Archivo de la categoría: Ospakizunak

Txikiak eta handiak elkarrekin olgetan.

Estándar

Abenduaren 3 a, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, txikiekin jolasteko saio berezi bat egin genuen atzo. Egiatik eskolako nagusien talde bat bost urteko neska-mutilekin jolastera jeitsi zen Gandasegira.

Jolasen helburu nagusia olgatzea, ondo pasatzea, da. Ezer gutxi behar da jolasteko: gogoa eta lagunak. Orga eta zaku lasterketak, soka saltoka eta zankuak, bolo jokua, sokatira eta lokotsen bilketa … txikiak, nagusien laguntzaz, txokoz txoko ibili ziren gelditu gabe.

Lan egiteko denbora astiro igarotzen dela diote eta jolastekoa, ordea, arineketan .Erlojua ez da eteten, denbora  aurrera doa beti eta ea konturatu gabe amaitzeko ordua heldu zitzaigun. Ordubete lagunekin, elkarrekin, olgetan eman genuen euskararen eguna ospatzeko.

 

Anuncios

Gaur, bihar … egun guztiak dira euskararen eguna.

Estándar

Igandean, abenduaren 3 an, izan zen euskararen nazioarteko eguna. Guk, eskolan, atzokoan ospatu genuen. Egun hotza eta euritsuari aurre eginez, goizeko bederatzietan, ikasle eta irakasle guztiak prest geunden elkarrekin abesteko. 600 en ahotseko koro ederrra osaturik prestatutako errepertorioari ekin genion. Hasteko, “Maitetxo” abestia, txirulaz jo zuten goi mailako ikasleek. Ondoren, “ahoa bizi, belarriak prest” eta “behin betiko” kantak abestu genituen denek batera.

Urteak 365 egun ditu … ein ditzagun denak, narultasun osoz, euskararen eguna. Azkenengo kantak esaten den moduan: ” etxean eta kalean … jolasean, eskolan, lanean … euskaraz Euskal herrian”.


Maitetxo itsasora juan da / itsasontzi batean./ Maitetxo itsasoan dago
urrutirako bidean.
Maite, maite…
Maitetxo noiz etorriko da,/ nere bihotza zain dago./Maitetxo noiz etorriko da,
biok alkar bizitzeko.
Maite, maite…

Ahoa bizi,  belarriak prest

Euskara Udalean/Euskara Herrian/euskaraz hartzen dugu/ta euskaraz edan genuen/ amaren titian.
Euskara edan nahi dugu iturri berrian !!                  Euskara edan nahi dugu iturri berrian!!

Behin betiko kanta

Euskara edan nahi dugu iturri berrian.

Estándar

Badator, badator euskararen eguna. Bi aste baino ez dira falta abenduaren 3rako. Igandea denez eskolan astelehenean ospatuko dugu. Aurreko urteotan bezala Gandasegiko patioan elkartuko gara abesteko. Hauek dira abestuko ditugun kantak:

Ahoa bizi,belarriak prest

EUSKARA UDALEAN
EUSKARA HERRIAN
EUSKARAZ HARTZEN
DUGU
TA EUSKARAZ EMAN
EUSKARA EDAN
GENUEN
AMAREN TITIAN
EUSKARA EDAN NAHI DUGU ITURRI BERRIAN !!
EUSKARA EDAN NAHI DUGU ITURRI BERRIAN !!

Behin betiko … Euskaraz nahi dugu bizi !

Apirila, liburuen hila ! ¡Abril, el mes de los libros!

Estándar

Apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen omenez, Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da Mundu osoan. Urtero haur eta Gazteen Liburuen Elkarteak herrialde bat aukeratzen du egunaren babeslea izateko. Honek bere herrialdeko idazle bat eta ilustratzaile ezagun bat hautatzen ditu mundu osoko haurrei bidaltzen zaien mezua eta kartela egin dezaten. Aurtengo mezua  Sergey Makhotin errusiar idazleak idatzi du eta kartela  Mikhail Fedorov marrazkigileak.

 El día 2 de abril, en memoria del escritor danés Hans Christian Andersen, se celebra el Día Internacional del Libro Infantil. Cada año se elige a un país y este selecciona a un escritor/a y a un  ilustrador/a  para que elaboren el mensaje y el cartel que se distribuye por todo el mundo.El mensaje de este año es del escritor ruso Sergey Makhotin y el cartel del dibujante Mikhail Fedorov.

Hazi gaitezen liburuekin

Haurtzaroaren hasieran maite nuen etxeak eraikitzea bloke eta mota guztietako jostailuak erabiliz.Teilatuaren ordez, sarri erabiltzen nuen haurrentzako liburu irudiztatu bat. Ametsetan etxeraino igotzen nintzen, pospolo kaxaz egindako ohean etzan eta hodeietara edo zeru izartsura begira egoten nintzen, betiere gogokoen nuen ilustrazioaren arabera egoten zen.

Crezcamos con los libros

En mi más tierna infancia me gustaba construir casitas con bloques y todo tipo de juguetes, solía usar como tejado libros infantiles ilustrados; en sueños, subía hasta el interior la casa, me acostaba en la cama hecha con cajas de cerillas y contemplaba las nubes o el cielo estrellado, todo dependía de la imagen que más me gustase.

Mezu osoa irakurtzeko egin klik ondorengo loturan: Haur Nazioarteko Liburuaren eguna.

Julene andereñoari agur beroa.

Estándar

Azkenean heldu zitzaion erretiro hartzeko unea gure Julene maiteari. Gandasegi Eskolan bere lankide izan garenok elkartu ginen, pasa den astean, merezi zuen moduan ospatzeko. Alai eta gazte agertu zitzaigun Julene eta, nola ez, erabat unkiturik bere omenez egindako bertsoa abestu egin genionean. Animo Julene! Maletak hartu eta Munduari bira bat, bi, hiru eman! Munduko bazter guztiak dituzu zain! Bidaia onak egin eta … ez ahaztu postalak guri igortzea.

Julene agerikoa / zugatik daukagun poza / inbidia dugula be / esateko ezin lotsa.

Bikote, ama, langile / zure etxeko ahotsa / ta irakaskuntzan ere / izan duzuna morrontza.

Lan nahiko egin duzu ta /orain behar duzu goza / liburu eta bertsoak / neurri luze edo motza / ondo pasatzeko ere / ia zaren hain zorrotza, / jaso ezazu bihotzez / zure lankideen aitortza.

                                            Egilea: Josu Telleria

                                                    Doinua: Habanera

Bertsoa pdf.an: Julene

Gandasegiko kumetxoek inauteriak ospatu zituzten.

Estándar

Klin,Klan! Klin,Klan! euri tantak, euri tantak! Klin,Klan! Klin, klan! euri tantak  patioan! Txirimiri goxo eta alaiagaz hasi ziren aurtengo inauteriak Gandasegin. Bi urtetako neska-mutilek, euri tantaz jantzirik, Euskal Eurian bizi garela ekarri ziguten gogora.

Gure umetxoak handitan, zer izango dira? Auskalo! Denetarik izango dugu. Norberak bere bidea egin behar izango du eta zeregin horretan eskolak lagunduko dio. “Infiniturantz eta hurrunago ere!”– zioen Buzz Lighyear-ek, Toy story filmaren pertsonaiak. Guk ere ez dugu mugarik. Gure hiru urteko haurtxoen artean Marte bisitatuko duen astronauta dago, dudarik gabe. Gandasegitik izarretara!

Parrandatan, festatan musika ezinbestekoa dugu. Guk, Gandasegiko lau urteko neska mutilok, txaranga bat osatu dugu inauterietarako. “lau,lau,lau sardina bakalao txaranga”. Danborrak, turutak, saxofoiak prest! Zuzendaraiaren esanetara! Aurrera! “Anteron txamarrotia, Sinkerren bibotia. Haretxek ei dauko, ei dauko, preso tximinoia.

Wally famatua Gandasegira etorri omen da eta bost urtekoen artean ezkutatu egin da. Nor ote da? Ea gai zaren gure neska-mutilen artean aurkitzeko?. Ez da lan erreza izango. Denek Wally dirudite baina, ondo dakizun lez, bat baino ez da. Topau Wally!

Bideo guztiak Haur Hezkuntza blogean ikus ditzakezu, egin klik ondorengo loturan: 

https://gandasegihh.wordpress.com/

2017 ko aratusteak, inauteriak, karnabalak. Jai handia Gandasegi eskolan.

Estándar

Aurtengo inauterietan, Fhileass Fogg-ek*moduan (“Munduari buelta laurogei egunetan” Julio Verne-ren nobelaren pertsonaia), Gandasegikoek Munduari bira arina eman diogu hainbat herrialdetan geldialdiak eginez.  Hawaiin hasi eta Zelanda Berrian bukatu genuen bidaia ozeano, ibai handiak eta mendilerroen mugak gaindituz.

img_7343

El Carnaval de 2017 ha sido un alegre viaje a lo largo y ancho del Mundo. La aventura empieza en  Hawaii y acaba en Nueva Zelanda. Atravesamos océanos, ríos y montañas para visitar pueblos y conocer sus costumbres,  música y danzas.

Aloha Hawaii !!! Hawaii paradisuko irlatan hasi zen gure bidaia. Bertoko lagun goxoak ezagutu eta haiekin dantza egiteko aukera izan genuen. Leku zoragarria! Egunen batean itzuliko gara. Aloha lagunok!

Pazifiko ozeoanotik ekialdera nabigatuz Kalifornia aldera heldu ginen. Bertan, indio eta bakeroekin dantza egin  genuen. Eskutik helduta “Make love not war” oihua bota genuen airera.

