Archivo de la categoría: Ziza lehiaketa

Gandasegiko ikasleak 2017 ko perretxiko lehiaketaren txapeldunak.

Estándar

Poz pozik, nola ez! Hilaren bostean, Galdakaoko Mikologia Jardunaldietan, egin zen haurrentzako lehiaketaren lehenengo saria eskuratu zuten gure ikasleek. Zorionak!

Anuncios

Perretxiko bila joan … otareak erdi-hutsik ekarri.

Estándar

Udazken honetako eguraldia ez dugu perretxikozaleen laguna izan. Ez ohiko beroak, euri ezak, hego haize egun ugariek lurraren lehortasuna eragin dute eta, beraz, perretxikoak hasteko baldintza eskasak.

Azaroaren hasieran, ohi den moduan, perretxikotan joateko eguna izaten da Galdakaon. Egun hauetan, Peña Santa Cruz elkarteak antolatuta, Jardunaldi Mikologikoak ospatzen dira herri honetan. 50. urteurrena , aurtengoa! Larunbatean, goizeko zortzi eta erdietan, 100.en bat lagun elkartu ziren Gurutzeko plazan perretxiko bila joateko . Otareak eskuan, umeak eta helduak, autobusera igo ziren Sarriara (Gorbeialdera) abiatzeko. Bertara helduta umeak,nagusiek ondo lagunduta, pinudi eta hariztiaren barrena barreiatu ziren ziza bila. Ilusioz, gogoz, aritu ziren ezer topatzeko aukera haundirik ez izan arren.

Bilaketa lana egin ondoren antolatzaileek prestatutako hamaiketako goxoa jateko aukera izan zuten partehartzaile guztiek. Bestealdetik, Sarriako parketxea, Gorbeiako parke naturala ezagutzeko gunea, bisitatu ahal izan zuten.

El Otoño es la estación de los/as aficionados/as a los hongos y setas. La sequedad del suelo determinada por la falta de lluvia, las altas temperaturas, los días de viento sur de estos últimos meses  nos anuncian una pobre estación setera.

Se celebran estos días las jornadas Micológicas de Galdakao. Organizadas por la sociedad “Peña Santa Cruz”, este año, llegan a su 50 ª edición. El sábado, como es costumbre, se realizó la tradicional salida para recoger “perretxikos”. A las 8:30 de la mañana unas 100 personas, peques y mayores, se reunieron en la plaza de La Cruz para participar en esta excursión. Con la cesta en la mano subieron a los autobuses para acercarse a Sarria (Parque Natural del Gorbea).Una vez allí los/as peques, organizados en grupos, y bien acompañados por adultos se adentraron en el bosque en busca de setas. Como sabéis el objetivo de este concurso es el conseguir el mayor número de especies.

Tras la búsqueda pudieron degustar el sabroso “hamaiketako” preparado por la organización. Por otro lado también pudieron visitar el Centro de Interpretación del Parque Natural del Gorbea.

Bizkaiko Jardunaldi Mikologikoak / Jornadas Micológicas de Bizkaia.

Estándar

“Peña Santa Cruz” elkarteak antolaturik ospatuko dira,Galdakaon, Bizkaiko Jardunaldi Mikologikoak. Aurten, aipatutako elkatearen 50. urteurrena da. Hori dela eta inoiz baino egitarau osatuagoa aurkeztu dute egun hauetarako: zuzeneko sukaldaritza, lehiaketa gastronomiko, mikologiaz solasaldi eta mahai-ingurua, ohiko txangoa perretxiko bila, perretxiko erakusketa eta argazki erakusketa.

Galdakaon betidanik egon den mikologiarekiko zaletasuna bideratu gurean horren gogotsu hasi zen ekimenak 50 urte bete ditu,… badira urteak gero! 50 urte dela, perretxikozale talde batek erakutsi nahi izan zuen, “Peña Santa Cruz” elkartea bazela kartetan olgatzeko eta barikuetan lapiko inguruan elkartzen zen lagunartea baino askoz gehiago.

