Archivo de la categoría: Euskararen eguna

Txikiak eta handiak elkarrekin olgetan.

Estándar

Abenduaren 3 a, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, txikiekin jolasteko saio berezi bat egin genuen atzo. Egiatik eskolako nagusien talde bat bost urteko neska-mutilekin jolastera jeitsi zen Gandasegira.

Jolasen helburu nagusia olgatzea, ondo pasatzea, da. Ezer gutxi behar da jolasteko: gogoa eta lagunak. Orga eta zaku lasterketak, soka saltoka eta zankuak, bolo jokua, sokatira eta lokotsen bilketa … txikiak, nagusien laguntzaz, txokoz txoko ibili ziren gelditu gabe.

Lan egiteko denbora astiro igarotzen dela diote eta jolastekoa, ordea, arineketan .Erlojua ez da eteten, denbora  aurrera doa beti eta ea konturatu gabe amaitzeko ordua heldu zitzaigun. Ordubete lagunekin, elkarrekin, olgetan eman genuen euskararen eguna ospatzeko.

 

Anuncios

Gaur, bihar … egun guztiak dira euskararen eguna.

Estándar

Igandean, abenduaren 3 an, izan zen euskararen nazioarteko eguna. Guk, eskolan, atzokoan ospatu genuen. Egun hotza eta euritsuari aurre eginez, goizeko bederatzietan, ikasle eta irakasle guztiak prest geunden elkarrekin abesteko. 600 en ahotseko koro ederrra osaturik prestatutako errepertorioari ekin genion. Hasteko, “Maitetxo” abestia, txirulaz jo zuten goi mailako ikasleek. Ondoren, “ahoa bizi, belarriak prest” eta “behin betiko” kantak abestu genituen denek batera.

Urteak 365 egun ditu … ein ditzagun denak, narultasun osoz, euskararen eguna. Azkenengo kantak esaten den moduan: ” etxean eta kalean … jolasean, eskolan, lanean … euskaraz Euskal herrian”.


Maitetxo itsasora juan da / itsasontzi batean./ Maitetxo itsasoan dago
urrutirako bidean.
Maite, maite…
Maitetxo noiz etorriko da,/ nere bihotza zain dago./Maitetxo noiz etorriko da,
biok alkar bizitzeko.
Maite, maite…

Ahoa bizi,  belarriak prest

Euskara Udalean/Euskara Herrian/euskaraz hartzen dugu/ta euskaraz edan genuen/ amaren titian.
Euskara edan nahi dugu iturri berrian !!                  Euskara edan nahi dugu iturri berrian!!

Behin betiko kanta

Gurasoen elkarteak antolatutako marrazki eta ipuin lehiaketaren irabazleak.

Estándar

Urtero bezala, IGEk( Ikastetxeko Gurasoen elkarteak),“euskara” gaia harturik marrazki eta ipuin lehiaketa antolatu egin du. Pasa den asteazkenean Gurasoen elkarteak ezagutzera eman zituen aurtengo edizioaren irabazleak. Hauek izan dira: Haizene Arce, Paule, Iruarrizaga, Elsa Nuñez, Iraia Martija eta Nahia Aldamizetxebarria.

Ondoren, Iraia Martijak eta Nahia Aldamizetxebarriak  idatzitako ipuiak dauzkazue:

 

Nik euskaraz bizi nahi dut !!! (Iraia Martija)

Bazen behin 8 urteko neska bat. Galdakaon bizi zen. Etxean gurasoekin, nebarekin euskaraz hitz egiten zuen.Eskolan ere beti euskaraz hitz egiten zuen. Baina jolas orduan bere lagunak erderaz hitz egiten zuten. Berrarekin haserratu egiten ziren beti euskaraz hitz egiten zuelako. (Istorio osoa irakurtzeko egin klik ondorengo loturan: euskalduna-naiz )

 

Ni, bertsolari (Nahia Aldamizetxebarria)

Hegazkina lur hartzeko zorian dago oraintxe bertan.Ordu eta erdi hau oso gustora egon naiz, nire ondoko eserlekuan dagoen emakumearekin hizketan.Ez dakit zergaitik, baina nire barruan, zerbaitek esaten dit luzaroan ikusiko dudan emakume britaniar bakarra izango dela…… Nire maleta guztiak bildu ditut eta taxi geltokira abiatu naiz korrika bizian.  – Stop taxi, stop! – esan dut ohiuka, nigandik hurbil ikusi dudan kotxe zuri batean jarriz. (Istorio osoa irakurtzeko egin klik ondorengo loturan:   Ni, bertsolari )

Hona hemen irabazle guztiak:

 Este miércoles hemos conocido los nombres de los/as ganadores/as del concurso de dibujos y cuentos  organizado por la Asociación de padres y madres del Colegio. El concurso se realiza entorno al “dia internacional del euskara”. Aquí teneis a las ganadoras: Haizene Arce, Paule Iruarrizaga, Elsa Nuñez, Iraia Martija y Nahia Aldamizetxebarria.