Hegoalderantz jo genuen eta Ibai Handiarekin (Rio Bravo) egin genuen topo. Ibaia zeharkatu genuen eta, Munduan eraiki nahi diren harresiak apurtuz, herrialde zoragarri batera heldu ginen, Mexikora. Gora Mexiko!

“Mexiiiiiiiiiiikoooo” oihuarekin batera izugarrizko jauzia emanez … Txinan agertu ginen. Dragoi- herensuge batek orain dela gutxi hasi berria den “suzko oilar gorria”-ren urtearen jaira gonbidatu gintuen. Txinatarrentzak, urtarrilaren 28 hasi zen urtea, 4.714.a da.

Txinatik, Himalaya mendikate erraldoiaren gainetik hegan eginez, gertu dagoen India herrialdera heldu ginen. Bombay-n koadrilla eder bat topa genuen Bollywod-en erara dantzatuz. Haiekin bat egin genuen, nola ez!

Eta azkenik, kontinente eta ozeanoen gainetik hegoalderantz jo genuen  Zelanda Berriara heltzeko. Bertako lagunak genituen zain, maoriak. Ohi denez Haka izeneko dantzarekin ongi etorri eman ziguten.

Haka gerra dantzaren ostean bertako dantza alaia eskeini ziguten. Maori lagunekin Munduan zehar egindako bidaia bere amaiera heldu zen. Atsedena hartuta, martxoaren lehenean, indarberriturik itzuliko gara eskolara.

 

5. mailakoek “Santa eskea”-ren koplak abestu zituzten zuzendaritza aurrean.

Estándar

Etxerik etxe kantari eta eskean joatea ohitura oso hedatua dugu Euskal Herrian. Aintzinean, Santa Ageda bezperan egiten den moduan, gazteak elkarten ziren baserriz baserri kopla kantuan joateko. Etxekoek jan edariekin hartzen zituzten, neguko egun ilun eta tristetan giro bikaina sortuz. Ohitura hau herri batzuetan Gabonetan egiten da, beste batzuetan Eguen Zurin ( Inauterietan), Santa Agedan, eta baita herriko jaietan ere.

Guk, Gandasegiko 5. mailako ikasleek, Eguen Zurin (inauterietan) “Santa Eskea” ohitura zaharra eskolara ekarri  dugu eta zuzendaritzara joan gara gure aldarrrikapenak kantatzera. (Josu- Bertsolaritza irakaslea).

5.A taldea:neguko-santa-eskea

La costumbre de salir en cuadrilla a cantar y pedir a los/as vecinos/as, asociada al santoral o a las fiestas, está muy arraigada en Euskal Herria. En Galdakao, como en muchos otros pueblos , solo se conserva el realizarlo en Santa Ageda. El invierno era una estación muy propicia para esta actividad. En algunos pueblos se realiza en Navidades, en otros en Carnavales (jueves gordo), en Santa Ageda, en las fiestas locales. Los jóvenes  cantan a sus vecinos/as ( de caserio en caserio en el medio rural) alegres coplas y estos/as les obsequian con viandas y bebida.

Nosotros/as   hemos querido traer esta costumbre a nuestra escuela y,como podéis ver en los videos, nos hemos acercado a la puerta de la “Dirección” a cantar nuestras reivindicaciones.

5.B taldea: neguko-santa-eskea_2

5.C taldea: gure-santa-eskea

2017ko “Santa Ageda” eguna Gandasegi eskolan.

Estándar

Goizean goiz, aurreko urteotan bezalaxe, Gandasegikoak elkartu gara, ohitura zaharrari eutsiz, “Santa Ageda” ospatzeko. Kantak dioen moduan Euskal Herriko eguna da Santa Agedarena. Herri guztietan lagun taldeak, aurreko gauan, ateratzen dira kalera kantatzera. Aurten eskolan, gaurkoan, San Blas egunean atera behar izan gara bihar larunbata delako. Makilak eskuan, erritmoa jarraituz, gogor astindu dugu lurra esna dadin. Neguko egunak motz eta ilunak dira. Aurten euri gutxi eta hotz handirik ez. Dena den ondino neguaren erdian gaude. “Kandelaria hotz, negua motz. Kandelaria bero, negua gero” – dio kandelaria eguneko kantak. Horren arabera neguko egunak izango ditugu aurrean, hotz eta euritsuak, udaberria heldu baino lehen. Bitartean, ” zoriona eta osasuna opatzen diogu elkarri” Santa Ageda egunean.

El domingo es el día de Santa Ageda. Hoy, viernes, día de San Blas, la comunidad escolar de Gandasegi se ha reunido para celebrar este día tan importante en la cultura tradicional de Euskal Herria. Con las “makilas” en la mano, siguiendo el ritmo, hemos golpeado la tierra para que despierte del largo sueño del invierno. Estamos en la mitad de esta estación en la que, este año, la lluvia ha sido escasa y pocos los días de frio. El saber popular nos dice que el invierno todavía no ha pasado y que vendrán días de lluvia y frio antes de la primavera. Mientras tanto nos deseamos felicidad y salud en el día de Santa Ageda.