamentuak dauka hitza.

Estándar

17.000 lagunek bultzatu dute, bere sinaduragaz, Eskola inklusiboagoa lortzeko Herri Ekimen Legegilea. Ekainaren hasieran ekimen horren bultzatzaileek, lau hilabetetan lortutako sinadurak legebiltzarrera eraman zituzten.

*******

17.000 personas han apoyado, con su firma, la Iniciativa legislativa popular para conseguir una Escuela más inclusiva. A primeros de Junio, representantes de los promotores de la iniciativa entregaron en el Parlamento Vasco las firmas recogidas.

La batalla contra la segregación escolar se libra ahora en el Parlamento. (El diario.es)

Euskal hezkuntza sistema bi azpisistemaz osatua dago: publikoa eta pribatua. Unibertsitatekoak ez diren ikasleen erdia dago sistema bakoitzaren barruan. Oreka kuantitatiboa  ematen da, beraz,  baina egoera hori ez da hain orekatua aniztasunari ematen zaion erantzunaren banaketari eta sare batean eta bestean nagusi diren osagai sozioekonomikoei erreparatzeri badiegu; behintzat, orokorrean aztertuta.

Toda la información en castellano: Escuela inclusiva, Iniciativa legislativa popular

 

hdlDJFL

Anuncios

“Pauso bat aurrera” Euskal Eskola Publikoarekin batera.

Estándar

Euskal gizarteko 18 pertsona ezagunek Euskal Eskola Publikoaren alde egiten dute ondoko bideoan. Nortzuk diren jakin nahi baduzu ikusi bideoa. Mila esker bihotz-bihotzez parte hartu duzuen guztioi!

18 caras conocidas de la sociedad vasca han participado en el vídeo a favor de la Escuela Pública Vasca que hemos preparado para anunciar la Fiesta de la Escuela Pública Vasca en los medios de comunicación. ¡Gracias de todo corazón a todas y todos!

Eskola Publikoaren jaia, Ekainaren 3 an, Lekeition.

Estándar

Dagoeneko badakizue ekainaren 3an Euskal Eskola Publikoaren 27. jaia ospatuko dugula Lekeition. Urtean zehar, hainbat izan dira giroa sortzen eta berotzen joateko antolatu ditugun ekintza eta ekitaldiak.

Baina ekitaldi guztien artean bat gailendu bada, batez ere Lekeitiotik kanpora eraman eta nahi beste alditan ikusi eta berrikusi daitekeelako, hori Lekeitioko badian eta portuan grabatu den ZAPRAN GAGOZ BIDEOKLIPA da.

Irudian klik eginez ikus dezakezue:

Xabier Amurizaren hitzak eta Unai Egia eta Iñigito “Txapelpunk”ek konposatutako kantuak, Euskal Eskola Publikoaren oinarrizko balore eta printzipioak primeran isladatzen dituelakoan gaude.

Hortaz, ekainaren 3an, Lekeitiora etortzeko gonbitea luzatzea baino ez zaigu geratzen. Zatozte gurera, besoak zabalik zain izango gaituzue eta!! Gora Euskal Eskola Publikoa!!!

Lekeitioko Eskola Publikoko ikas komunitatea eta Guraso Batzordea.

Zapran Gagoz!

                                   Lekeition, 2018ko maiatzaren 20an.

Zapran gagoz letra

EAE-ko Ikastetxe Publikoetako jantokien inkestaren emaitzak.

Estándar

Heldu berria zaigu BIGE-k argitaratu duen “Buletina”, 307. zenbakia. Bertan, beste gauza guztien artean, berri honetan azpimarratu nahi dugun informazioa: “Jantokien inkestaren emaitzen” txostena:

Egunero 91.000 ikaslek jaten dute EAEko ikastetxe publikoetako jantokietan. 2000. urtetik, egun indarrean dagoen araudia martxan jarri zenetik (2000ko martxoaren 1eko agindua), 10.000 jankidetik egungo 90.000ra pasatu gara,� 90 milioi eurotik gorako aurrekontuarekin ikasturteko (familien eta Eusko Jaurlaritzaren aportazioak).

Zerbitzuak halako bolumen handia izan arren, gaur egunera arte ez zaie egin gogobetetze inkestarik familiei. Eusko Jaurlaritzak auditoretza bat egiten du urtero eta inkesta bat pasatzen dio jantokiko arduradunari (ikastetxeko irakasle bat).

Hala eta guztiz ere, orokortu egin dira zerbitzuari buruzko kexak, egungo ereduak eskola-komunitateak ez dituela asebetetzen erakutsiz. Hori dela eta, familiei zuzendutako asebetetze inkesta bat egin du EHIGEk.

Hemen dituzue inkestaren emaitzak.

