BOST MINUTUKO IKASTAROA! Lokartu / Juan Ignacio Perez Iglesias / 3 Kluba ETB

Estándar

Euskara hobetzen

Gaurko hitza: lokartu

Etzan zen lurrean eta lokartu zen arbola haren azpian. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Ø Sinonimoak:

lo hartu

·                      1 dormir(se), conciliar el sueño

bero honekin ezin dut lo hartu: con este calor no puedo dormir

·                      2 (hed.) dormirse, adormecerse [un miembro]

besoak lo hartu dit: se me ha adormecido el brazo

loak hartu

dormir(se), conciliar el sueño

furgonetan sartzen dutenean loak hartzen du: cuando lo meten a la furgoneta se duerme

loharkatu Ipar.,

          da ad. (Ipar.) adormecerse, dormirse

deabrua ez da inoiz loharkatzen: el diablo no se duerme nunca

lokumatu

Ipar. g.e. dormirse, adormecerse, adormilarse

Nola esposoak berandu baitzuen xiteko, lokumatu zintzan guziak eta azkeneko gelditu zintzan loo

 (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) (batez ere Ipar.) dormirse, adormecerse (2) (batez ere Ipar.) (hed.) entumecer(se); aplacar(se), sosegar(se)
fr (1) (batez ere Ipar.) s’endormir, s’assoupir (2) (batez ere Ipar.) (hed.) s’engourdir, se calmer
en (1) to get to sleep, to go to sleep, to fall asleep (2) to be/go numb
port (1) adormecer, pegar no sono (2) aplacar-se, serenar-se

Gaurko hitza. Maite Goñi

*******

Artikulua

Loa

Loaren patroiei dagokionez badirudi ez dagoela arau unibertsalik. Ez dirudi nahitaez bete beharreko denbora eta lo portaerarik dagoenik. 

Loaren ereduekin ez dago arau unibertsalik. Batzuk oso berandu joaten dira ohera; beste batzuk, berriz, goiz erretiratzen gara. Gazteenek berandu oheratzeko joera dute, helduek goiz jaikitzekoa eta, oro har, loaren banakako ereduetan aniztasun handia dago. Agian, gainera, gaueko harrapariek mehatxatutako herrietan aniztasun hori baliagarria izango zen, izan ere, horrela gau osoan etengabeko zaintza izan zezaketen. Halaber, batzuk gauaren erdian esnatzen dira eta bestelako gauzak egiten ordubete eman dezakete ohera itzuli eta lotan jarraitu arte. Dirudienez, iraganean, ez zen batere harrigarria tarte luze batez esna egotea eta, tarte horretan, hitz egitea, lanean aritzea, sexu harremanak izatea edo otoitz egitea.

Azken batean, ez dirudi nahitaez bete beharreko lo-denborarik edo jarraibiderik dagoenik, baina egia da muturreko jokabideek osasun baldintza txarrak eragin ohi dituztela eta oso lo gutxi egiteak istripuak eragiten dituela, arreta faltagatik, baita gaixotasun asko ere.

Juan Ignacio Pérez Iglesias. Zientzia Kaiera

Beste artikulu interesgarri bat loari buruz, Argian

Eta Zientzia Kaieran, beste bat.

*******

Bideoa

Loa oso garrantzitsua da haurrentzat. ETB 3 kluba

Astotxikik azaldu duen moduan, loa oso garrantzitsua da ume eta gaztetxoentzat. Umeak hasten ari direnez lo ordu asko behar dituzte. Adituek 10-12 ordu lo egitea gomendatzen dute gauero.

BOST MINUTUKO IKASTAROA / Euskararen Erabilera Sustatzeko Plana / Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Deja un comentario