Apal-apalik abiatu zen perretxiko-lehiaketa eta … gaur egun, 50 urte geroago, Galdakao erreferentzia da mikologiaren munduan, 1956.urtean ekimena hasi zuten haiei esker.

Organizadas por la Sociedad “Peña Santa Cruz” se celebran estos días en Galdakao las Jornadas Micológicas de Bizkaia. Este año se cumple el 50 aniversario de esta sociedad y, por ello, han presentado un completo programa de actos: cocina en directo, concurso gastronómico, charla-coloquio sobre micología, la tradicional excursión micológica, Exposición micológica, exposición de fotos históricas.

50 años son muchos años para algo que empezó con enormes ganas de canalizar la afición que existe en Galdakao por la micología.. hace 50 años, un grupo de entusiastas quiso demostrar que la “Peña Santa Cruz” era algo más que un “Txoko”, donde se jugaba a las cartas y donde el personal se reunía, los viernes, alrededor de humeantes cazuelas.

Tímidamente empezó el concurso de setas, y con los años, fue tomando cuerpo. Hoy en día, gracias a esas personas que tomaron la iniciativa en el año 1956, Galdakao es una referencia en el mundo de la Micología

 

 

Perretxikozale al zara?. Zizak, onddoak ezagutzen al dituzu?

Estándar

Eskola egunez egun blogak erronka mikologiko bat proposatzen dizue: ondorengo zizak ezagutzen al dituzue?

Hona hemen horretaz dakizuna frogatzeko erronka txiki bat. Ondorengo artxiboan 15 espezie ezberdinen argazkia duzu. Ea zenbat ezagutzen dituzun. Irudi bakoitzean hiru izen dauzkazu, ondo aukeratu eta zorte ona izan! Gaur hasita, aste bat duzu erantzuna emateko.Denak asmatzen dutenen artean sari bat zozketatu egingo dugu.

Egin klik ondorengo loturan  erantzunak emoteko.  Animo !!!

https://goo.gl/forms/CNFWwQLb8asqdcN63

lamperna

El blog “eskola egunez egun” os plantea un desafío micológico: ¿conocéis estas setas?. 

He aquí el desafío: en el siguiente archivo tienes una colección de fotos de setas y hongos. ¿eres capaz de identificarlos? En cada imagen tienes tres nombres posibles. Elige bien y…¡buena suerte!. A partir de hoy tenéis una semana para dar la respuesta. Entre todos/as los/as acertantes se sorteará un premio.

Haz click en el siguiente enlace: Animo !!!

https://goo.gl/forms/CNFWwQLb8asqdcN63

Ziza bila… euripean. Gandasegiko umeak aurtengo lehiaketan irabazle.

Estándar

Peña Santa Cruz elkarteak antolatuta ospatu ziren, pasa den asteburuan, Galdakaoko urteko Mikologia Ihardunaldiak. Larunbatean, euria iragarrita bazegoen ere, ehunen bat lagun elkartu ziren Gurutzeko plazan ohiko mendi irteeran parte hartzeko prest. Ziza bilatzeko azkenengo boladako eguraldi kaskarra izan arren gogotsu agertu ziren, betiko moduan, umeak eta helduak. Eguraldi txarrari…aurpegi ona eman! esaldiarekin bat eginez otareak eskuan mendi aldera abiatu ziren perretxikozaleak.

aterpe

Altubera helduta mendi eremu horretan basurde ehiza zegoela eta plana aldatu behar izan zen. Autobusera igo eta Sarriara abiatu ziren. Umeak helduek ondo lagunduta mendian sakabanatu ziren ziza bila. Irteera honetan, dakizuenez, eskolarteko lehiaketa egiten da. Talde txikitan antolaturik ahalik esta espezie gehien lortu behar dituzte. Bilaketa lana egin ondoren antolatzaileek prestatutako hamaiketako goxoa jateko aukera izan zuten partehartzaile guztiek. Bestealdetik, Sarriako parketxea, Gorbeiako parke naturala ezagutzeko gunea, bisitatu ahal izan zuten.

niscalo

Igandean, azaroaren 6an, egin zen Galdakaon urteko ziza erakusketa. Bertan agerian da herri honen zaletasun mikologikoa helduengandik umeengana heltzen dena. Lan bikaina egin ondoren aurtengo  eskolarteko ziza lehiaketaren irabazleak Gandasegiko ikasleak izan dira. Hortxe ditugu argazkian, poz-pozik. Zorionak!!!

