Kopla zahar eta berriak abestu genituen batera.

Estándar

Zer Kultur Astea litzake kantaldirik gabekoa?. Ezin imaginatu!. Kantaldiak aukera ona eskeintzen digu kanta zahar eta berriekin gozatzeko. Josu ( bertsolaritza irakaslea) eta musikari bat (piano eta kitarra) emanaldiaren gidaria eta laguntzailea izan genituela saio ederra garatu genuen denon artean. Ehun ta hogei lagun baino gehiago, 5.eta 6. mailako ikasleak, elkartu ginen eskolako psikomotrizitate gelan, giro alai eta goxoan abesteko.

 

Elurrak joan direnean nire mendien artean / Eguzkia teloian atzekaldean da
Ateratzeko beldur da, beldur eszenikoa / Aspaldi antzeztu ez duen obra honetan

Izpi txiki txikiren bat agertuz doa gaurkoan/ Poztasun handi batek besarkatzen nau
Mesedez ozen esan negua joan egin dela / Nire arima hotzak ez du sinizten eta

Negua Joan da Ta .Zea Mays

 

 

Paristik gatozen artistak gara gu.

Estándar

Pianoa jotzen dugu eta kitarra ere. Dantzan ere badakigu eta … zuek?. Artista hauek ez dira Paristik etorri, Galdakoan bertan bizi dira. Gure ikaskideak dira, gurekin ari dira ikasten Gandasegin.

Kitarra joleak, pianistak, txirulariak, abeslariak, dantzariak … artista tropel handia daukagu eskolan. Ikusi, ondorengo bideotan, Kultur Astean izandako emanaldia.

Haur Hezkuntzako ikasleen aurrean jardun ondoren goiko eskolan “bolo” bat zuten gure artistek. Intrumentuak harturik gorantza etorri ziren. Psikomotrizitate gelan lehenengo eta bigarren zikloko ikasleak zain zituzten.

Lau teilatu gainian / ilargia erdian eta zu / goruntz begira,
zure keia eskuetan / putzara batekin… putz!
Neregana etorriko da /ta berriz izango gara /zoriontsu
edozein herriko jaixetan.

Egun da Santi Mamiña / benetan egun samiña.
Goiko zeruan gorde dezala /luzaro neure arima.                                                                  Eta … Atletik-en himnoa abestu ondoren jailadia bere amaiera heldu zela uste genuenean… kapela buruan, bostgarren mailako dantzariak agertu ziren.

Zelai errean: Irakasleak garaile!

Estándar

Ikasleak gogotsu aritu arren irakasleek  irabazi zuten “zelai errea” partidatan. Balorazioa labur laburrean: ikasleak: gogoa; irakasleak: profesionaltasuna; arbitroa: galduta ibili arren ez zuen eragin handirik izan emandako emaitzan. Kultur Asteko azken jarduera dugu ikasleak irakasleen kontrako partida. Aurten, bigarrenez, zelai errera jolastea erabaki zen. Seigarren mailako taldeetan kanporaketa bat egin ondoren gela bakoitzeko talde bat sailkatu zen irakasleen aurka jolasteko.  Irabazi ala galdu, lehia txanponaren bi aldeak ditugu. Garrantsitzua da oso galtzen eta irabazten ikastea. Bi kasuetan, emaitzaren gainetik, jokalarien arteko kiroltasuna nagusitu behar da. Denek, logikoa denez, irabazteko ahalegina egingo dugu bainan lehian ari garenez beste taldeak ere irabazteko aukera duela onartu behar dugu. Lehia bukatu ondoren bostekoa eman eta denak lagun.

Zelai errea: profesores/as 3 – Alumnos/as 0

A pesar de que los equipos de sexto pusieron mucho ánimo y jugaron bien el profesorado se impuso en los tres partidos de “Campo quemao”. Con esta actividad habitual, juego entre alumnos y profesores, se pone fin a la Semana Cultural. Tras una fase de clasificación un equipo de cada clase accedió a jugar contra el profesorado. Ganar y perder son las dos caras de la competición. Aprender a ganar y, sobre todo, a perder con deportividad es muy importante y un indice de madurez. Todas y todos jugamos para ganar pero hemos de aceptar que el otro equipo tiene el mismo objetivo. Acabado el partido nos damos la mano, nos felicitamos mutuamente y otra vez será.

Basauriko Mahai-tenis kluba eskolara etorri zitzaigun.

