Archivo de la categoría: Gelaz gela

Ramon Olasagasti idazlea bostgaren mailako ikasleekin izan zen.

Estándar

Sasiolako errotaria liburua irakurri izan dugu azken hilabetean. Ipuin horren egilea den Ramon Olasagasti eskolara etorri zitzaigun pasa den ostiralean. Berrobin, Gipuzkuako herri txiki baten jaio zen Ramon 1972an. Kazetaritza ikasi zuen Leioako unibertsitatean eta kazetari gisa  Euskaldunon egunkarian eta Berrian egin du lan. Gaur egun, itzulpengintzan egiten du lan eta soberan daukan denboran ipuiak idazten ditu.

 

“Liburuak altxor bat dira niretzat”. Motxilatik atera zituen berak idatzitako zenbait liburu eta ume garaian berak irakurritako abenturazko bi liburu potolo, altxor gisa gordetzen dituenak. Irakurtzea eta idaztea gogoko izan ditut ume nintzenetik. “Liburuak eta hizkuntza, euskara, horiek dira nik eta zuek dauzkagun bi altxor”.  Solasaldi goxoan aritu da Ramon, idazlearen lanaz eta irakurri berri duten ipuiaz, bostgarren mailako umeekin.

Ander begitan hartua dute ikaskide batzuek. Mila deabrukeria egiten dizkiote eta ez dute bakean uzten. Anderrek, ordea, ez ditu salatu nahi. Sasiolako errota abandonatura eramango dutela egiten diote mehatxu, hango mamuarekin gaua igarotzera. Herrian beti izan dira zurrumurruak eta kontu ilunak Sasiolako errotari buruz. Aspaldiko istorio beltz bat, inork argitu gabekoa, gordetzen da horma zahar haien artean. Pixkanaka, duela 60 bat urte gertatutako pasadizoak eta gaur egungo gorabeherak korapilatuz joango dira misteriozko kontakizun honetan.

Bullynga, belaunaldiz belaunaldi gaztetxoen artean sortzen diren harremanak jorratzen dira ipuin honetan, misterio eta beldur ukitu batez.

Sasiolako errotaria

Anuncios

Lagunekin olgatu, elkarrekin ikasi.

Estándar

Jolasa umeen jarduera naturaleena da. Askorentzako baliorik gabeko ekintza bada ere, funtzezkoa dugu umeentzat jolasa. Haurrek jolasteko eskubidea dute. Jolasaren bitartez umea hazi eta hezi egiten da. Ondo pasatzeaz gain jolasak elkarbizitza arauteko eta arazoei irtenbideak bilatzeko baliabideak eskaintzen dizkigu. Osasuna, oreka fisiko eta emozionala, lagunak egiteko bidea,…utz ditzagun, bada, umeak jolasten. Jolasean ari direnean ez baitdaude denbora galtzen.

Jolas saio bat astero laugarren mailan

Jolasteko ezer gutxi behar da: lagunak, jolasteko proposamena eta denbora tarte bat. Laugarren mailan elkarrekin jolasteari saio bat astero ematea erabaki dugu. Talde txikietan antolatuta (laupabost lagunekoak) mahai jolasak, didaktikoak, hartu eta … Jolasten ikasi behar da: argibideak irakurri, arauak ikasi eta jolasa praktrikan jarri. hainbatetan batera jokatu behar da helburua lortzeko, beste batzuetan, ordea, lehian aritu behar batak besteari irabazteko. Bost talde, bost jolas,…, hamabost minutu pasa ondoren errotazioa egitewn da jolasa aldatzeko.

Laugarren mailako ikasleek “Amerindiarrak” ekarri zizkiguten gogora.

Estándar

Cristobal Colon Amerikara heldu baino lehenagoko herriak, haien ohiturak eta bizimodua (kultura) ikasgai izan dute laugarren mailako ikasleek. Ostiralean beste taldekoen eta etorritako gurasoen aurrean aurkezpena egin zuten.

Amerika kontinente oso handia da. Bertan indiar tribu asko bizi izan dira eta, gaur egun ere bizi dira. Guztietatik ondorengo lauak aukeratu egin dituzte: Inuitak, Aztekak. Inkak eta Lautadako Handietako indiarrak.

Hirugarren ziklokoen kantaldia.

