Archivo de la categoría: Kultur Astea 2016

Gandasegiko artisten jaialdia haur eskolakoen aurrean.

Estándar

Eskolan izan baditugu artista txikiak baina … bikainak. Agerian gelditu zen hori aurreko astean Haur eskolan antolatutako jaialdian. Eskolako musikariak eta dantzariak erakustaldi eder  bat eman zuten gure ikasle txikitxuen aurrean. Irudiek, esaera zaharrak dioen moduen, milaka hitz baino gehiagoren balioa dutenez hona hemen egun horretakoak. Goza itzazue!!!

“Gaur egungo Dantza” asko atsegin zaie gure ikasleei. Eskolako sarrera “dantzaleku” bilakatzen zaigu atsedenaldi guztietan. Egunero talderen bat badago dantzan. Dakitenek ez dakitenei irakasten diete eta denon artean koregrafia ederrak asmatzen dituzte. Ondoren gure artisten jaialdian hartutako irudiak dituzue, lan ixil horren fruitua. Goza itzazue !!!

Barkatu! Dantzan ari gara. Dantza izugarri atsegin zaigu. Animatu zaitez, pistara etorri eta dantza egizu gurekin!

“Police man”. Mutilak ez ditugu behar dantzan aritzeko baina baldin badatoz, ongi etorri!!!. Neskatilak dantzan.

“More than friends”. Lagunak baino gehiago. Oso titulo ederra kanta baterako.Neskatila hauek lagun talde ona osatzen dute, dudarik gabe.

Anuncios

Solving the mysteries of India. / Indiako misterioak argitzen.

Estándar

The students of 5th grade had a speech about India as a part of the activities programmed for the Gandasegi Week of Health and Culture, as India is one of the topics they are currently working on in their classrooms. The speech was given by Ion, the head of studies, since he travelled through India and Asia on a trip he took some 8 years ago. Using some of the pictures he took on this trip, the students could see the places he went to and know a little more about his experiences there. Ion spoke to them in English, and the students had no difficulty in understanding what he said.  He talked to them about different aspects: culture, religion, traditions, different people and regions, means of transportation, problems, climate …They kept their questions for the end, and then they could satisfy their curiosity using their good level of English.

Gandasegi osasun eta kultur astearen barruan, Indiari buruzko hitzaldi bat izan dute 5 mailakoek, geletan gai hauxe lantzen ari baitira. Hitzaldi hau Ion ikasketa buruak eman die, bera Indian eta Asia aldean ibilia zelako orain dela 8 urte eginiko bidai batean. Orduan ateratako argazkien artetik aukeratutako batzuk aprobetxatuz, berak eginiko ibilbidea ikusi ahal izan dute ikasleek. Ingelesez egin die Ionek, eta ikasleek ondo ulertu dizkiote esandakoak. Gai desberdinei buruz hitz egin die: kultura, erlijioa, ohiturak, lurralde eta jende desberdinak, garraioak, arazoak, klima … Galderak bukaerarako utzi dituzte, eta orduan ikasleek ingelesez galdetuz asetu ahal izan dute beraien jakin-mina.

Jolasa, ikasteko baliabide naturala.

Estándar

Bi egunetan, mailaka jolasteari ekin diogu aurtengo Kultur Astean. Gandasegi eskolak jarduera horri, jolasteari, dagokion garrantzia eman nahi izan dio. Sei txoko antolatuta, umeen partaidetza bermatzeko, jotake, atsedenik gabe aritu dira.

 

  • Nork saskiratze gehiago lortu minutu batean? (taldeka).

  • Indarra lantzeko, gurpila herrestatzea eta sokatira.

  • Galdakaoko eskubaloi klubeko lagunak izan ditugu gurekin, talde guztiekin partida txikiak jolastuz ( eskerrik asko !!!).

  • Nork ez du jolastu ” zelai erre” jolasera?.

  • Zibak, peonzak, airera eta dantzan jarri dituzte gure ikasleek ( 6. mailako ikasle trebatuen laguntzarekin, eskerrik asko, Diego eta Aimar, Xabier, Oier ).

  • Eta, azkenik, txokor, lokots bilketa, euskal jolasa egiteko aukera izan zuten jolas ibilbidea bukatuz.