Estándar

Aurten “mahai-tenisa” kirola praktikatzen hasi gara eskolan. Guraso elkartearen bitartez bi mahai eskuratzeko aukera izan dugu eta jolasteari ekin diogu gorputz hezkuntzako saioetan, atsedenaldietan eta denbora librean. Hobeto jolasteko gogoa, zaletasuna sortzen ari da gure neska mutilen artean. Hori dela eta, bultzakada bat eman nahian, Basauriko Mahai Tenisa klubako lagunekin harremanetan jarri ginen eta Kultur Astean gurekin izan ditugu. Kirol horren ezaugarriak eta oinarrizko arauak ezagutzeko aukera izan dute gure ikasleek lagun on hauen eskutik. Eskerrik asko.

El Club de Tenis de Mesa de Basauri ha participado en nuestra Semana Cultural realizando tres sesiones de animación sobre este deporte. Nuestros alumnos y alumnas han podido conocer, de primera mano, las características y las reglas básicas del tenis de mesa.

Jolasa: ikasteko, gozatzeko eta lagunak egiteko bide.

Estándar

Jolasa umeen jarduera naturalena da. Kultur Astean, ohi denez, jolasari tarte garrantzitsu bat eman diogu. Lehenengo mailatik bostgarren mailara saio bana egin dugu. Txirrinak jo eta hirurogei ta hamar neska mutil baino gehiago, talde txikietan antolaturik, jolas txoko batetik bestera aritu izan dira atsedenik gabe.

Herri jolasak, kale jolasak, ekarri ditugu saio horietara. Betiko jolasak ditugu (gaurko materialaz moldaturik) guk, oraingo helduak, txikiak ginela gure lagunekaz herriko plazatan edo espazio libretan praktikatzen genituenak. Ezer gutxi behar genuen jolasteko. Kutxa bat eta soka bat … horra hor “gurdi bat”, orga lasterketak abian ziren nekatu arte. Dantza, trukemeak, iturriak, sokak, zankuak, punteria jolasak, … ordu bete luze gelditu barik!

Jugando aprendemos, nos divertimos, hacemos amigos y amigas.

El juego es la actividad más natural de la infancia. En nuestra Semana Cultural, como es natural, le hemos dado el lugar y el tiempo que se merece. Por niveles, de primero a quinto, hemos organizado sesiones de juego.

En esta Semana Cultural hemos organizado una sesión de juegos populares. Los juegos de calle, a los que los adultos de ahora jugábamos cuando eramos pequeños. Nos juntábamos en la plaza o en los espacios libres del pueblo y con muy poquitas cosas organizábamos los juegos. Una caja, una cuerda … y ya teníamos una carreta para hacer carreras.

Akuarela tailerra Marene Lasagabasterren eskutik.

Estándar

Kultur Astearen programaren barruan 5. eta 6. mailako ikasleek aukera ederra izan dute akuarela mundua ezagutzeko Marene Lasagabasterren eskutik. Marene, Gandasegiko irakasle izateaz gain akuarelista da.Tailer didaktiko horretan akuarelaren hastapenak azaldu zituen Marenek eta ikasleek, behean duzuen “kantauri itsasoa” margolanaren prozesua zuzenean ikusi ahal izan zuten.

Kantauri itsasoa. Marene Lasagabaster.

Dentro del programa de la Semana Cultural de 2017 nuestro alumnado de quinto y sexto nivel tuvo la oportunidad de acercarse al apasionante mundo de la acuarela de la mano de Marene Lasagabaster. Marene es acuarelista y profesora del Colegio Gandasegi. En este taller didáctico Marene nos explicó los fundamentos básicos de la acurela y pudimos ver, en directo, el proceso de creacción de la obra: “Kantauri itsasoa”.

Akuarela

Pigmentoa goma arabiarrarekin aglutinatzen da disolbatzailea ura izanez. Gardentasun efektua bada akuarelaren elementurik garratsitzuena eta margozterakoan urak egiten dituen efektuak kontutan hartu behar ditugu. Margozteko, akuarela papera erabili behar da. Akuarela oso teknika berezia da. Akriliko edo oleo teknikan margoztu ondoren,  zuzendu ahal dugu, Akuareletan, berriz, bertatik bertara egin behar da lan, eta damutasunik gabe, ez baitago zuzenketarako aukerarik. Saio honetan, gure ikasleek nola erabiltzen den teknika ikasi dute materialak aztertzen eta nola egiten den prozesua kontutan hartuz.

Marene

Gandasegiko artistak txikien aurrean.

Estándar

“debalde festa preparatzen det gogua dedan orduan”.

Festa prestatzeko dirua behar dela diote. Bai, holan izaten da gehienetan. Baina, gogua izanez gero milaka gauza egin ahal dira gure esku dauzkagun baliabideekin. Horrela egin diogu aurre aurtengo Kultur Asteari. Programa ederra prestau duguna: jolas eta kirol saioak, ipuin kontalariak ea idazleak eskolan, kantaldia, tailerrak, eskulanen erakusketa eta … gure artisten emanaldiak.

Gandasegin artistak baditugu: musikariak, abeslariak eta dantzariak. Tropela elkartuta Egiatik Gandasegi eskolara jeitsi ziren, pasa den ostiralean, txikien aurrean aritzeko. kitarra joleak, txirulariak, abeslariak, piano joleak, dantzariak … denak gogotsu aritu ziren artistak direla erakutziz.Hona hemen emanaldi horren erreportaia.

Etxeko hondakin organikoak ongarri bihurtu.

Estándar

Zizareak lanean ongarria sortzen

Gaur, neska bat etorri zaigu gelara Bermi konpostagailuari buruz informazioa ematera. Lehenik Microsoft office batera sartu eta bertan soberako janaria nola konpostera pasatu erakutsi digu. Nahiko atal zeuden janaria konpostatzeko: beheko zatian ura, hurrengo atalean janaria zenbait zizarerekin (janaria poliki-poliki jan eta konposaketara iristeko), gorago janaria eta zizare gutxi batzuk eta azkenik tapa moduko bat, zizareei ez baitzaie eguzkia eta argia gustatzen. Uraren eta taparen kutxa zabaletan izan ezik zuloak zeuden, zizareak bertatik pasatzeko. Geroago, kutxa zabal batzuk banatu eta konposta zizareekin bota zuen bertara. Noski, ez ditugu zizareak eskuarekin ikutu, neskak eman dizkigun eskularru batzuekin baizik.

Gelakide gutxi batzuk ez dute konposta ikutu nahi izan, nazka ematen zielako baina argi eta garbi ikusi ahal ziren zizareen arrautzak. Jolas batera ere egin dugu taldeka: zizareen hamar arrautz aurkitu behar ziren.
Azkenik, jolaserako erabilitako kutxa zabalak hartu eta bertan gure konpost ontzia egin dugu. Lehen kontatutako modu berean: lehenengo kutxan ura, bigarrenean janaria zizareekin, hirrugarrenean janaria zizare gutxirekin eta azkenik tapa.
EGIA ESAN, NAHIKO INTERESGARRIA IZAN DA (NIRETZAT GUTXIENEZ) ETA ASKO IKASI DUGULA USTE  DUT (Ione, 6.C)

Ibaizabal saskibaloi taldekoekin olgetan.

Estándar

Ostegunean, goizean goiz, Galdakaoko saskibaloi taldeko bost kide etorri ziren eskolara. Saskibaloirako zaletasun handia dago gure herrian eta horren fruitua “IBAIZABAL” kluba da. Aurten nesken taldeak denboraldi oso ona egin du eta lehenengo mailara igotzeko kanporaketan parte hartzeko urrats batera gelditu da.

Handiak, indartsu eta trebeak dira sakibaloiko jokalariak baina haiek ere umeak izan dira. Txikiak zirela saskibaloian jolasteko aukera izan zuten eta, urteak joan urteak etorri, goi mailan jolastera iritsi dira. Egun, eskolan dauden neska mutilen artean etorkizuneko jokalaririk izango ditugu?. Auskalo !. Umetan olgatzea, ondo pasatzea, dugu helburu nagusia. Gerokoa, gerorako. Zer ondo izan ginen Ibaizabal taldeko lagunekin. Eskerrik asko gugana etortzeagatik!

Nagusiak eta txikiak elkarrekin olgetan.

Estándar

Jolasa haurren jarduera naturaleena da, ikasteko eta Mundua ezagutzeko baliabide ezin hobea. Nork bere burua, gorputza, gaitasun fisikoak eta abileziak ezagutzeko eta hobetzeko aukera eskaintzen digu jolasak. Ezer gutxi behar da jolasten hasteko: gogoak eta … lagunak. Lehen, herrietako eta auzoetako plaza edo espazio irekietan, adin guztietako umeak elkartzen ziren jolasteko. Txikiek nagusiengandik kale jolasak, herri jolasak, ikasten zituzten, elkarrekin aritzeko ez zegoen adin mugarik izaten. Aintzinako ohiturak gogoan, gure eskolako nagusiak txikiekin jolastera jeitsi ziren astearte arratsaldean. Txokor bilketa, zaku lasterketak, zankuetan ibili, soka saltoka, Pondas ( boloen jolasa), kontrabandisten karrerak eta sokatiran aritu ziren ordu “labur” batez.

Elkarrekin jostatuz, elkarrekin gozatuz!