Handiak eta txikiak elkarrekin jostatu zuten.

Estándar

Euskararen nazioarteko eguna dela eta jolas saio berezi bat prestatu genuen eskolan. Eskolako nagusien talde bat, 6.C taldea, Egiatik Gandasegira jeitsi egin zen 5 urteko neska-mutilekin jolastera.

img_1845

 

Jolasak ez du adin mugarik ezartzen, olgatzeko aukera ederra eskeintzen die partehartzaile guztiei. Lagunak eta jolasteko gogoa besterik ez da behar ondo pasatzeko. zakua lepoan (kontrabandisten jolasa), Sokasaltoka, boloak, lokotsen bilketa, zaku lasterketak eta sokatira … sei taldetan antolaturik txikiak, nagusiek ondo lagunduta, txokoz txoko ibili ziren ordu luze batez. “Lagun onekin, denbora labur” esaera zaharrak ondo baino hobeto laburbiltzen du “elkarrekin olgetan” eman genuen arratsaldea.

Grandes y peques jugando juntos: jugar es compartir.

Esta es la idea de la sesión de juego que preparamos con motivo del día internacional del euskara. Un grupo de mayores, 6ºC, bajo de Egia a Gandasegi para jugar con los/as niños/as de cinco años.

img_6970

El juego nos ofrece la oportunidad de divertirnos sin ningún límite de edad. Para jugar solo necesitamos ganas y amigos/as con los/as que compartir el juego. Organizados en seis grupos los/as peques, bien acompañados por los/as mayores, recorrieron el patio de txoko en txoko. Una hora, 60 minutos que se hicieron cortos, porque cuando lo estamos pasando bien el tiempo vuela.

6. mailako ikasleak bertsotan, gelaz gela.

Estándar

Abenduaren 3 a euskararen nazioarteko eguna da. Aurten larunbata denez, ostiralean ospatu egin zen eskolan hainbat ekintzen bitartez. Aurreko urteotan bezala , 6 . mailako ikasleek gelaz gela ibili ziren bertsolaritza arloan prestatutako bertsoak abesten. Hona hemen bertsoen letrak eta bideoak.

Euskaraz hitz, jolas eta kanta … euskaraz bizi eta hortara goaz !!!

Abenduaren hirua / iritsi baino lehen / gabiltza ospatzen / euskararen eguna / Badaukagu hemen / euskaldunak garela / esan denak ozen / saiatu behar gara / euskaraz mintzaten / eskolatik kanpora / ohartu daitezen. (bir)

Doinua. Esnesaltzailearena.

Gure txantxangorriak / erronka bat badu / guztiok lagundu / euskaraz mintzatzea / badugu helburu / ta lortuko dugula / gaude gu seguru / gure hizkuntza zaharra / ezin baita galdu / euskaraz gehiagotan / egin behar dugu. (bir)

Doinua: Esnesaltzailearena

Guk klasetan euskaraz / ez badugu egiten / ez dugu gainditzen / baina klasetik kanpo / ez dugu entzuten / Bat erderaz hasita / besteak jarraitzen / saiatu behar dugu / euskara ez galtzen / gure hizkuntza bada / mintzatu gaitezen. (bir)

Doinua: Esnesaltzailearena.

 

 

Gandasegi eskolak euskararen eguna ospatu zuen.

Estándar

“Hasi etxetik eta kalera, hasi kaletik eta etxera … Dakitenek erabiliz, ez dakitenek ikasiz … martxan jarri da lege berri bat: euskaraz Euskal Herrian”.

Gandasegiko ikasleek, gurasoek eta irakasleek, Eskola zaharreko patioan elkarturik ospatu genuen atzo, abenduaren 2 an, euskararen nazioarteko eguna. Imanol Urbieta kantagilearen kanta sorta baten ostean (Jon Braun, Txiki txiki txikia, Udaberrian kantuz, Behin betiko) Euskal Herrian euskaraz ( Xabier Amuriza- Oskorri ) kantaren bertsio martxosoa abestu genuen denok batera.

Euskal Herrian euskaraz

Euskal Herrian euskaraz, nahi dugu hitz eta jolas lan eta bizi euskaraz eta hortara goaz …Hizkuntza gabe esaidazue, nola irtengo naizen plazara … Zabal bideak eta aireak, gure hizkuntzak har dezan arnas. Ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituena?

Literatura lehiaketan sarituak.

