Archivo de la categoría: Gabonak 2016

2016 ko Gabon jaia, Gandasegi eskolan.

Estándar

Gurutzeko plazan bilduta, Eskolako komunitate osoak ospatu zuen herenegun, abenduaren 23 an, aurtengo Gabon jaia. Ohi denez, ikasleak,irakasleak, gurasoak eta familiak elkartu ziren Olentzeroari ongietorria emateko eta elkarri jai zoriontsuak opatzeko. 11:30 aldera, goiko ikasleak ondo lagunduta, heldu zen plazara Olentzeroa . Lekua hartuta “Horra! Horra! Gure Olentzero” kantatu zuten denok batera. Ondoren zikloka abesti bana kantatu zen eta “Hator,hator” abestuz amaia emon zitzaion jaiari. Giro ederra, koloretsua, ezinhobea, hiruhilabete luze honi agur esateko. Atsedena hartuta, urtarrilaren 9 an, indarberriturik itzuliko gara eskolara. Jai zoriontsuak izan!

gabonak16

Toda la Comunidad escolar de Gandasegi se reunió el viernes para celebrar la fiesta de Navidad. Sobre las 11:30 llegó a la plaza, en la que lo esperaban los/as pequeños/as de la escuela,  el Olentzero acompañado por los/as alumnos/as de Egia. La fiesta dio comienzo con la canción “Horra!Horra! gure Olentzero”. Después, cada ciclo cantó una canción y, para finalizar, nos unimos para cantar “Hator,Hator”. Con esta entrañable fiesta damos por finalizado el trabajo de este largo trimestre. Tras las vacaciones, con nuevas fuerzas, volveremos a la escuela el 9 de Enero. ¡Felices fiestas!

Horra! Horra! Gure Olentzero, pipa hortzetan duela…

Haurreskolako txantxangorritsuak  kantari: 

Lehenengo ziklokoak: “zart eta kris” kanta.

Bigarren zikloko neska-mutilak: “Gabonetan, Gabonetan”

Hirugarren zikloko ikasleak: “Alaken, alaken”

Din-Don-Dan Gabonak dira.

Hator, hator mutil etxera, gaztaina ximelak jatera. Gabon gaua ospatutzeko aitaren eta amaren ondoan. Ikusiko duk aita barrezka amaren poz ta atseginez.

Anuncios

Olentzero eta Mari Domingi menditik eskolara.

Estándar

Gabon oporrak heldu zaizkigu, azkenean. Horren berri ematera etorri ziren atzo, abenduaren 23an, Mari Domingi eta Olentzero. Bederatziak eta laurdenetan, txirrinak jotzear zegoela, agertu ziren biak aldapan behera.

Eskolako sarreran ongi etorri beroa eskaini ondoren barrura sartu ziren. Liburutegian eskolako txikiak zain zituzten. Hau poza!!!. Horra! Horra! gure Olentzero!

 

5. mailakoak Gabonetako koplak eta bertsoak kantari.

Estándar

Oporrak heldu dira

5.B taldea. Doinua: Ikusi nuenean.

Oporrak heldu dira / gaude oso pozik / familiarekin gaude / ez dugu klaserik.

Gabonekin batera / Olentzero dator / Mari Domingirekin / biak jator jator.

Gabon gauean denak / afari gozua / turroia jaten dugu / eta mariskoa.

Gabon zaharretan denak / mahatsak eta jaia / din,dan,don entzun eta / da urte berria.

  Gabonekin batera oporrak badatoz

                 5.A taldea. Doinua: Elurra teilatuan.

Gabonekin batera / oporrak badatoz / datorren urtera arte / berriro ez gatoz. Bazkari, afariak / bankete handiak /familia elkartuta / bonboi ta turroiak.

Rau,rau, rau / rakataplau / Hau dok umorea / utzi alde batera euskaldun jendea.

Hogeitalau gauean / Olentzero dator / opariak ekartzen / portatzen da jator. Bi mila ta hamaseia / bukatzera doa / eta hamazazpia / heltzeko gogoa.

Rau,rau, rau / rakataplau / Hau dok umorea / utzi alde batera euskaldun jendea.

Gabonetako bertsoa 

5.C taldea.Doinua:Olentzero.

Osaba, izekoak / ta aiton amonak / bazkari, afariak /dira oso onak/ gure artean opari / jolas eta bromak / guri asko gustatzen / zaizkigu Gabonak.