Archivo de la categoría: Gabonak 2015

Gandasegi eskolak Gabon jaia ospatu zuen.

Estándar

Eskolako komunitate osoa ( irakasleak, ikasleak, gurasoak, aiton-amonak,…) bildu zen ostiralean, eskola aurrean, Gabon jaia ospatzeko. Plazan, ume txikiak eta senidekoak zai zeudela, heldu ziren 11.30 ak aldera  Olentzero eta goi eskolako ikasleak. Norberak bere lekua hartu ondoren jaialdiari hasiera eman zitzaion. Denok batera “Horra! Horra! gure Olentzero!” kantatu ondoren zikloka abesti bana kantatu zen. Ondorengo bideotan ikus ditzakezu. Bukatzeko, denok batera, “Hator, hator” abestu genuen. Jai polita, ederra. Horrekin amaiera ematen diogu hiruhilabete honetan egin dugun lanari. Atsedena hartuta, urtarrilaren 7 an, indarberriturik itzuliko gara eskolara. Gabon zoriontsuak izan!

IMG_5126

Toda la Comunidad escolar de Gandasegi  ( profesores/as, alumnos/as, padres/madres y familiares ) se reunió el viernes para celebrar la fiesta de Navidad. Sobre las 11:30 llegó a la plaza, en la que lo esperaban los/as pequeños/as de la escuela,  el Olentzero acompañado por los/as alumnos/as de Egia. La fiesta dio comienzo con la canción “Horra!Horra! gure Olentzero”. Después, cada ciclo cantó una canción y para finalizar nos unimos para cantar “Hator,Hator”. Con esta entrañable fiesta damos por finalizado el trabajo de este trimestre. Tras las vacaciones, con nuevas fuerzas, volveremos a la escuela el 7 de Enero. ¡Felices fiestas!

IMG_5128

“Horra! Horra! Gure Olentzero!, pipa hortzetan duela eserita dago”

Elur malutak zerutik, izar bat dir-dir zeruan, …

Urtaro zuriko emakumea, eskarmentuko artzain andrea, euskaldun guztiok dugu begiko…

Oporrak, oporrak, Gabon oporrak! Utzi lantxoak dira Gabonak. Amatxo non dago jaiotza gordeta…

Horra Mari Domingi, begira horri, gurekin nahi duela Belena etorri. Hatoz, hatoz, zure bila nenbilen ni!

Hator, hator mutil etxera, gaztaina ximelak jatera. Gabon gaua ospatutzeko aitaren eta amaren ondoan.

Olentzero eta MªDomingi eskolara etorri ziren.

Estándar

Inoiz baino arinago, abenduaren 18an, Olentzeroaren eta MªDomingiren bisita izan genuen. Goizeko 9:15 etan, txirrina jo baino lehen, eskolako atean zeuden Gabonak gertu ditugula adierazteko. Eskolara sartu eta liburutegian 1. eta 2. mailako neska-mutilek merezi duten harrera goxoa eman zieten.

“Horra! horra! gure Olentzero!, pipa hortzetan duela, eserita dago … “

“Urtaro zuriko emakumea, eskarmentuko artzain andrea, euskaldun guztiok dugu begiko, maiteko dugu beti-betiko! maiteko dugu beti-betiko!”

 

“Mari Domingi goxoena, Mari Domingi ausartena, Mari Domingi eztiena, Mari Domingi azkarrena”.