La lluvia no moja la afición setera en Galdakao. Las alumnas de Gandasegi ganan el Concurso Micológico inter-escolar.

Organizadas por la Asociación Peña Santa Cruz se celebraron, el pasado fin de semana, las jornadas micológicas de Galdakao. A pesar de la lluvia unas 100 personas, se dieron cita en la plaza del pueblo para participar en la tradicional salida micológica. Con las cestas en la mano y haciendo frente a la lluvia y a las pocas esperanzas de encontrar muchas especies, el mal tiempo de las últimas semanas así lo vaticinaba, las niñas y niños bien acompañados por personas adultas se embarcaron en la aventura.

basoa

Llegados a Altube hubo que cambiar de plan pues en la zona se estaba realizando una batida de jabalíes. De nuevo al autobús y se dirigieron a Sarria ( Parque natural del Gorbea). Una vez allí los/as peques, organizados en grupos, y bien acompañados por adultos se adentraron en el bosque en busca de setas. Como sabéis el objetivo de este concurso es el conseguir el mayor número de especies. Tras la búsqueda pudieron degustar el sabroso “hamaiketako” preparado por la organización. Por otro lado también pudieron visitar el Centro de Interpretación del Parque Natural del Gorbea.

img_6834El domingo, 6 de Noviembre, se celebró en Galdakao la anual exposición Micológica. En ella se pudo ver, una vez más,  la gran cultura micológica de este pueblo que se transmite de mayores a jóvenes. Tras un trabajo excelente el ganador del concurso micológico de este año fué este grupo de alumnas de Gandasegi. Ahí están en la foto. Zorionak!!!

Ziza bila joan… otareak beteta ekarri!

Estándar

 Galdakaoko Mikologia Ihardunaldi programaren barruan egin zen, pasa den larunbatean, ohiko mendi irteera. Peña Santa Cruz elkarteak antolaturik 120.ren bat lagun elkartu ziren, goizean goiz, Bizkaiko Eskolarteko XLVIII. Ziza Lehiaketan parte hartzeko. Eguraldi ederra, oskarbi, tenperatura epela… mendi txango bat egiteko ezin hobea baina perretxikoak batzeko ote?.

IMG_4893

Adituen esanetan zer edo zer topatzeko aukera izango genuen azken egunetako eguraldia oso lagun izan ez arren ( euririk ez, zoru lehor, hego haize berotsue,…). Mendira helduta, helduek ondo lagunduta, Galdakoako ume zizazale tropela Altubeko magaletan barrena barreiatu egin zen perretxiko bila. Ordu bat eta erdiren buruan, otareak zizaz beterik, topagunean elkartu ginen. Hamaiketako goxoa, elkarteak eskainia, jan eta txangoaren gorabeherak elkarri kontatu ostean median behera abiatu ginen. Galdakaora helduta, Gandasegi Eskolako arkupetan otareak bildu eta taldeak antolatu ziren. Arratsaldez, bostetan, zizak sailkatzeko elkartu behar, berriro. Bihar erakusketaren ondoren  aurtengo irabazleak ezagutuko ditugu.

IMG_4903

Dentro del programa de la Jornadas Micologicas de Galdakao se realizó, el sábado 31, la tradicional salida infantil. Organizada por la “Peña Santa Cruz”, unas 120 personas, niñas/os y adultos participaron en la XLVIII edición del Concurso Micológico Interescolar de Bizkaia. Mañana soleada, temperatura suave,…, un día excelente para ir al monte pero … ¿será  bueno para encontrar setas y hongos?. Según los entendidos siempre se puede encontrar algo pero la falta de lluvia, la sequedad del suelo y el viento sur de los últimos días juegan en nuestra contra. Llegados a Altube ( Parque Natural del Gorbea) las/os peques, bien ayudados por los padres y madres, se diseminaron por el bosque de hayas.

