Archivo de la categoría: Giza eskubideak

Borobilean, denok bat, emakumeenganako indarkeriaren aurka.

Estándar

Dakizuenez gaur, azaroaren 25a, emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna da mundu osoan. Borobil more kamiseta zurian eta gure eskuak folio baten margotuta elkartu ginen Gandasegiko ikasle eta irakasleak, pasa den ostiralean, indarkeriaren kontra gaudela adierazteko.

Hoy, 25 de Noviembre  es el día internacional contra la violencia hacia las mujeres. Es asunto es muy grave… y todas y todos tenemos que reaccionar para cambiar esta horrorosa realidad. 

Zenbakiek eta koloreak errealitatearen adierazleak dira. Urteak 365 egun ditu, beltz eta gorriak, lan egunak eta jai egunak. Egutegietan holan agertzen zaizkigu. Lehengotan egun bakoitzari zegokion santu edo santuak, baita hilean zehar ilargiaren egoera ere agertzen zen. Gaur egun, egutegiek  gizarte orok aukeratutako gertakizun garrantzitsuen urteurrenak jaso egiten dituzte. Gaur, 25 zenbaki gorria borobil more baten erdian agertzen da munduko egutegi guztietan. Mugimendu feministak bultzaturik data hori, 1999. urtean, Nazio Batuen Erakundeak “Emakumeen kontrako bortizkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna” izendatu zuen. 

Un 25 rojo dentro de un circulo morado, símbolo contra la violencia sexista marca el 25 de noviembre en los calendarios de todo el mundo. Las Naciones Unidas declararon este día, en 1999, “día internacional contra la violencia hacia las mujeres”.

Seirehunen bat borobil more, mila eta berrehunen bat esku, gure eskuak airean. Hezkuntza gizarte berria eraikitzeko motorra izan behar da. Gizarte hori ez da izan behar etorkizunezko kontu bat, gaurdanik eraiki eta bizi behar duguna baizik. Etxean, kalean, eskolan, … denon artean indarkeria sexistarik gabeko errealitatea eraiki behar dugu. Gandasegi eskolako guztiek eskuak jaso egin ditugu horren alde, indarkeria sexistari ezetz borobila adieraziz.

En casa, en la calle, en la escuela,… todas y todos tenemos que empezar a construir y vivir esa nueva sociedad libre de violencia sexista.

Eskolako txikiak kurtzeko plazan, eskola aurrean, “minik ez” lelopean borobil handia osatzen. Egun horretan egindako bideoa ikusteko klikatu argazkian./ Haz klik en la foto para ver la acción de las/os peques de Gandasegi.

Nire izena entzutean eskua jaso egiten dut. Ni naiz nire eskua. Eskuak jolasteko, ikasteko, idazteko, lan egiteko, laztantzeko… Mundua ezagutzeko eta moldatzeko gizakiaren tresnak dira eskuak. Erabil ditzagun Mundu hobea eraikitzeko. Eskuak gora! Eskuak gora! Altxa ditzagun gure eskuak emakumeenganako indarkeriaren aurka.

Anuncios

Azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna.

Estándar

Datorren igandea, azaroak 25a, Emakumeengako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Egun garrantzitsua da danok kalera ateratzeko eta ozen oihukatzeko ez dugula emakumenganako indarkeriarik onartzen.

Baina zergaitik ospatzen da Azaroaren 25a?

Ez dator gaizki jakitea zergaitik ospatzen diren egunak. Zergaitik martxoaren 8a, zergaitik Ekainaren 28a… Zergaitik orduan Azaroaren 25a?

1981ean Bogotan (Colombia) Karibeko eta Hegoamerikako 1. topaketa feministak burutu ziren eta horietan azaroaren 25a Emakumearekiko Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna izendatu zen. 1960ko azaroaren 25ean Rafael Trujillo diktadorearen poliziak bortizki hil zituen Miraval ahizpak. Emakume horiek Dominikar Errepublikako hiru ekintzaile politiko izan ziren eta haien hilketa oroitzeko mugimendu feministak data hori hartu zuen emakumeenganako indarkeria sexistaren aurkako eguna bezala. Geroago, 1999. urtean,Nazio Batuen Erakundeak “Emakumeen kontrako bortizkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna” izendatu zuen. 

