Archivo de la categoría: Haur Kantari Txapelketa

Gandasegiko abesbatzak saio bikaina Gernikan.

Estándar

Igandean, maitzaren 21 ean, Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian ospatu zen Euskal Kantu Txapelketaren Bizkaiko finala. Aurreko astean Getxoko kanporaketan izan ondoren gure eskolako abesbatza final horretan partehartzera gonbidatua izan zen. Lau urtetik behin egiten den txapelketak Euskal kantagintza zabaltzea eta erakustaraztea du helburu. Halaber, kantatzeko zaletasuna piztea eta kantari berriak plazaratzea ere bilatzen du. Gure ikasleek saio bikaina egin zuten Gernikan eta hiru garaikur eskuratu zituzten: Kreazio lanarena ( “Ni naiz” kanta- Mikel Leibarrek, eskolako irakasleak, sortua), taldekakoa ( “Ni naiz” kanta) eta bikote gaztearena   (” Amets bat” kanta – Irune Azkuetak eta Naia Etxebarriak).

Euskal Kantu Txapelketa 2017

Oraindik jaio gabe nintzela / amatxoaren sabelean / ospitaleko bisita hartan /medikuak esatean: mutilbat izango duzu / abendu erdialdean / eskatu gabe ezarri zuten / nire rola gizartean.

Ni naiz  – Mikel Leibar

Amets bat izan nun / eztizko amets bat / zure besotan babesturik /maitasuna eskeiniz.

Alaitz eta Maider

Anuncios

Haur Kantari Txapelketa: Gandasegiko abeslariek gailurra jo.

Estándar

Aretoa bete beterik zegoela ( 400 en bat ikusle) gure eskolako kantariak arrakasta itzela lortu zuten Zallan ospatutako Bizkaiko “Haur Kantari Txapelketa” finalean. Talde moduan bigarren postua lortu zuten eta bikotekako lanetan podiuma bete zuten gure ikasleek: lehenengo, bigarrena eta hirugarren postua lortu zutelarik. Taldeak “Bihotzaren taupadak” kanta aurkeztu zuen. Kanta horrek, Kepa Hernandez-ek sortua, sormen lan onenaren sari berezia lortu zuen.

IMG_4713

Nahia Herreras-ek eta Aroa Roson-ek, “lau teilatu” kantarekin, irabazi zuten bikotekako lehian. Sandra Fernandez-ek eta Olatz Fernandez-ek, “Zarena zarelako” abestiarekin, beigarren postua eskuratu zuten eta, azkenik, Nahia Rodriguez-ek eta Ohiane Andres-ek, “Titanic” filmaren abestiarekin, hirugarrenak gelditu ziren.

Nahia eta Aroa, Bizkaiko txapeldunak, Euskal Herriko finalera joango dira.

Nahia eta Aroa, Bizkaiko txapeldunak, Euskal Herriko finalera joango dira.

Sandra eta Olatz

Sandra eta Olatz

IMG_4717

Ohiane eta Nahia

Éxito rotundo del coro escolar de Gandasegi en la final de la edición de este año del “Haur kantari Txapelketa”. En la final de Bizkaia, celebrada en Zalla el pasado 6 de Junio, nuestras chicas y chicos lograron el segundo puesto en la categoría de grupo y ocuparon todos los puestos del podium en la categoría de parejas.

El gran grupo presentó la canción “Bihotzaren taupadak” ( obra de Kepa Hernández) que recibió el premio especial a la mejor creación.Nahia Herreras y Aroa Roson triunfaron con su versión de “lau teilatu”. Sandra Fernandez y Olatz Fernandez lograron el segundo puesto con “Zarena zarelako” y Nahia Rodriguez y Ohiane Andrés ocuparon el tercer puesto con su versión de la banda sonora de la película ” Titanic”.

IMG_4718

Finaleko bideo gehiago ikusi nahi / Quieres ver más videos de la final: