Archivo de la categoría: Osasun eta kultur astea 15

Gora betiko jolasak!

Estándar

Kultur astean,  jolas tailerrak ere izan ditugu. Jolas askoren artean, ohiturazko jolasak edo tradizionalak egin ditugu. Betiko jolas hauek, antzinako garaietatik datozkigun jolasak dira eta gure ondare kulturalaren parte ere badira. Tradizioari jarraituz, hauen erabilera banatua izan da; hau da, neskei jolas eta jostailu batzuk egokitu zaizkie eta mutilei beste batzuk. Guk jakina guzti hori aldatu gura dugunez, denei jolas aukera berdinak eskeini dizkiegu. Horrela bada, ikasleek,  gure aita-amen( aitite amamen ere bai) sasoiko  jolas batzuk egiteko aukera izan dute: Intxaurreta, iturriak, sokasaltoan, ziba…

Jolasetan,  pantaila gutxiago eta sustraiak, irudimena eta eremu zabal  gehiago.

IMG_4406

Intxaurreta jolasa

Aspaldi egiten zen punteria jolas berezia da. Marra bi egiten dira lurrean bata bestetik 4 edo 5 metrora, batean jolaskideak kokatzen dira eta bestean intxaurrak, ezkurrak eta hur bat jartzen dira. Jokalariak,  intxaur batez,  marran dagoen intxaur  bati emanez gero, intxaurra beretzat eta hurrengoan bi intxaur jaurtitzeko aukera. Ezkurrari emanez gero, duen intxaurra galtzen du eta bakarra balu jokotik kanpo geratuko litzateke .  Hurrari emango balio, marran dauden intxaur guztiak beretzat  izango lirateke eta jokoa irabaziko luke.

 Irabazleak  Hurra hurra!!!  oihukatuz ospatzen zuen.

IMG_4433

“Haur kantari txapelketa”, Gandasegiko ikasleak finalera iritsi dira.

Estándar

 Aurtengo Haur Kantari txapelketaren finala gertu daukagu. Datorren Ekainaren 6an  izango da Zallako zinema-antzokian. Sailkapen saioa gainditu ondoren final horretan izango ditugu, modalidade ezberdinetan, gure Eskolako ikasleak.  Egitaraua ikusi nahi? PARTAIDEAK.docx

IMG_4170

Hona hemen talde moduan aurkeztuko duten abestia: “Bihotzaren taupadak”. Maiatzaren lehenengo astean, Kultur astean, aurkeztu zuten abestia Eskolan egindako musikaldian.

Badabil tak, tok, tik bihotza.Tik, tok, tak ibiliz badabil.

Bihotzaren taupadak.

Bihotzarentaupadak.docx

Eskolako himnoa: “Gandasegi aurrera!”

Estándar

Aupa gure eskola. Gandasegi aurrera, ez dago Munduan zu bezalakoa. / Ikusi eta ikasteko toki hoherena. Lagunak egiteko ezin hobea.

Bat, bi, hiru, Gandasegi irabazi / Bat, bi, hiru, bi galtzea zaigu berdin!

Kepa maisuak 2007. urtean sortua Eskolako himnoa dugu “Gandasegi aurrera” kanta. Ondorengo  grabazioa, aurtengo Kultur Astean, musika ekitaldian egina da.

Kantaren letra: GANDASEGIAURRERA.doc

 

Hegoak ebaki banizkio…

Estándar

Triste bizi naiz eta…, Ikusi nuenean…, Maritxu nora zoaz…, Lau teilatu gainean…,…

Kanta sorta ederra abestu genuena duela bi aste eskolan ospatutakoBertsolaritza kantaldian. Aintzinako kantak eta gaurkoak ere gogora eta ahora ekarri genituen kantaldi eder horretan.

Bertsolaritza kantaldia.

Estándar

Furra, furra fandangoa… hortxe duzu fandangoa gure gustukua! Hortxe duzu kantaldia gure gustukua!

20150513_150558

Aurten ere, urtero lez Maiatzarekin batera, Osasun astea aprobetxatuz, Bertsolaritzan Kantaldia antolatu dugu. Goiko zikloko ikasleak gimnasioan batu genituen, eta Beñat Aiartza gitarrajolea eta abeslariarekin, kurtsoan zehar  ikasitako kanta eta bertsoak abestu genituen elkarrekin. Baita zenbait euskal kanta ospetsu ere. Ederto pasatu genuen!.

Zelai errea: ikasleak garaile!

Estándar

Ikasleak garaile atera ziren irakasleen kontrako jokatutako partidan. Aurten, bigarrenez, zelai errean jolastu egin zen. Partida hasi zen unetik jokalariak gogotsu eta lehia bizian aritu ziren, biok irabazi nahi zuten eta. Irakasleek lehenengo partida irabazi bazuten ere hurrengo bietan ikasleak izan ziren nagusi. Emozioa, beraz, Gandasegiko Arenan( patio estalian).

Ikusleek primeran pasatu zuten nor bere gogokoaren alde. Atsedenaldian, egungo ohiturei ekinez, dantza bat ikusi ahal izan genuen  6. mailako ikasleek eskainia. Ikusgarria benetan!. Gorabeheraren bat izan bazen ere, arbitroak hartutako erabakiren bat dela eta, amaieran denak lagun. Kiroltasun handiz, elkarri eskua emanez, ekitaldiari eta aste kulturalari esan genion agur.

Paraban, parabam…, Zirkoa etorri da.

Estándar

Zirkoa urtean behin datorkigu Gandasegira. Gure “zirkoan” ez dago lehoirik ezta elefanterik. Gu gara zirko horren artista nagusiak: orekariak, gimnastak, malabarista…

Urteak joan, urteak etorri eskolan izandako umeak langile,sendagile, abokatu, dendari, ziientifiko, astronauta… eta, agian, baten bat zirkoko artista (clown, malabarista,…) izango da.

Jolasa: ikasteko baliabide aberatsa.

Estándar

Jolasa, heldu askorentzako baliorik gabeko ekintza bada ere, funtzezkoa dugu umeentzat. Ikasteko bide naturala da. Haurrek jolasteko eskubidea dute. Jolasaren bitartez umea hazi eta hezi egiten da. Ondo pasatzeaz gain jolasak elkarbizitza arauteko eta arazoei irtenbideak bilatzeko baliabideak eskaintzen dizkigu. Osasuna, oreka fisiko eta emozionala, lagunak egiteko bidea,…utz ditzagun, bada, umeak jolasten. Jolasean ari direnean ez baitdaude denbora galtzen.

Maiatzaren hasieran “Osasun eta Kultura astea” ospatu dugu eskolan. Jolasa, nola ez, bere lekua izan du antolatutako ekintzen artean. Hona hemen  3. eta 4. mailako neska mutilentzat antolatutako “Jolas tailerrak”. Xakea, zibak, txokor bilketa, malabar txokoa, aintzinako jolasak eta esgrima…Ordu bat eta erdiko bi txandatan, talde txikitan antolaturik, jolasteko aukera paregabea.

El juego, aunque para algunos adultos es una actividad sin importancia, es fundamental para los/as niños/as. Jugar es un derecho y es el modo de aprender natural. A través del juego crecen y se educan. Jugando nos divertimos, aprendemos la importancia de las normas para regular la convivencia, aprendemos a solucionar los problemas. El juego y el deporte son practicas saludables necesarias para nuestro equilibrio físico y emocional.  Son un camino para la relación, la amistad, el respeto, la solidaridad…

Dejemos, pues, jugar a nuestros/as niños/as…no están perdiendo el tiempo.