Gaur haurren eskubideen eguna da.

Estándar

1989ko azaroaren 20an Nazio Batuen Batzar Nagusiak Umeen* Eskubideei buruzko Hitzarmenaren testua onartu zuen, eta hurrengo urtean sartu zen indarrean.

Bertan, mundo osoko neska-mutilen eskubideen zerrenda egin zen eta umeen ongizatea bermatzeko arauak ezarri ziren. Eskubideen Nazioarteko Trataturik berretsiena da munduan.

Hitzarmenak umeei buruzko ikuspuntu berri bat ematen du. Umeak jada ez dira gurasoen jabetzakoak, ez karitateko obra baten onuradun babesgabeak. Gizakiak dira, eta euren eskubideak dituzte. Hitzarmenaren ikuspuntutik begiratuta, umea pertsona da, eta familiako eta komunitateko kidea, eskubide eta erantzukizunekin.

Hitzarmena pdf

El 20 de noviembre de 1989 la Asamblea General de Naciones Unidas aprobó el texto de la Convención sobre los Derechos del Niño*, que entraría en vigor el año siguiente.

La Convención describe la gama de derechos que tiene la infancia en todas partes, y establece normas básicas para su bienestar en diferentes etapas de su desarrollo. En la actualidad, es el Tratado Internacional de Derechos que más respaldo ha tenido en el mundo.

La Convención refleja una nueva perspectiva sobre la infancia. Niñas y niños ya no se consideran propiedad de sus padres, ni beneficiarios indefensos de una obra de caridad, sino individuos y miembros de una familia y una comunidad con derechos y responsabilidades.

Haurren eskubideei buruzko hitzarmena/La Convención de los derechos de la infancia

BOST MINUTUKO IKASTAROA: Gaztelaniazko “por” / Kathrine Switzer

Estándar

Euskara hobetzen

Nola adierazi gaztelaniazko “por”?

Denok dakigunez, gaztelaniaz ez bezala, euskaraz ez daukagu preposiziorik. Hori dela eta, askotan zalantzak izaten ditugu zerbait adierazteko.

Ø Errua leporatzeko:

Zuregatik (=por tí) lortu nuen lana, zuk lortu zenidan, alegia.

Zuregatik (=por tí, por tu culpa) zigortu naute.

Maitasunarengatik (=por amor) dena egiteko prest dago.

Ø Lekua adierazteko:

Hor nonbait (=por ahí) ibiliko da nagusia, auskalo non!

Igandero mendian (por el monte) ibiltzen naiz (ez *menditik).

Hemen (por aquí) dena ondo, eskerrik asko (ez *hemendik).

Ø Denbora adierazteko:

Goizez, arratsaldez eta gauez (=por la mañana…) egiten dute lan Osakidetzan.

Gauez (=por la noche) itxita dugu euskaltegia.

Ø Egilea adierazteko:

Informatikoak (= El problema ha sido resuelto por el informático) konpondu du arazoa.

Amaiak (=dicho por Amaia) esanda jakin genuen.

Bihotz handiegia Eider Rodriguezek (=por Eider Rodriguez) idatzitako azken liburua da.

Eider Rodriguezek irabazi du Euskadi literatura saria,

Bihotz handiegia lanagatik. Haur eta Gazte Literaturako saria ere eman diote, Santa Familia (Ikastolen Elkartea) komikiagatik.

Ø Bitartekoa edo modua adierazteko:

Postaz / postaren bitartez / bidez (=por correo) bidali ziguten gonbita-txartela.

Gurasoek gutunez / gutunen bitartez / bidez (=por carta) ezagutu zuten elkar.

Ø Kausa adierazteko:

Uholdea dela eta (=por / a causa de), saldu behar izan zuten denda.

Sutea dela eta (=por / a causa de), etxerik gabe geratu ziren.

