Archivo de la categoría: Euskara kanpainak

Tipi-tapa, tipi-tapa … abian da 20. KORRIKA.

Estándar

Bat, izan bat, egin bat. / Bat zuk eta bat nik, denok bat / bat eta batzuk gara / hona -hara / euskara bat, mundu bat.

Atzo, arratsaldeko 5 etan, martxan jarri zen Otxandion 20. Korrika. Hamar egunez, gelditu gabe, euskararen aldeko lasterketa erraldoia Euskal Herriko geografia zeharkatuko du. 2.500 kilometro egin ondoren  Irunean bukatuko da apirilaren 9 an. Galdakaotik apirilaren 7an igaroko da arratsaldeko 4 rak aldera.

 

…bidera atera gara, mundura atera gara, herriz herri igarako gara! Egin bat, kantazazu gurekin, egin bat euskararen alde!

http://www.korrika.eus/

Anuncios

Eskolako elkarbizitza denon esku dago.

Estándar

Pasa den astean, Otsailaren 22 an, eskolako bizikidetza behatokiaren ohiko bilera izan zen. Oraingo honetan berezia izan zen zer Behatokiko partaideaz gain “ikasle laguntzaileek” ere hartu baitzuten parte bileran.

Euskal eremuak, atsedenaldietan euskararen erabilera sustatzeko ekimena, eta “ikasle laguntzaileek” egindako lanaren balorazioa zeuden mahai gainean.

Patio osoa “euskal eremua” izanda arreta berezia jarri nahi izan dugu zenbait jolas eremu txikietan ( Dantza, Jolas eta Mahai tenis txokoetan, hain zuzen ere). Hiru txoko horietan euskararen erabiliera behatu eta bultzatu nahi izan dugu azken bi hilabeteotan. Inauteriak eta Aste Santua bitartean jolas txokoan, saskibaloia eta kolunpio eremuetan egingo da aipatutako lana.

img_7282

Bai ikasleek bai zuzendaritzako partaideek balorazio oso positiboa egin zuten egindako lanaz ikasle laguntzaileen partehartzea eta ahalegina goraipatuz. “Elkarlanaren bitartez ezarritako helburuak lortzen ari dira. Umeek izugarrizko lana egiten ari dira. Zoriondu beharra dugu.”

La convivencia en la escuela es cosa de todos/as.

El pasado miércoles, 22 de febrero, tuvo lugar la habitual reunión  del observatorio de convivencia escolar. En ella se realizó una valoración del proyecto “euskal eremuak” (iniciativa puesta en marcha para impulsar el uso del euskara en los recreos) y del trabajo realizado por los/as alumnos/as ayudantes.

El euskara es la lengua de relación en todo el recinto escolar. Con el proyecto de “euskal eremuak” queremos prestar especial atención a su uso en los espacios de juego. En estos dos últimos meses hemos observado e impulsado su uso en los txokos de danza, juegos y tenis de mesa. Entre los Carnavales y Semana Santa seguiremos con esta tarea en el txoko de juegos y en los espacios de baloncesto y los columpios.

img_7280

Los/as representantes de los/as alumnos/as y el equipo directivo hicieron una valoración positiva de la iniciativa y del trabajo realizado por el grupo de “ikasle laguntzaileak”. Las niñas y niños están haciendo un gran trabajo y se están logrando los objetivos programados.

“BAT ZUK”. Korrikarako motorrak berotzen.

Estándar

Datorren udaberrian zeharkatuko ditu KORRIKAk (Euskararen aldeko lasterketa erraldoia) Euskal Herri osoko bideak eta errepideak, martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitartean. Otxandiotik Iruñera joko du 20. KORRIKAk. Hamar egunetan “Tipi-tapa, tipi-tapa”, atsedenik hartu gabe, egunez eta gauez, eguzkipean zein euripean, korrikalari suge koloretsuak Euskal Herriko milaka herri zeharkatuko ditu.

Informazio osoa: http://www.korrika.eus/

Hizkuntzaren malabaristak, akrobatak, trapezistak, herri honen ilusionistak… bidera atera gara, mundura atera gara, herriz herri igaroko gara!

Bat, izan bat, egin bat, Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat, bat eta batzuk gara, hona-hara, euskara bat, mundu bat.

Zirkorrika kantaren letra, egin klik  ondorengo loturan:

zirkorrika_hitzak_fitxa_pdf

20-korrika

Korrika ( la carrera popular a favor del euskara) llega a su 20ª edición. Durante 10 días sin descanso, de noche y de día, bajo el sol o la lluvia, la carrera recorrerá, de norte a sur y de este a oeste, cientos de pueblos de Euskal Herria. El día 30 de marzo partirá de Otxandio para acabar, el día 9 de Abril, en Iruña (Pamplona).

Gandasegiko mozoiloak euskaraz barra-barra.