Estándar

Abenduaren 3an, euskararen nazioarteko egunean, kantaldi bat antolatu genuen eskolan. Hiru hilabete honetan kanta trukerako prestatutako abestiak gogora ekarri genituen. Ikasleek maite dituzten abestiak dira, gaur egungo taldekoenak. Bostgarren mailako taldeek “NoraNOGEN taldearen kanta ederra aukeratu zuten. Seigarren mailako taldeek, ordea, kanta bana aukeratu zuten: “Aldapan gora HUNTZA taldearena, “Euskaraz bizi nahi dutESNE BELTZArena eta “Aske maitte,aske biziGATIBU taldearena.

Sarreran bilduta entzuleak, beste taldeko ikasleak, eskaileran entzuteko prest zeudela kantatzeari ekin zioten txandaka. Ikusi bideoa. “Ikus daitekenez ez zitzaigun espero genuen bezain  ondo atera: talde handian kantatzea ez da erraza; urduritasuna, lotsa, publiko aurrean;  lana ondo egiteko ahalegina, gogoa…hurrengo batean hobeto aterako da, dudarik gabe”. Beno, hauxe da Ane Teilaturen kritika. Zuek bideo ikusita nola baloratzen duzue egindako lana?. Hobetzeko prest?

Olerkiak ahotik belarrira eta belarritik…

Estándar

Firin faran haizeak gogor jo du azken boladan. Hostoak airean dantzan ari dira hitzekin batera. Hitzak ahotik belarrira doaz gozo-gozo. Biluztutako zuhaitzetan kolore guztietako txoriak elkarri ametsak kontatzen ari. Hitzak, txoriak, ametsak airean dabiltz udazken honetan. Ahoetatik belarrietara eta belarrietik… bihotzetara.

Irudian klik egin Gandasegiko 3 eta 4 urtekoen arteko “olerki-truke” argazki erreportaia ikusteko.

Gandasegi Haur Hezkuntza

Ver la entrada original

Lehenengo zikloko neska-mutilak elkarrekin olgetan.

Estándar

Aurten ere abenduaren 3an eskolan Euskera Eguna ospatu dugu, eta aurtengoan bereziagoa izan da, izan ere Euskaraldiaren azken eguna izan baita. 1.zikloko ikasleak arratsalde pasa ibili dira eskolako patioan jolas tradizionaletara jolasten. Txokoka eta nahastuta ibili dira 1.mailako eta 2.mailako ikasleak 6 taldetan. Soka tira, pilota garraioak, zapitxoa, lokotx bilketa, makilen zorabioa eta zaku lasterketa izan dira aurten aukeratuta jolasak eta talde txiki zein handitan aritu dira jolasaren arabera. Denek poz pozik parte hartu dute jai giroan eta musika eta barreak ez dira falta izan!!

 

Bostgarren mailakoekin Gernikan izan ginen.

Estándar

Gernikara joan ginen, pasa den astean,  bertoko Batzarretxea eta Euskal Herria museo bisitatzera.

Batzar-aretoa batzarretxearen erdigunea da, bertan izaten dira Bizkaiko Batzar Nagusien bilerak. Biltzar horiek aintzinatik, Erdi Arotik, datozkigu. Aintzinean, bertan zegoen Antiguako Andra Mari ermitan meza egin ostean, Gernikako arbolaren aldamenean ekitaldi politikoak ospatu ohi ziren. Gaur egungo egoitza elizaren gainean eraiki zen 1828.urtean Antonio Etxebarria arkitektoaren zuzzendaritzapean.

Batzar-aretoan, adi-adi, gidak eman zizkigun azalpenak entzuten.

Gernikako haritzaren aurrean. Bertan egiten du karguaren zina Lehendakariak.

Gernikako arbola, haritza, euskaldunen ikur unibertsala da. Haren itzalpean udalerri bizkaitar guztietatik etorritako ordezkariak bildu izan dira, mendetan zehar, Bizkaiko Batzarretan. Gaur egungo haritza, lehenbiziko ondorengo zuzena, 2005 ean landatu zen.

Gernikako Batarretxea, Batzar-aretoa, Haretxa…

Arbola Zaharra, zutabez ingutatuta, gordetzen den zaharrena da.

Batzarretxetik ondoan dagoen Euskal Herria museoa bizitatzera hurbildu ginen. Bertan, lehenego solairuan, talde txikiak eginda (10/12 lagunekoak), historiaurretik gaurdaino bidaia egin genuen ( kobazuletako gizakiak utzitako aztarnak; herrien sorrera, baserrien arkitektura). Bigarren solairuan: herri kirolak eta musika tresnak ikusi ahal izan genituen.