Cada día comen 91.000 alumnos y alumnas en los comedores de los centros escolares públicos de la CAV. Desde el año 2000, cuando entró en vigor la normativa actualmente vigente (Orden de 1 de marzo de 2000), la cifra de comensales diarios ha pasado de los 10.000 iniciales a los 90.000 actuales, con un presupuesto anual de más de 90 millones de euros (aportación de las familias y del Gobierno vasco)

No obstante, las quejas por la calidad servicio son constantes, fiel reflejo de que el actual modelo no satisface a las comunidades escolares.

Por ello, EHIGE ha realizado una encuesta de satisfacción dirigida a las familias de los centros educativos públicos de la CAV.

Aquí tenéis los resultados de la encuesta.

Zapran gagoz zapran gabiz, Lekitton zapran goaz!

Estándar

“Zapran gagoz” leloagaz ospatuko da Lekeition, ekainaren 3 an, 27. Eskola Publikoaren Jaia.

Zapran gagoz zapran gabiz,

Lekitton zapran goaz! 

Gozatuz gure eskolaz

Euskal Eskola Publikoaz.

” Begiak zarratuta eta kantua entzunez gero, lekeitioko badian bidaiatzen dugu, iragana eta etorkizunarekin topo egiten dugu orainari eskua emanda, arrain txki, ertain eta handiek, guztiak bere lekua duten herri eta itsasoan”

 

“Zapran gagoz” leloaren esanahia:

Lekeitioko marinelek arrantza ona egiten dutenean erabiltzen duten esamoldea da. Aintzinatik datorren esaera izan arren, gaur egun zorteko garela edo gustura gaudela adierazteko ere erabiltzen da eta horrela hedatu da eguneroko ohiko edozein egoeretara ere.

Eskola inklusiboagoaren aldeko ekimena: ” Helmuga gero eta hurbilago”

Estándar

Hibabete bat baino ez da falta sinadura bilketa bukaturik emateko. Dakizuenez 10.000 sinadura behar dira “herri ekimena” aurrera eramateko. Azken txanpan gagoz, esprinta jotzeko ordua heldu da. Inurri lana egin da berba egiten, informazio zabalduz … Sinadurak, gari-aleak, bana-banan biltzen izan gara. kontuak egiteko unea laster helduko da. Zure laguntzagaz, baietz helburua lortuko!

Sinadura jasotzeko hurrengo loturara sartu behar da:

 https://www.ilpeskolainklusiboa.eus/sinatu-ilp/

Apoya la iniciativa legislativa popular para mejorar la cohesión y la igualdad en el sistema educativo.

Apenas un mes para concluir el plazo de recogida de firmas a favor de esta iniciativa popular. Como sabes hay que conseguir  10.000 firmas para hacer llegar la propuesta al Parlamento. Estamos en la última cuesta, es la hora de sprintar. Hemos realizado un duro trabajo para hacer llegar la información y poco a poco, las firmas como los granos de trigo se han ido apilando en el granero. La hora del recuento esta cada dia más cerca. Con tú ayuda, ¡lo conseguiremos!.

Puedes firmar entrando en la web:

https://www.ilpeskolainklusiboa.eus/sinatu-ilp/

Eskola inklusiboaren aldeko ekimena bultza dezagun.

Estándar

Abian da Eskola-segregazioaren kontrako “Herri Ekimena”-ren sinadura bilketa.

Otsailaren 1ean “Eskola Inklusiboa” Herri Ekimen Legegilearen sinadura bilketa hasi zen. Honen helburua hurrengoa da: euskal hezkuntza sistemak jasaten duen eskola-segregazioaren eztabaida Eusko Legebiltzarrrera eramatea. Ekimen hau Zubiak Eraikiz elkarteak bultzatu du,  eta  hainbat hezkuntza, gizarte eta politika eragileen babesa jaso du (BAIKARA Federazioa eta HEIZE Zuzendarien elkarteak barne).

Lau hilabetean 10.000 sinadura biltzea da helburua. Sinadurak biltzeko modu eraginkor eta errezena biltzeko “Eskola Inklusiboa” sortutako web orriaren bidez da. Sinadura jasotzeko hurrengo loturara sartu behar da:

 https://www.ilpeskolainklusiboa.eus/sinatu-ilp/

Sinadura emateko baldintzak hauek dira:adin nagusikoa izatea eta Euskadin erroldatuta egotea. Sinadura emateko eta bidaltzeko datu hauek sartu behar dira: datu pertsonalak (NAN zenbakia, izena eta bi abizenak), jaiotze data,  errolda udala eta bidalketa ziurtatzeko pantailan azaltzen diren karakterrak sartu.  Sinadura ematea oso erreza da. Horregatik  eskolako hezkuntza komunitate osoari   deialdi berezi bat egiten diegu  sinadura bidaltzeko.

Kanpaina honi buruz informazio gehiago eskuratzeko (proposamenaren edukia, triptikoa, grafikoak, komikiak,..) sartu hurrengo loturan:

https://www.ilpeskolainklusiboa.eus

Iniciativa popular por una Escuela inclusiva

En marcha la recogida de firmas para apoyar la iniciativa legislativa popular para mejorar la cohesión y la igualdad en el sistema educativo.

Bajo el lema “Escuela inclusiva” comenzó en 1 de febrero la recogida de firmas para promover esta iniciativa legislativa popular.. El objetivo es llevar el debate sobre la segregación en el sistema educativo al Parlamento Vasco. Esta iniciativa es impulsada por la asociación Zubiak Eraikiz con el apoyo de numerosos agentes educativos, sociales y políticos.

El objetivo es conseguir 10.000 firmas de apoyo en los proximos cuatro meses. Puedes firmar entrando en la web:

https://www.ilpeskolainklusiboa.eus/sinatu-ilp/

Has de ser mayor de edad y estar empadronado en Euskadi. Entra en la web y rellena el formulario con tus datos ( DNI, Nombre y apellidos,…).Es muy fácil. Si quieres más información sobre este tema haz klik en el enlace:

https://www.ilpeskolainklusiboa.eus

Kalitatezko hezkuntzaren alde, murrizketarik ez !!!

Estándar

Gandasegiko irakasleok, murrizketaren kontrako mobilizazioekin bat eginez, eskolako sarreran elkartu egin gara gaur, ekainaren 24 an.

Lan ordu gehiago,bajak 10.egunetik aurrera ordezkatuko dira, 30 ikasle taldeak, …

Datorren ikasturtetik aurrera, EAEko irakasleek astean 2 lan-ordu gehiago egin beharko dituzte. Horrek 3000 lanpostu inguru galtzea lekarke, hain zuzen ere, 6 irakasletik 1 kalera joango da. Horrez gain, ordezkapenak irakasle titularrak baja eskatzen duenetik 10. egunera emango dira. Bestalde, ikasle ratioetan ere, urtez urte, gorakada izugarria egoten da, zenbait kasutan 30 ikasleko ikasle-taldeak sortuz. Ondorioz, izugarri kaltetuko da bai euskal hezkuntza sistemaren kalitatea, hots, gure alaben eta semeen ikasketa prozesua, baita irakaskuntzan diharduten langileena ere.

Hezkuntzaren etorkizuna beltz-beltza izango da  datozkigun planei ez badiegu aurre egiten.

IMG_6608

El profesorado de Gandasegi, uniéndose a las movilizaciones de protesta contra los recortes, se ha concentrado hoy, dia 24, en la entrada del centro escolar.

Más horas de trabajo, profesor/a sustituto/a a partir de décimo día, grupos de 30 alumnos/as,…

A partir del proximo curso, el profesorado de la Comunidad autonoma habra de trabajar 2 horas más. Eso puede suponer la perdida de 3000 puestos de trabajo, es decir, de cada 6 profesores/as uno/a perdera su trabajo. además, las bajas del profesorado titular no se cubrirán hasta el décimo día. Por otro lado, los ratios subirán hasta alcanzar, en algunos casos, los 30 alumnos/as por clase. Esto redundará tanto en la bajada de la calidad del sistema de enseñanza, es decir, el proceso de aprendizaje de nuestros hijos e hijas, como el el trabajo de los/as profesores/as.

El futuro de la enseñanza esta en nuestras manos, hemos de hacer frente a los negativos planes que nos amenazan.

Sindikatuen komunikatua

Comunicado (castellano)

Emazu eskua !. Euskal Eskola Publikoaren jaiaren leloa.

Estándar

“Emazu eskua” da aurtengo Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren leloa. Lelo honen bidez irudikatu nahi dugu elkarri eskua eta elkarri Euskara emateak duen garrantzia gure hizkuntzaren etorkizunerako. Hori dela-eta Euskara Ipar eta Hegoaldeko ikasle, irakasle eta gurasoen arteko komunikazio-tresna izatea nahi dugu ekainaren 5ean Hendaian.

“Emazu eskua” da ere Iparraldeko eta Hegoaldeko ikastetxe publikoetako ikasleak harremanetan jartzea helburu duen egitasmoaren izena.

Informazio gehiago/ más información: Euskal Eskola Publikoaren jaia

eskola jaia

“Emazu eskua” (Dame la mano) es el lema de la Fiesta de este año. A través de él queremos reflejar lo importante que es darnos la mano y darnos el Euskara para el futuro de nuestra lengua. Por ello, queremos que el Euskara sea la lengua de comunicación entre alumnos/as, profesorado y padres y madres que se acerquen a Hendaia el próximo 5 de junio.

“Emazu eskua” es asimismo el nombre del proyecto que pone en contacto a alumnas y alumnos de centros públicos de los dos lados de la muga.

Programa de la fiesta/Jaiaren egitaraua