Estándar

Goizean goiz, motxila bizkarrean, eskolako sarreran seihunen bat mozoilo daukagu eguna hasteko prest. Euskara irakatsi, euskaraz ikasi, ikasleak euskaraz bizi ahal izateko gai izan … lan handia da eskolak egin behar duena. Zeregin horretan gabiltz egunero, atsedenik gabe. Belarritik heltzen zaio hizkuntza haurrari. Ama hizkuntza esaten zaio etxean ikasitako hizkuntzari. Gure mozoilo txiki gehienek, gure herriak bezala, bi hizkuntza daukate buruan: euskara eta gaztelera. Biak buruan, biak ahoan, norgehiagoka.

img_70461

Biharko etxea gaurkoan eraikitzen hasi behar gara. Gure seme alabak, poetak zioen moduan, etorkizuneko seme-alabak dira, arkuetatik ateratzen diren geziak … guk ezagutuko ez dugun munduan egingo dute habia. Gure esku dago, eskola eta euskal gizartearen esku, euskara gaurko eta biharko hizkuntza izatea.

Ikasturtean zehar eskolak euskararen aldeko kanpainak antolatzen ditu. Zein da ekimen horien helburua?. Euskara eskolako hizkuntza nagusia dugu. Euskara ikasi, euskaraz ikasi,… nahiko al da? Hori eginez gure umeek, bere egunerokoan, euskaraz egingo dutela bermatuko da?. Zer edo zer gehiago egin beharrean gaude umeek , era naturalean, euskaraz egin dezaten. Eskola eremu guztietan euskararen erabiliera sustatzeko ekimen berezia dugu euskara kanpaina. Oraingokoa: “euskaraz egitearren, zorionak” izenburua dauka. Umeek, gelan, pasabideetan, jolastokian, jantokian … euskaraz egitearren puntuak eskuratzen dute. Hamar lortuta kanpaina bukaeran izango duten sariaren letra bat lortzen dute. Kanpaina azaroaren 30 ean hasita, abenduaren 23 an bukatuko da.

Euskaraz egitearren, zorionak !!! Euskara kanpaina.

img_6884

Nahi dugu hitz eta jolas, euskaraz bizi eta hortara goaz …

En nuestras manos está, en las de la escuela y la sociedad, que el euskara sea la lengua de hoy y de mañana en nuestro pueblo.

A lo largo del curso la escuela organiza campañas para potenciar el uso del euskara. Aprendemos euskara, aprebdemos en euskara, …¿es suficiente para garantizar que nuestros alumnos/as vivan en euskara?. Es claro que hemos de hacer algo más para que, de forma natural, el euskara tenga su lugar en nuestro día a día. El objetivo de estas campañas es impulsar el uso del euskara en todos los espacios escolares: el aula, el patio, el comedor, los pasillos. En todos ellos las/ niñas y niños pueden conseguir puntos por hablar en euskara. Por cada 10 puntos conseguirán una letra de las que forman la frase del premio que lograrán al final de la campaña.

Gandasegiko arraunlariak “Altxorraren irlara” heldu dira.

Estándar

Estropada luze baten ondoren irlara iritsi dira gure ikasleak. Euskara eginez, olatu guztien gainetik, altxorra lortu dute. Ahalegin handia denek egin dutena txalupak aurrera eramateko. Arrauna eskuan, ahoan euskara, Eskola osoa ari da lanean. Ume txikiak, handiak, irakasleak, gurasoak,…eskolako komunitate osoak egunero egin behar izango dugu arraun euskararen alde. Denon ahalegina eta laguntza beharrrezkoak dira. Helburua lortzeko talde lana egin behar izango dugu.

IMG_4976

Txikiek, Haurreskolakoek, estropada ederra egin dute.

Hasi etxetik eta kalera. Hasi kaletik eta eskolara. Eskolan ikasi eta ez dakienari irakatsi eta…eskolatik etxera.  Hizkuntza tresna bat dugu ikasteko, jolasteko, kantatzeko, …mundua ulertzeko. Herrialde guztiek berea daukate, gurea : euskara. “Euskal Herrian euskaraz nahi dugu hitz eta jolas…”, gogoan duzue kanta eder hori?

20151217_122629

Hau poza! Altxorraren irlara heldu gara! Euskaraz egin, egin boga!

Arraunlariok, euskalakariok, arrauna eskuan eta euskara ahoan ekin diezaiogun lanari.  Oraingoko estropada bukatu da, “Ziaboga” egin behar izango dugu etxera bueltatzeko. Eup! Eup! Euskaraz egin, egin boga! Gabonetarako etxean izan behar!

IMG_5136[1]

3. mailako arraunlariak ere helmugara heldu dira.

Euskaraz egin, egin boga!

Estándar

Abenduaren 3 an, Euskararen Nazioarteko Egunean, bukatuko da estropada. Beraz, aste bat baino ez zaigu falta altxorraren irlara iristeko. Hortxe ditugu trainerak itsaso erdian olatu handiei aurre eginez. Aurrera neska mutilak, amorerik ez eman! Euskaraz egin, egin boga! Eup! Eup! Eup!

IMG_4974[1]

Soka saltoan egiteko kanta:

Kantauriko itsasoan, arraunlariak aurrera!

trainerak irteten dira, ur handien artean.

Euskaraz egin, egin boga! Helmugara heldu behar!

Arraunlariek, euskararen alde, boga!