 

Imaginatu ahal duzue atsedenaldirik gabeko eskola? Atsedenaldia, denbora tarte libre, beharrik gabekoa, jolasteko unea behar beharrezkoa zaigu. Jolasa, askorentzat denbora galdua, gizakiaren jarduera naturala dugu, umeen jarduera berezko jarduerarik nagusia. Umeak, jolasaren bitartez, Mundua ezagutzeko aukera du. Txiki-txikitatik hasita jolas sinbolikotik, libretik, jolas arauetarako bidaia zoragarria egiten dugu.

Egungo Gorputz Hezkuntzaren oinarri metodologikoa jolasa dugu. Jolasa baliabide didaktiko paregabekoa da, gaitasun fisikoak, abileziak lantzeko eta hobetzeko tresna. Osasun ohiturak barneratzeko eta eguneko tentsioak deskargatzeko bidea eskaintzen digu jolasak.

Jolas arautuen bitartez jolasa bideratzeko arauen beharra ikasten dugu. Arauekiko eta lagunekiko errespetoa, galtzen eta irabazten ikasi kiroltasunez. Txikiak direla, gure gaztetxoak, kiroletan hasten dira. Kirolek, funtse-funtsean,jolasak ditugu eta … jolasen asmo nagusia, besteen gainetik, bete behar zuten, gozatzearena, alegia.

Iturrira zihoan Maritxu eta … Bartolorekin topo egin.

Estándar

Bartolok Maritxuren sudurra ikusi zuenean, harekin maitemindu zen. Gauean, bakarrik, katua balitz moduan etxeko teilatura igo eta ilargari kontatu zizkion bere penak. Amodioaren tristezia alde batera utzirik, kalian gora kalian behera, lagunekin parrandan ibili zen gau osoan.

Maritxu nora zoaz eder galant hori? /Iturrira Bartolo nahi badezu etorri /Iturrian zer dago? /Ardotxo txuria /Biak edango degu nahi degun guztia.

Ikusi nuenean zure ile latza / iruditu zitzaidan, maitea,sorginen erratza.

Lau teilatu gainian /ilargia erdian eta zu /goruntz begira, zure keia eskuetan /putzara batekin… putz!

lxil ixilik dago, kaia barrenian / untzi xuri polit bat uraren gainean. Kalean gora, kalean behera… kalean gora zezenak!!! Ai, ai, ai, ai !!!

Ederra guztiz izan genuen kantaldia bertsolaritza irakaslearen eta Lorea Zulaika kitarra jolearen eskutik. 2016. ko Kultur Astean, ohi denez, kanta zaharrak eta berriak gogora eta ahora ekarri zizkiguten Loreak eta Josuk. Eskerrik asko!

“Elkarrekin jolasean”. Elkarrekin gozatuz!!!

Estándar

Umeak gutxi nekatzen dira olgetan daudenean. Jolasa gozatzeko jarduera nagusia dugu, umeen jarduera naturala. Mundua ezagutzeko bidaia paregabekoa da jolasa. Haren bitartez bere burua, gorputza, bere gaitasun fisikoak ezagutzeko eta hobetzeko bide ezinhobea du umeak. Eta hori nahiko ez balitz lagunak egiteko aukera eskeintzen digu jolasak. Ezer gutxi behar da jolasteko: irudimena, jolasteko gogoa eta… lagunak.

Gandasegi Eskola bere Kultur Astean behar duen lekua eman dio jolasari. Hona hemen lehenengo, bigarren eta hirugarren mailakoen argazki bildumatxoak. Ikusi eta gozatu!!!

El Colegio Gandasegi en su Semana Cultural da al juego la importancia que se merece. Aquí tenéis un pequeño reportaje de las sesiones de juego con los/as alumnos /as de primero, segundo y tercer nivel. 

Jugando juntos/asDisfrutando a tope!

Las/os niñas y niños no se cansan nunca de jugar. El juego es su principal actividad de disfrute, es su actividad natural. Es un viaje maravilloso, a través del cual aprende a conocer el Mundo. El juego nos ayuda a conocernos, conocer nuestro cuerpo, sus capacidades físicas, mejorarlas. Y si eso no fuera suficiente nos ofrece la inigualable oportunidad de hacer amigas y amigos. Pocas cosas se necesitan par empezar a jugar. a veces con la imaginación es suficiente, pero siempre hay que tener ganas y… amigas/os con quienes  compartir el juego.