 Elurra dela eta(=por / a causa de), mendatea itxita egongo da.

Ø Prezioa / ordainketak adierazteko:

Hogei euro emango dizkizut tomateen truke (=por).

Zenbat ordaindu duzu irakasgelako mahaiaren truke? (=por).

Ø Bestelakoak:

Gutxienez (=por lo menos).100 euro balio du jantziak.

Denon izenean (=por todos…) hitz egiten dut.

Euskararen Kukua. Osakidetza

*******

Artikulua eta bideoa

Ofizialki maratoi batean parte hartu zuen lehen emakumezkoa da Kathrine Switzer. 1967ko apirilaren 19an izan zen, Bostonen. Gaur egun, korrika segitzen du, eta ‘261 fearless’ elkarteko burua da. Emakumeak korrika eginez ahalduntzea du helburu.

1967ko apirilaren 19a. Zer esanahi du data horrek zuretzat?

Ofizialki maratoi bat korritu zuen lehen emakumea bihurtu nintzen eguna da. Egun horrek goitik behera aldatu zuen nire bizitza. Baina ez nirea bakarrik, baita milaka emakumerena ere. Ez nuen Bostongo maratoia korritu historia egiteko. Baina lasterketa arduraduna, Jock Semple, oldartu egin zitzaidan. Artean, emakumeek ez zuten Bostongo maratoia korritzen; ez, behintzat, dortsalarekin. Beraz, lasterketa uztea nahi zuen. Baina bizitzako erabakirik garrantzitsuenetako bat hartu nuen: lasterketa amaitzea.

Elkarrizketa osoa HEMEN

WALALE: UR-ARAZTEGIA MARTXAN DAGO!

Estándar

Walale ONG-ek Vougeko ospitale ondoan (Angolan) eraiki nahi zuen ur-araztegia martxan dagoela jakinarazi digu. Gure eskola, 5.mailako ikasleen bitartez, proiektu horren laguntzaile izan da. Ur-araztegiak onura ekarriko die Vougako Ospitaleko pazienteei eta 2 kilometroko erradioan sakabanatutako herrixketan bizi diren biztanleei (2.000 inguru) segurtasunik gabeko uraren kontsumoari lotutako gaixotasunen hedapena murriztuz.

Atzo, urriaren 12 an, jarri genuen araztegia martxan. Pilo bat jende etorri zen, araztegia bedeinkatu zuen apaiza, monjak, inguruko andrak, umeak eta gizonak ur bidoiakaz betetzeko prest.
Askotan abestu ziguten tuapandulaeskerrik asko unmunduz eta oso unkigarria izan zen!
Gero, denok brindis erraldoi bat egin genuen uregaz…super polite!
Guk behin eta berriro esan genien proiektu hau denona dela, pilo bat garela Walalen parte, eurena eta proiektu honetan era desberdinetan parte hartu dozuen danona!

ESKERRIK ASKO!!!! MUXU HANDI BAT!!!

Walale: agua potable y salud par Angola

Ayer inauguramos la potabilizadora de agua. Fue un día muy emotivo. Gracias a vuestra ayuda el Hospital de Vouga ya cuenta con agua potable.

MUCHISÍMAS GRACIAS

Angolatik dator notizia …

Estándar

Berri pozgarria heldu zaiguna Walale elkartearen bitartez. Angolan, Bié probintzako Vougako Ospitale ondoan, ONG horrek ur-araztegi eraiki nahi izan du. Jakinarazi digutenez ur-araztegia hurrengo asteotan martxan jarriko da. Gandasegi eskola proiektu horren partaidea da. Gogoratuko duzuenez, pasa den ikasturtean, bostgarren mailako ikasleek “pintxo orekatuak, gozoak eta…solidarioak” astebeteko lana burutu zuten. kanpaina horretan, pintxoen salmentatik, lortutako dirua Walale elkarteari eman zitzaion bere proiektua aurrera eraman zezan.