IMG_4902

Una hora y media más tarde nos reunimos en el lugar de encuentro con las cestas llenas. Tras comer un rico bocata, ofrecido por la organización, y comentar amigablemente la mañana emprendimos el camino de vuelta. Los soportales del Colegio Gandasegi son el lugar de encuentro para depositar las cestas y organizar los grupos de cara al Concurso.

IMG_4907

A las cinco de la tarde los/as participantes se reunirán, de nuevo, en este lugar para proceder a la clasificación de los ejemplares recogidos. Mañana, tras la exposición, se conocerán los grupos ganadores.

Urriaren 31an, Bizkaiko Eskolarteko Ziza lehiaketa.

Estándar

Urriaren 31 an, larunbatarekin, Peña Santa Cruz Mikologi Elkarteak antolaturik egingo da,Galdakaon,  Bizkaiko Eskolarteko XLVIII. Ziza Lehiaketa.

Aurreko urteotan bezala, 150. bat lagun (umeak eta nagusiak) bilduko dira egun horretan, goizean goiz, Kurtzeko plazan perretxiko bila joateko. Talde txikitan bananduta, umeak nagusien laguntzagaz, zizak topatzen eta sailkatzen arituko dira Altubeko pagadian. Lehiaketarako Elkarteak 50 ziza ezberdin aukeratu ditu ( ikusi zerrenda). Zapatuan, arratsaldez, Gandasegiko arkupetan, bildutako perretxikoen sailkapena egingo da elkarteko adituen laguntzagaz. Domekan ohiko erakusketa handia egingo da Kurtzeko plazan. Bertan eskoletako taldeek zapatuan bildutakoa aurkeztu behar izango dute.

perretxikoen zerrenda

Lehiaketarako gida

IMG_3661

El 31 de Octubre, sábado, se celebrará en Galdakao, organizado por la Sociedad Micológica “Peña Santa Cruz” el XLVIII Concurso Interescolar Micológico de Bizkaia.

Al igual que en años anteriores, unas 150 personas ( niñas/os y mayores) se reunirán, a primera hora de la mañana, en la plaza de la Cruz. Organizados en pequeños grupos y ayudados por las personas mayores se esforzarán en encontrar y clasificar setas en el hayedo de Altube. Para el Concurso la organización ha preparado una lista de 50 especies diferentes que los grupos han de intentar recoger. Por la tarde, en los soportales del colegio Gandasegi, se procederá a la identificación y clasificación. El domingo, 1 de Noviembre, se realizará la tradicional Exposición Micológica. En ella los grupos escolares presentarán sus ejemplares recogidos el sábado.

Ziza lehiaketan… irabazle!

Estándar

Lehenengoa, bigarrena, laugarrena eta aurkezpen hoberenaren sariak eskuratu zituzten gure eskolako ikasleek Bizkaiko Eskolarteko XLII. Lehiaketan. Altubeko pagadian perretxiko bila larunbatean, gaur eskolako pagopean irabazle.Horra hor argazkia. Koadrila ederra!.Azpimarratzekoa da umeek jarritako gogoa eta lehiaketarako erabilitako estrategia: perretxiko gutxi jaso egin zituztela talde txikiak elkartu ziren haundiagoak sortuz. Beste aldetik nabaria izan da nesken partaidetza handia. Argazkian KATAGORRI taldeko neskak, bigarren eta aurkezpen hoberena sariak eskuratu zituztenek.

pagopean

Nuestros/as alumnos/as lograron el primer, segundo, cuarto y el premio a la mejor presentación en el XLII Concurso Interescolar de Setas de Bizkaia. El sabado diseminados en el hayedo de Altube (Parque Natural del Gorbea) y, hoy, posan las/os campeonas/es bajo el haya de nuestra escuela. Ahí esta la foto.  ¡ buena, buena cuadrilla!. Hay que destacar las ganas e ilusión que pusieron y, a la hora del concurso su estrategia: los pequeños grupos se unieron en un grupo más grande. Destacar, también, la alta participación de nuestras alumnas. En la foto el grupo KATAGORRIAK, que ganó el segundo y el premio a la mejor presentación.