Museotik hurbil dagoen Picasoren “Gernika” koadroaren mosaikoaren aurrean talde argazkia egin genuen.

” Astelehenean buruko mina” Bigarren mailakoak bertsotan .

Estándar

Kanta truke jarduera abian da, dagoenekoz. Eskolako eremu guztietan eta gure eguneroko bizitzan euskararen erabiliera sendotzea eta areagotzea dira jarduera honen helburuak. Kantatzea baliabide ona da elkarren arteko harremanak sortzeko eta hizkuntzarekiko jarrera positiboak bultzatzeko. Jarduera goxoa, atsegina. Umeak pozik ari dira kantak ikasten eta, nola ez, besteon aurrean abesten. Hona hemen bigarren mailako ikasleek Jon Maiaren bertso bat abesten bosgarren mailakoen aurrean.

 

 

Astelehenean buruko mina,

asteartean sukarra.

Asteazkenean medikutara,

ostegunean gau txarra.

Ostiralean nora joango naiz?

Asteak pasa du marra.

Larunbata da ondo nagoen

asteko egun bakarra.

                           Jon Maia

Gandasegiko kumetxoek olerki trukean.

Estándar

Hauxe dugu, ikasturte honetan,  euskararen erabiliera sendotzeko eta areagotzeko eskolak abian jarri duen lehenengo jarduera. Aurreko astean “argitxo” etorri zitzaigun bisitan eta Peio Añorgak idatzitako lau poema utzi zizkigun. Olerkiak entzun eta ondo ikasi ondoren mailaz maila joan gara truke egiten.

!.- Egunon laztana! Zelan egin duzu lo? 2.- Eman musu bat! 3.- Jostailuak batuko ditugu? 4.- Egin zintz! 5.- Hori ez da egiten. 6.- Oso ondo! Ederto egin duzu! 7.- Goazen kalera! 8.- Ixilik! 9.- Berandu da. 10.- Gabon, ondo lo egin!

Liburua: Jiran-Biran.

Aukeratutako olerkiak: Udazkena, Hitza, Ametsa, Txoria

Egilea: Peio Añorga. Marrazkiak: Jokin Mitxelena

 

UDAZKENA

FIRIN-FARAN

HOSTOAK DANTZAN

FIRIN-FARAN

UDAZKENEAN

 

 

AMETSA                                                  TXORIA

KASKA-KASKA                                              MOREA

KASKA TXURI                                                GORRIA

KASKA-KASKA                                              LARANJA

KASKA GORRI                                              URDINA

KASKA-KASKA                                             BERDEA

KASKA BELTZ                                               ANILA

KASKA-KASKA                                             HORIA

ETXEKO LEIHOAN                                MOKOA GARBITZEN

TXORIAK AMETS                                      ARI DA TXORIA

WALALE: UR-ARAZTEGIA MARTXAN DAGO!

Estándar

Walale ONG-ek Vougeko ospitale ondoan (Angolan) eraiki nahi zuen ur-araztegia martxan dagoela jakinarazi digu. Gure eskola, 5.mailako ikasleen bitartez, proiektu horren laguntzaile izan da. Ur-araztegiak onura ekarriko die Vougako Ospitaleko pazienteei eta 2 kilometroko erradioan sakabanatutako herrixketan bizi diren biztanleei (2.000 inguru) segurtasunik gabeko uraren kontsumoari lotutako gaixotasunen hedapena murriztuz.

Atzo, urriaren 12 an, jarri genuen araztegia martxan. Pilo bat jende etorri zen, araztegia bedeinkatu zuen apaiza, monjak, inguruko andrak, umeak eta gizonak ur bidoiakaz betetzeko prest.
Askotan abestu ziguten tuapandulaeskerrik asko unmunduz eta oso unkigarria izan zen!
Gero, denok brindis erraldoi bat egin genuen uregaz…super polite!
Guk behin eta berriro esan genien proiektu hau denona dela, pilo bat garela Walalen parte, eurena eta proiektu honetan era desberdinetan parte hartu dozuen danona!

ESKERRIK ASKO!!!! MUXU HANDI BAT!!!

Walale: agua potable y salud par Angola

Ayer inauguramos la potabilizadora de agua. Fue un día muy emotivo. Gracias a vuestra ayuda el Hospital de Vouga ya cuenta con agua potable.

MUCHISÍMAS GRACIAS