Ea asmatzen duzuen zer dagoen kutxa hauetan….pista bat: 🏥Vougako ospitalera heldu berri da eta 2000 pertsona baino gehiagoren bizitza hobetuko du.
✈️ Datorren igandean berriro Angolara goaz eta ur araztegia instalatuko dugu!! Dana kontatuko dizuegu.

Ur araztegia prest dago Angolara bidaiatzeko!! Lortu dugu!! Oso pozik gaude. Mila esker guztioi! / La potabilizadora solar ya está lista para viajar a Angola. ¡Lo hemos conseguido! Eskerrik asko a todas las personas que habéis puesto vuestro granito de arena.

Muy buena noticia la que nos llega a través de la asociación Walale. Esta ONG se propuso construir una depuradora de agua cerca del hospital de Vouga (provincia de Bié-Angola). Como sabéis nuestra escuela colaboró en ese proyecto. La ONG nos ha comunicado que la depuradora estará en marcha en breve tiempo. Como recordareis los/as alumnos/as de quinto, en el curso pasado,  realizaron un trabajo sobre la “alimentación equilibrada”. El dinero recaudado en esa campaña fue donado a este proyecto solidario.

¿Alguien se atreve a decir qué hay en estas cajas? Una pista: Acaba de llegar al 🏥hospital de Vouga y mejorará mucho la calidad de vida de más de 2000 personas.
✈️ El próximo domingo volvemos a Angola e instalaremos la potabilzadora de agua. Os iremos contando todo

Berri hau seigarren mailakoen blogetatik hartu dugu. Gela horietan egiten ari diren lana ezagutu nahi baldin baduzu eskuinaldean duzu haien blogetan sartzeko loturak.

Down sindromearen nazioarteko eguna, gaur.

Estándar

Gaur, Udaberriaren hasierarekin batera, ospatzen da Down sindromearen nazioarteko eguna. Hori dela eta Estatuko Down elkarteak kanpaina bat burutu izan du Down pertsonak benetakoak direla adierazteko.”Jatorrak, naturalak, imitaezinak, berezkoak eta egiazkoak…”.Hitz batez, “autentikoak” dira.

Gizarteak pertsona hauek nolakoak diren, nola pentzatzen duten eta nola sentitzen diren ezagutzea da kanpainaren helburu nagusia. Estatu mailan 35.000 Down lagun dauzkagu, gure ondoan bizi dira. Haiek ez dute ezertan aldatu behar. Guk, ordea, bai.

 “Auténticos/as” . Con motivo del Día Mundial del Síndrome de Down, que se celebra hoy 21 de Marzo, la asociación Down España pone en marcha una campaña para que “la sociedad se acerque más a la manera de ser, pensar y sentir de este colectivo, que en España está formado por 35.000 personas, y que los descubra como no lo había hecho hasta ahora”.

 La campaña, realizada sin ningún tipo de guión, “muestra a las personas con síndrome de Down tal y como son, sin artificios, y refleja que ellos son inimitables, espontáneos y genuinos, en definitiva, auténticos”. Ellos y ellas no tienen que cambiar en nada. Nosotros/as, en cambio, sí.

Eskuak gora emakumeenganako biolentziaren aurka.

Estándar

Azaroaren 25 a Emakumeenganako  Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan da. Borobil morea eta eskuak, gure esku hutsik eta zabalak, dauzkagu horren kontra gaudela adierazteko ikurrak. Nirea eta zurea,…, eskolako lagun guztion eskuak elkarturik borobil handiak bete egin ditugu eta gelatik pasillora atera gara  asmo hori aldarrikatzeko.

Lehenengo zikloko ikasleen eskuak.

Nire izena entzutean eskuarekin ni naizela adierazten dut. Ni naiz nire eskua. Eskuak jolasteko, ikasteko, idazteko, lan egiteko, laztantzeko,…, erabiltzen ditugu. Mundua ezagutzeko eta moldatzeko gizakiaren tresnak dira eskuak. Erabil ditzagun Mundu hobeago bat eraikitzeko. Eskuak gora! Eskuak gora! Altxa ditzagun gure eskuak emakumeenganako indarkeriaren aurka.