 

Zaletasun haundia…perretxiko gutxi!

Estándar

Galdakao, azaroaren 1 a, Gurutzeko plaza. Otareak hartuta 120. bat lagun, haurrak eta nagusiak, elkartu ziren plazan perretxiko bila joateko. Zaletasun hundia, perretxikoena, Galdakaon. Santa Cruz elkarte mikologikoak antolatuta egin da, asteburu honetan,  XLVII. Bizkaiko lehiaketa eta erakusketa. Egitarauaren barruan XLII Eskoarteko Mikologi lehiaketa egin zen. Lehiaketa moduan aurkeztua izaten bada ere  askoz gehiago da ekimen hori. Horren bitartez umeek, era naturalean, nagusiengandik ( dakitenengandik ) ezagupenak eta perretxikoekiko zaletasuna jasotzen dituzte.

IMG_3652

Euririk ez, temperatura ona, egun ederra mendira joateko.  Tamalez, azken boladan  egindako eguraldiak baldintzatu  zuen,  erabat, irteeraren helburu nagusia. Perretxikoak batzearena, alegia. Halere partehartzaileak gogoz aritu ziren mendian zehar perretxiko batu nahian. Espero zen moduan, ale eta espezie gutxi hartu ziren. Lurzorua oso siku zegoen. Aurreko asteotan, noizbehinka, euria egin izan balu…Hurrengo baten otareak gainezka ekarriko ditugu.

IMG_3661

Uno de Noviembre, Galdakano, 8:30 de la mañana. Con las cestas en la mano una 120 personas, niñas/os y mayores se reúnen en la plaza para ir al monte a recoger perretxicos. Es muy grande la afición micológica de este pueblo. Organizada por la sociedad micologica “Peña Santa Cruz” se ha celebrado, este fin de semana, el XLVII Concurso-exposición Micológica de Bizkaia. Dentro del programa de estas jornadas se celebró, tambien, el XLII concurso interescolar. Esta actividad es mucho más que un simple concurso. A través de ella hay una transmisión natural de conocimiento y afición hacia el apasionante mundo de las setas.

IMG_3662

Temperatura suave y soleado, un buen día para ir al monte. La falta de lluvia de las ultimas semanas ha condicionado, negativamente, el objetivo principal de la salida: la recogida de setas. A pesar de ello los/as participantes no tiraron la toalla y se afanaron en la búsqueda de perretxikos. Como era de esperar se recogieron pocos ejemplares y pocas especies. El suelo estaba muy seco. Si las semanas anteriores hubiera llovido… El próximo año … ¡llenaremos las cestas!

IMG_3659

Bizkaiko Eskolarteko ziza lehiaketa Galdakaon.

Estándar

Datorren asteburuan, azaroaren 1 eta 2an, egingo da Galdakaon, Peña Santa Cruz Perretxiko Elkarteak antola turik Bizkaiko Eskoarteko XLVII. Ziza Lehiaketa.

Ohi denez zapatuan, goizean goiz,  Kurtzeko plazatik parte hartzaile guztiak Altubera ( Gorbeiko Parke Naturalera) abiatuko dira perretxiko bila. Arratsalde partean, 5 etan hasita, bildutako perretxikoen sailkapena egingo da, elkarteko adituen laguntzagaz Gandasegiko arkupean. Domekan, Kurtzeko plazan, talde bakoitzak aurkeztu behar izango du lortutako otarea.


IMG_3520

Concurso inter-escolar de setas de Bizkaia en Galdakao.

El proximo fin de semana, 1 y 2 de noviembre, se celebra en Galdakao, organizado por la sociedad Micológica “Peña Santa Cruz” el XLVII Concurso Interescolar de Setas de Bizkaia.

Como es costumbre, a primera hora de la mañana, los/as participantes se reunirán en la plaza de la Cruz para coger el autobús que les llevará a Altube ( Parque Natural del Gorbea).

Por la tarde, a partir de las cinco, se realizará la clasificación de las especies recolectadas en el pórtico de Gandasegi.

Lehiaketarenoinarriak

mikologia ziza zerrenda(1)