Estándar

Eup! Eup! Eup! Gandasegiko marinelak,  aurrera!. Altxorraren bila heldu beharra duzue. Ekin eta ekin, euskaraz eginez, olatu guztien gainetik uhartera heltzea eta altxorra eskuratzea lortuko duzue.

trainera2

Azaroak 16 Abenduak 3  ( Euskararen Nazioarteko Eguna) bitartean garatuko da eskolan “euskararen aldeko kanpaina”. Ekimen horrek gure ikasleak, eskolako esparru guztietan, euskaraz egiten animatzea eta motibatzea du helburu. Bi aste luze horietan, jolas moduan, erronka mahai gainean da:

Gai izango zarete zuen trainerua altxorraren irlaraino eramateko?

Euskaraz eginez, boga! 

Euskara kanpaina: Gurasoentzako gutuna

Euskara da kanpora eta goazen denok Korrikara!

Estándar

KORRIKA 19 ren “Denok Korrikara” kantua ez da aurrekoena bezalakoa. Oskorri taldeak musikatu zuen Gabriel Arestiren “Sautrela” poeman oinarrituta dago. Hona hemen poema horren lehenengo bertsoa:

gabriel

Hona hemen poema horren lehenengo bertsoa:

Euskara da kanpora eta goazen denok dantzara.

O Euskara lauda ezak Garaziko herria,
zeren handik hartu baituk behar huen grazia.
Lehenago hi baihintzen hizkuntzarik azkena,
orain berriz izango haiz guztietan lehena.

   Etai lelori bailelo leloa zarai leloa! (bis)

Nire poesia oso merkea da: herriaren ahotik hartu nuen debalde , eta debalde ematen diot herriaren belarriari. 

Aurreko sarreran kanta entzun eta bideo-klipa  ikusi ahal izan duzu. Oraingokoan, Ska-punk erritmora egokitua entzun ahal izango duzu. Alaiagoa, biziagoa…niri gustatu zait, zuri?

Badator KORRIKA, KORRIKA badator! Gandasegiko euskAHALDUNak prest!

Estándar

Datorren 19 an, ostegunarekin, abiatuko da Urepeletik 19. Korrika. Euskararen aldeko lasterketa erraldoi horrek, 10 egunetan, Euskal Herria osoa zeharkatuko du. Gau eta egunez, eguzkia zein euria, tipi-tapa, gelditu gabe…2000 kilometro baino gehiago egin ondoren, Bilbon bukatuko da, martxoaren 29 an. Galdakaotik 29 an igaroko da goizaldeko ordu batak aldera.

Ohi denez herrian KORRIKA TXIKI izango dugu. Martxoaren 27 an  Galdakaoko eskolako ume guztiak kalera aterako dira euskararen alde korrika egiteko.

euskahaldunak

El jueves día 19 se pone en marcha la 19ª edición de la KORRIKA. Esta carrera popular a favor del euskara recorrerá en diez días toda la geografía de Euskal Herria. Día y noche, con sol o lluvia, sin detenerse…tras hacer más de 2000 kilometros, acabará en Bilbao el día 29 de marzo. Por Galdakao pasará en la madrugada de ese mismo día, sobre la una de la mañana.

Como de costumbre los centros escolares organizan la llamada “KORRIKA TXIKI”. Este año tendrá lugar el 27 de Marzo. Ese día todos/as saldremos a la calle para correr a favor del euskara.

Informazio gehiago: Korrika 19

“Euskaraz jo eta ke ur upela bete arte”

Estándar

Lelo horren pean hasi eta bukatzear dago ikasturte honetako lehenengo euskara kanpaina. Pasa den abenduaren 3 an, eskararen nazioarteko egunarekin batera, eman zitzaion hasiera eta datorren 19 an, Gabonetako oporren hasierarekin bukatu egingo da. Euskara sustatzea eta haren erabilera areagotzea eskolako esparru guztietan( gelatan, jantokian, patioan, pasabidetan,…) dugu helburu.

Ur ontzi haundia, 5 litrotakoa, daukagu gela guztietan. Egunez egun lortutako puntuekin urez betetzen joango da. Bete ez gero botilan dagoen arraultzatxoa kanpora aterako da taldeak bertan daukan saria jasoko du. Eutsi euskaraz mintzatzeari!

Pablo,Ismael,Asier,Olatz, Eneritz...ur botila eskuan eta euskara ahoan!

Pablo,Ismael,Asier,Olatz, Eneritz…ur botila eskuan eta euskara ahoan!

Con el lema ” euskaraz jo eta ke… ur upela bete arte” comenzamos ,el día 3 de diciembre, la primera campaña del curso 2014/15 para impulsar el uso del euskara. Los obetivos de esta campaña son estimular e incrementar el uso del euskara en todos los ámbitos escolares ( la clase, el comedor, el patio, los pasillos…).

En todas las clases tenemos un pequeño huevo dentro de un botellón de cinco litros. El objetivo es llenarlo de agua para ello los/as alumnos/as han de conseguir, diariamente, los puntos que acreditan que hablan en euskara (Tres puntos un vaso de agua). Dentro del huevo está el premio.  ¡animo!