Hirugarren zikloko ikasleen eskuak.

El 25 de Noviembre es el Día Internacional contra la Violencia hacia las Mujeres. El circulo morado y las manos abiertas son los símbolos para expresar nuestro rechazo a esta violencia. Mi mano, la tuya,…, juntando todas nuestras manos hemos llenado dos grandes círculos y hemos salido de clase al  pasillo para, tod@s junt@s, gritar nuestro deseo.

Levanto mi mano al escuchar mi nombre. Yo soy mi mano. Las manos para jugar, para aprender, para escribir, para trabajar, para acariciar, … El ser humano se ha servido de sus manos para conocer y moldear el Mundo. Utilicemos nuestras manos para construir un Mundo mejor. ¡Arriba las manos! ¡Arriba las manos! ¡Levantemos nuestras manos contra la violencia a las mujeres!

 

Gandasegiko ikasleak “Nire gorputza da” kantaren bideoklipan partaide.

Estándar

Gandasegiko 3.zikloko Ikasleek, Kantu Kolore taldearekin batera “Nire gorputza da” bideoklipa grabatu dute Gandasegi eskolan.

Abesti berezia, aniztasuna aberasgarritzat hartu eta jazarpenari aurre egin nahi diona. Alaitsaunez egin nahi izan dugu ordea, doinu alai eta mezu indartsuekin.

Desberdinak garelako, bakarrak, eta nor garen eta zer egin nahi dugun horretan sinistu behar dugulako inolako baldintzarik gabe, geurea dena defendatuz.

Kantu Kolore

NIRE GORPUTZA DA

Berritsu-isilak, polit-itsusiak,
argal-lodi, ilun-argi, altu-baxuak,
elbarri eta itsu, gor edo mutuak.
Denak ezberdinak, eskubide berberak.

Gorputz eta izaera bakarrekoak gu,
nork bere burua maitatu,
nik badakit zer nahi dudan, zer egingo dudan,
aukera neurea izango da!

Nire gorputza da
aske eta librea,
nahi dudan moduan,
maite dudan munduan.

Lee el resto de esta entrada

Haurren Eskubideen Nazioarteko eguna… gaur da!

Estándar

1989ko azaroaren 20an Nazio Batuen Batzar Nagusiak Umeen* Eskubideei buruzko Hitzarmenaren testua onartu zuen, eta hurrengo urtean sartu zen indarrean.

Bertan, mundo osoko neska-mutilen eskubideen zerrenda deskribatzeaz gain, umeen garapenerako etapetan euren ongizatea bermatzeko arauak ezarri ziren. Gaur egun, Eskubideen Nazioarteko Trataturik berretsiena da munduan, herrialde bi baino ez baitira geratzen hori berresteko.

Hitzarmenak umeei buruzko ikuspuntu berri bat ematen du. Umeak jada ez dira gurasoen jabetzakoak, ez karitateko obra baten onuradun babesgabeak. Gizakiak dira, eta euren eskubideak dituzte. Hitzarmenaren ikuspuntutik begiratuta, umea pertsona da, eta familiako eta komunitateko kidea, eskubide eta erantzukizunekin.

Hitzarmena pdf

El 20 de noviembre de 1989 la Asamblea General de Naciones Unidas aprobó el texto de la Convención sobre los Derechos del Niño*, que entraría en vigor el año siguiente.

La Convención describe la gama de derechos que tiene la infancia en todas partes, y establece normas básicas para su bienestar en diferentes etapas de su desarrollo. En la actualidad, es el Tratado Internacional de Derechos que más respaldo ha tenido en el mundo. Sólo dos países no lo han ratificado aún.

La Convención refleja una nueva perspectiva sobre la infancia. Niñas y niños ya no se consideran propiedad de sus padres, ni beneficiarios indefensos de una obra de caridad, sino individuos y miembros de una familia y una comunidad con derechos y responsabilidades.

Haurren eskubideei buruzko hitzarmena/La Convención de los derechos de la infancia