Estándar

Euskararen eguna dela eta Guraso Elkarteak antolatutako literatura lehiaketan argazkian dituzuen lagunak izan ziren sarituak. 2. mailako Begoña Ibarretxek, 4. mailako Julen Zamalloak eta 6. mailako Ismene Bernabek sariak jaso zituzten Guraso Elkarteko ordezkariaren eskutik.

IMG_5114[1]

Euskaraz mintzatu, gure hizkuntza dela ez ahaztu/ Klasean, kalean, lagunen artean eta etxean, beti euskara ahoan/ Abenduaren 3 an, euskara maite dugunok, batuko gara kalean. (Julen Zamalloa)

Euskararen egunean, ikasleak bertsotan.

Estándar

Euskararen eguna, gaurkoan helburu/ etorkizunerako, ez dugu nahi galdu/ aurrera jarraitzeko, guztiok lagundu/ gure hizkuntza da ta, zaindu behar dugu.

Gandasegi erdera, asko beharbada/ Galdakaon be gutxi, entzuten euskara/ baina lortu ahal dugu, saiatzen bagara/ laguntzeko onena, hitz egitea da.

Doinua: ” Markoxen txerria”

Abenduaren 3 a, zelako eguna/ Gandasegi eskolan, ospatzen duguna/ euskaraz mintzatuta, ez izan tuntuna/ bere eguna da ta, gozatu laguna. Gure hizkuntza dugu, ta gure gustuko/ hitz eginez indartu, makaldu orduko/ pixkanaka saiatuz, guk dugu lortuko/ erabiltzen badugu, ez baita galduko.

Doinua: “Triste bizi naiz eta”.

Euskararen eguna, da pixkat arraro/ egunero erderaz, egiten gehiago/ horrela jarraituta, euskara akabo/ erabili ezean, arriskuan dago. Erabili dezagun, oso polita da/ eskolatik hasita, ondoren plazara/ euskaldunak bagara, geurea euskara/ gehiago erabiltzen, saiatuko gara.

Doinua: “Maritxu nora zoaz”.

Euskararen egunean Eskola osoa kantari.

Estándar

Lan eguna izanda bagenuen zer ospatu pasa den ostegunean, abenduaren 3 an. Nazioarte mailan “euskararen eguna” dugu. Kalera, plazara, lanera festa giroan joateko eguna. Ohi denez Eskolako komunitateko partaideak ( irakasleak, ikasleak, gurasoak, aiton-amonak,…), eguneroko beharrak bazterrean utzita, elkartu ginen Gandasegiko patioan euskararen alde abesteko. Kantaldi ederra!: Hasteko, denak batera “Lotsa galdu” abestia kantatu genuen:

Eh, aizu lagun euskaraz mintzatu / entzun lagun lotsa galdu zazu / aizu lagun euskaraz mintzatu, uuuhhh!

Ostean, 6. mailako ikasleek “Maitetxu itsasoan dago” jo zuten:  “Maitetxu itsasoan dago, itsasontzi batean, maitetxu itasoan dago, urrutirako…”

Geroago, lehenengo mailakoek Ganbarako liburua kanta ederra oparitu ziguten kitarraz lagundurik: Ganbarako liburu baten, istorio hau irakurri nuen, ideiak zeukan tituloa, izenik gabekoa zen.

 Eta bukatzeko, denak batera, “Behin Betiko” abestia: Hasi etxetik eta kalera, hasi kaletik eta etxera, martxan jarri da lege berria:
Euskaraz Euskal Herrian.

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik.

Estándar

Hizkuntza guztiak Munduko ondare izendatu ditu UNESCO-k eta guztiak zaindu beharra aldarrikatu du. Hizkuntza bat galtzen denean, Mundua ikusteko eta ulertzeko era berezi bat galtzen da, mendetako tradizioa. Arriskuan dauden hizkuntzak babestea ezinbestekoa da, beraz, Munduko aniztasuna gordetzeko.

EHE-LOGOA

Munduan hizkuntzak desagertzen ari dira, ordea, eta abiada bizian. Adituen arabera, 15 egunero hizkuntza bat galtzen da. Egun 2.500 hizkuntza daude galtzeko arriskuan, UNESKO-ren arabera. Euskara ere zerrenda horretan dago.

eusk bizi nahi

Euskal Herrian bertan, 100 hizkuntza ezberdin hitzegiten dira gaur; gehienak afrikarrak. Ikertzaileek diotenez, euren sorterrian ama-hizkuntza erabiltzeko zailtasunak dituzten etorkinak euskara ikasteko prest azaltzen dira.

EUSKARAK_365

Gaur, abenduaren 3 a, Euskararen Nazioarteko Eguna da.

Hurrengo sarreretan eskolan egun hori ospatzeko prestatu ditugun ekintzen berri izango duzue.